«Historia. Ekonomia gora XVI. mende hasieran (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 5 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    {{Argitaratzen}}
    XVI. mende hasiera oso gora beheratsua izan zen Gipuzkoan eta inguruetan. Nafarroako konkistarekin hasi zen (1511-1529), eta hurrengo urteetan Gipuzkoako hiribilduen arteko tirabirak (1517-1521) zein Gaztelako Komunitateen Gerrak (1520-1522) nahastu ziren. Agian puntu gorena Acuña errejidorearen afera izan zen, probintziako hiriak elkarren kontra jarri zituena,

    6. lerroa: 4. lerroa:

    ==Aurretik, Soraluze Gipuzkoan==
    ==Aurretik, Soraluze eta Gipuzkoako foruak==
    Gehiago jakiteko, sakatu [[Historia. Soraluze Gipuzkoan (eu) | ''hemen'']]
    Gehiago jakiteko, sakatu [[Historia. Soraluze eta Gipuzkoako foruak (eu) | ''hemen'']]

    [[Fitxategi: Alkabalak._XV._mendeko_txanponak.jpg | thumb | left | 400px | XV. mendeko txanponak]]
    ==1507. Encabezamiento de las alcabalas==
    ==1507. Encabezamiento de las alcabalas==
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Alkabalak (eu) | ''hemen'']].</small>
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Alkabalak (eu) | ''hemen'']].</small>
    46. lerroa: 45. lerroa:

    Onuradunen abizenei erreparatuta, gehienak kapareak ziren, menditik kalera jaitsi zirenak.
    Onuradunen abizenei erreparatuta, gehienak kapareak ziren, menditik kalera jaitsi zirenak.

    :::{| class="wikitable col1cen col2cen" style="text-align:center" width= "600 px"
    |-
    | [[Fitxategi: 1513.eko_orube_esleipena._Herlaibia_(gero).jpg | 300px]]  || [[Fitxategi: 1513.eko_orube_esleipena._Gabolats_(gero).jpg | 300px]]
    |-
    | [[1513.eko orube esleipena. Herlaibia (eu) | Herlaibiako esleipena]] || [[1513.eko orube esleipena. Gabolats (eu) | Gabolatseko esleipena]]
    |}
    Herria hazten ari zenez, etxe berriak bakarrik ez, eliza berria eraikitzeari ekin zioten urte batzuk geroago. 1532.ean Martin de Igarza maisuak eliza eraikitzeko traza bat burutu zuela; eta bederatzi urte geroago (1541) Pascual de Iturriza mutrikuarrak kapera nagusia jasotzeko beste traza bat eman zuen.
    [[Fitxategi: Ipiñarrieta_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Kontrargi_2002).jpg | thumb | right | 400px | Ipiñarrieta baserria (Kontrargi 2002)]]
    ==1521. Ipiñarrieta erre zenekoa==
    ==1521. Ipiñarrieta erre zenekoa==
    1521. urtean, [[Ipiñarrieta baserria (eu) | Ipiñarrietaren]] jabea Martin Arano de Ariçaga zela, baserria erre omen zen.
    1521. urtean, [[Ipiñarrieta baserria (eu) | Ipiñarrietaren]] jabea Martin Arano de Ariçaga zela, baserria erre omen zen.
    57. lerroa: 66. lerroa:
    ::''Yten, Martin Arano de Ariçagari, Soraluzeko biztanlea, Yfenarrieta etxea erre zitzaiolako, ordenantzaren arabera: 500 marabedi.''
    ::''Yten, Martin Arano de Ariçagari, Soraluzeko biztanlea, Yfenarrieta etxea erre zitzaiolako, ordenantzaren arabera: 500 marabedi.''
       
    ==Eta ostean, erregea jaun eta jabe==
    ==Eta ostean, erregea jaun eta jabe==

    Hauxe da oraingo bertsioa, 22:14, 7 urria 2022 data duena

    XVI. mende hasiera oso gora beheratsua izan zen Gipuzkoan eta inguruetan. Nafarroako konkistarekin hasi zen (1511-1529), eta hurrengo urteetan Gipuzkoako hiribilduen arteko tirabirak (1517-1521) zein Gaztelako Komunitateen Gerrak (1520-1522) nahastu ziren. Agian puntu gorena Acuña errejidorearen afera izan zen, probintziako hiriak elkarren kontra jarri zituena,

    Eta bitartean herrian loraldi ekonomikoa gertatzen ari zen: auzo berriak, eliza berria, suzko armagintzaren hastapena...

    Aurretik, Soraluze eta Gipuzkoako foruak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    XV. mendeko txanponak

    1507. Encabezamiento de las alcabalas

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Alkabala salerosketaren gaineko zerga zen, gaur eguneko BEZaren antzekoa, eta Gaztelako Koroak kobratzen zuen zergarik garrantzitsuena zen. Garai batean alkabalak erregeen premien arabera finkatzen ziren, eta enkantean saltzen ziren (hau da, enkantea irabazten zuenak alkabalak kobratzeko eskubidea irabazten zuen).

    Sistema honek inseguritate ekonomikoa sortzen zuen, bai erregearentzat (ez zekien zenbatetan salduko zituen alkabalak) zein herri eta hirientzat (ez zekiten zenbateraino estututo zituzten).

    Baina Errege Katolikoak enkante sistema albo batera laga eta banaketa sistema probatu zuten, encabezamiento izenekoa. Herri bakoitzari kopuru finkoa ezartzen zitzaion, eta sistema garbiago zen: erregeek zein herriek aurretik zekiten zenbat kobratu edo ordaindu behar zuten.

    Gipuzkoa osoako ia 1.200.000 marabeditan finkatu zuten alkabala, horietatik Soraluzek 16.232 ½ ordaindu behar zituela (1509-1514 urteetan 18.360 marabedi).

