- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Bi alditan, Neolito eta Brontze aroan, Soraluze inguruan bizi zirenek Muskiritsun megalitoak eraiki zituzten, hilobiak gehienak.
Neolitoa[1] Harri Aroaren azken aroa da. K.a. (Kristo aurreko[2]) 10000 eta 12000 urte inguruan sortu zen, eta 6.000 urte geroago Europan sartu zen, hegoaldetik. Euskal Herrira, berriz, K.a. 4500. urtean heldu zen, gutxi gora behera, eta beste 2000 urte iraun zuen.
Aro honetan harrizko lanabesak leuntzen hasi ziren, eta hortik izena: neo lithos (harri berria). Mota honetako bi aizkora eder agertu ziren Keixetako Egiya (hegoaldea) eta Agarreburu trikuharrietan.
Aizkora. Keixetako egia (hegoaldea)
(Aranzadi, Barandiaran eta Eguren 1921)
Aizkora. Agarreburu
(Aranzadi 2019)
Neolitoan hasi ziren gizakiak nekazaritza eta abeltzaintza garatzen, ehiza era bilketa alde batera utziz. Ondorioz, toki finkoetan ezarri ziren, lehen herrixkak sortuz. Taldeak ere handiagoak ziren, lan banaketa famikiatik haratago zabalduz, eta giza-egiturak eta hierarkiak sortuz.
Agarreburu trikuharria (J. Tapia 2021)
Topatutakoa
Aro horren momentu batean Muskiritsun hainbat trikuharri eta tumulu eraiki zituzten. Hurrenez hurren: Gizaburua, Iruiya, Atxolin, Atxolin Txiki, Aizkoin, Pagobedeinkatu, Naasiko Goena, Kutzebakaar, Aizpuruko Zabala, Irukurutzeta, Keixeta, Keixetako Egiya (iparraldea), Keixetako Egiya (hegoaldea), Maurketa, Agerreburu eta Egizabalko Muñoa. Eta honetaz gain Arribiribilleta zutarria jaso ere.
Mapa kargatzen...
{"type":"ROADMAP","minzoom":false,"maxzoom":false,"types":["ROADMAP","SATELLITE","HYBRID","TERRAIN"],"mappingservice":"googlemaps3","width":"1000px","height":"800px","centre":false,"title":"","label":"","icon":"","lines":[],"polygons":[],"circles":[],"rectangles":[],"copycoords":false,"static":false,"visitedicon":"","wmsoverlay":false,"zoom":false,"layers":[],"controls":["pan","zoom","type","scale","streetview","rotate"],"zoomstyle":"DEFAULT","typestyle":"DEFAULT","autoinfowindows":false,"resizable":false,"kmlrezoom":false,"poi":true,"cluster":false,"clustergridsize":60,"clustermaxzoom":20,"clusterzoomonclick":true,"clusteraveragecenter":true,"clusterminsize":2,"imageoverlays":[],"kml":[],"gkml":[],"searchmarkers":"","fullscreen":false,"scrollwheelzoom":false,"locations":[{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Agerreburu_trikuharria_(eu)\" title=\"Agerreburu trikuharria (eu)\"\u003EAgerreburu\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Agerreburu\n","link":"","lat":43.153458,"lon":-2.362608,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Aizpuruko_Zabala_trikuharria_(eu)\" title=\"Aizpuruko Zabala trikuharria (eu)\"\u003EAizpuruko Zabala\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Aizpuruko Zabala\n","link":"","lat":43.174186,"lon":-2.373797,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Aizkoin_tumulua_(eu)\" title=\"Aizkoin tumulua (eu)\"\u003EAizkoin\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Aizkoin\n","link":"","lat":43.181063,"lon":-2.383164,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Arribiribilleta_zutarria_(eu)\" title=\"Arribiribilleta zutarria (eu)\"\u003EArribiribilleta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Arribiribilleta\n","link":"","lat":43.176653,"lon":-2.3704,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Atxolin_trikuharria_(eu)\" title=\"Atxolin trikuharria (eu)\"\u003EAtxolin\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Atxolin\n","link":"","lat":43.182508,"lon":-2.385586,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Atxolin_Txiki_tumulua_(eu)\" title=\"Atxolin Txiki tumulua (eu)\"\u003EAtxolin Txiki\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Atxolin Txiki\n","link":"","lat":43.181873,"lon":-2.384756,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Egizabalko_Mu%C3%B1oa_tumulua_(eu)\" title=\"Egizabalko