    Gutxi gora behera, honek %1,5a suposatzen du. Gogoratu 2019. urtran Soraluzek Gipuzkoaren Barne Produktu Gordinaren %0,34a sortzen duela bakarrik.

    1512. Armagileen lehen berriak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Soraluzeko armagintzaren lehen aipamenak 1481.koak dira, baina lehen armagile 1512.ean aitatzen da, Juan de Loyolak[1]:

    Soraluzeko hiribilduan, Gipuzkoako probintzian, Jesukristo jauna jaio zenetik mila bostehun eta hamabi urteko maiatzaren hogeita bostean, hiribildu horretako alkate arrunta den Domingo Ibañez Loiolakoaren aurrean, eta Andres Ybañez de Irure eskribau eta gure andere erreginaren notario publikoaren aurrean… hala ere, beren gorentasunerako eskopeta kopuru jakin bat hartu baitzuten, eta eskopeta horiek egiten dituzten ofizialek jaso zituztenak baino askoz gehiago behar zituztenak, eta Juan Loiolakoa aipatutako eskopetak egiten maisua zelako…

    Hurrengo urteetan beste izen batzuk agertzen dira. 1515.ean Juan de Ondarzak 30 kofelete eta beste horrenbeste barbolete egin zituen infanteriarako. 1516.ean Juan Ibáñez de Loyola eta Juan Martínez de Churruca armagileek 50 espingarda saldu zizkioten Juan López Aizpiri eibartarrari, 14.000 marabeditan.

    1522.eko kontratu batean arkabuzak agertzen dira lehen aldiz: 50 arkabuz bereziak jegin behar ziren, bakoitza urrezko lau dukatetan. Urte berean Juan Ibáñez de Loyola armagileak Francisco de Badilo kapitainari esan zion 100 eskopeta zituela saltzeko prest, eta nahi izan ezkero hilabete batean (maiatzak 25etik ekainak 24ra) beste 350 egiteko prest zegoela, zilarrezko 7 errealetan. Eta Martin de Unamuno soraluzetarrak urte batzuk geroago demostratu zuenez, 1526.ean Martin Ibáñez de Unamunok aittaittak arkabuzak egiteko lehen sutegia jarri zuen Soraluzen

    Arma guzti hauek, seguru asko, Nafarroako konkistan erabili ziren.

    1513. Orube esleipena Herlaibian eta Gabolatsen

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    XV. eta XVI. mendeak oso onak izan zirenez, Soraluzen gero eta jende gehiago bizi zen, eta herria txikimgeratzen ari zen. XV. mendean Etxaburueta kalea zabaldu eta harresi berriak jaso zituzten, baina ez zen nahikoa izan.

    XVI. mende hasieran herria berriro zabaltzea pentsatu zuen baina, aurrekoan ez bezelaxe, egoera oso bestelakoa zen: jauntxoak apalduta zeharo, ez zen harresi berrien premiarik.

    Orduan Udalak bi esparru jarri zituen biztanle berrien eskura, baina herriko semeak izan behar ziren: Herlaibia inguruan bat (12 orube esleitu zituen), eta Gabolats inguruan bestea (lau orube).

    Onuradunen abizenei erreparatuta, gehienak kapareak ziren, menditik kalera jaitsi zirenak.

    1513.eko orube esleipena. Herlaibia (gero).jpg 1513.eko orube esleipena. Gabolats (gero).jpg
    Herlaibiako esleipena Gabolatseko esleipena

    Herria hazten ari zenez, etxe berriak bakarrik ez, eliza berria eraikitzeari ekin zioten urte batzuk geroago. 1532.ean Martin de Igarza maisuak eliza eraikitzeko traza bat burutu zuela; eta bederatzi urte geroago (1541) Pascual de Iturriza mutrikuarrak kapera nagusia jasotzeko beste traza bat eman zuen.

    Ipiñarrieta baserria (Kontrargi 2002)

    1521. Ipiñarrieta erre zenekoa

    1521. urtean, Ipiñarrietaren jabea Martin Arano de Ariçaga zela, baserria erre omen zen. Baserria berreraikitzeko, jabeak Gipuzkoako Batzar Nagusiari laguntza eskatu zion.

    1521.eko azaroan Batzar Nagusia Tolosan[2] bildu zen, Juan Sarmiento Gipuzkoako korrejidorea bertan zela.

    Onartutako kontuen arabera, aurreko urtean Probintziak 627.129 marabedi gastatu zituen, 161 partidatan. Norietako batek, 101. partidak hain zuzen, halaxe zioen:

    Yten, Martin Arano de Ariçagari, Soraluzeko biztanlea, Yfenarrieta etxea erre zitzaiolako, ordenantzaren arabera: 500 marabedi.

    Eta ostean, erregea jaun eta jabe

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    Erreferentziak

    1. “En la villa de Plazencia que es la provincia de Guipuzcoa a baynte y cinco días del mes de Mayo del año del nascimiento de nuestro señor Xcrto. de mil y quinientos y doze años ante Domingo Ibañez de Loyola alcalde hordinario de dicha villa y en presencia de mi Andres Ybañez de Irure escribano y notario publico de la reina nuestra señora… que sin embargo que ellos abian resibido cierto numero de escopetas para su alteza que los oficiales que fazen dhas. escopetas abian menester allende de las que asi thenia resibidas mucho mas numero dellas y porque Juan de Loyola maestro de fazer las dhas. escopetas…”
    2. Urte hartako Batzarra Hondarribian egitea tokatzen zen, baina Nafarroaren konkista zela eta frantsesek hartuta zutenez, Tolosan egin zuten.