Mu\u00f1oa tumulua (eu)\"\u003EEgizabalko Mu\u00f1oa\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Egizabalko Mu\u00f1oa\n","link":"","lat":43.147664,"lon":-2.376553,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Gizaburua_tumulua_(eu)\" class=\"mw-redirect\" title=\"Gizaburua tumulua (eu)\"\u003EGizaburua\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Gizaburua\n","link":"","lat":43.186225,"lon":-2.395418,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Iruiya_trikuharria_(eu)\" class=\"mw-redirect\" title=\"Iruiya trikuharria (eu)\"\u003EIruiya\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Iruiya\n","link":"","lat":43.18475,"lon":-2.39281,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Irukurutzeta_trikuharria_(eu)\" title=\"Irukurutzeta trikuharria (eu)\"\u003EIrukurutzeta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Irukurutzeta\n","link":"","lat":43.176651,"lon":-2.368456,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Keixeta_tumulua_(eu)\" class=\"mw-redirect\" title=\"Keixeta tumulua (eu)\"\u003EKeixeta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Keixeta\n","link":"","lat":43.171467,"lon":-2.365766,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Keixetako_Egiya_(hegoaldea)_trikuharria_(eu)\" title=\"Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria (eu)\"\u003EKeixetako Egiya (hegoaldea)\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Keixetako Egiya (hegoaldea)\n","link":"","lat":43.16799,"lon":-2.363859,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Keixetako_Egiya_(iparraldea)_tumulua_(eu)\" title=\"Keixetako Egiya (iparraldea) tumulua (eu)\"\u003EKeixetako Egiya (iparraldea)\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Keixetako Egiya (iparraldea)\n","link":"","lat":43.16876,"lon":-2.36465,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Kutzebakaar_tumulua_(eu)\" title=\"Kutzebakaar tumulua (eu)\"\u003EKutzebakaar\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Kutzebakaar\n","link":"","lat":43.175786,"lon":-2.373325,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Maurketa_tumulua_(eu)\" title=\"Maurketa tumulua (eu)\"\u003EMaurketa\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Maurketa\n","link":"","lat":43.16372,"lon":-2.361898,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Naasiko_Goena_tumulua_(eu)\" title=\"Naasiko Goena tumulua (eu)\"\u003ENaasiko Goena\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Naasiko Goena\n","link":"","lat":43.179069,"lon":-2.377549,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Pagobedeinkatu_tumulua_(eu)\" title=\"Pagobedeinkatu tumulua (eu)\"\u003EPagobedeinkatu\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Pagobedeinkatu\n","link":"","lat":43.180285,"lon":-2.380859,"icon":""}]}
Megalitoetan lurperatuta, giza hezurrez gain hainbat aztarna agertu dira, armak, lanabesak eta apaingarriak batez ere. Arma artean aizkorak, gezi-puntak, labanak, ahiztoak…. Lanabesetan zeramika asko (eskuz egindakoa), suharriak, gatzarriak… horietako batzuk 100 kilometro baino urrutiagotik ekarriak. Apaingarrietan, berriz, zilarrezko eraztunak eta lepoko aleak.
Bizimodua
Aurkitutako elementuek bizimoduari buruzko pista batzuk ematen dizkigute.
Alde batetik, armek erakusten dute ehiza oraindik garrantzitsua zela, bizimodu nagusia ez bazen.
Taldetan bizi ziren, eta ez txikiak: megalitoak jasotzeko eta, batez ere, osatzen dituzten harriak garraiatzeko ez ziren gutxi izango. Arribiribilleta zutarria, esateko, hiruzpalau tona pisatzen du, eta jatorrizko harrobia kilometro batzutara dago.
Kanpotik ekarritako suharriek, gatzarriek, apaingarriek… merkataritzan aritzen zirela (edo, gutxienez, merkatarien bisitak jasotzen zituzten). Ez da jakiten, aldiz, inportatutako ondasunen ordez zer ematen zuten.
Gezi punta
(Aranzadi, Barandiaran eta Eguren 1921)
Lanabesak
(Aranzadi, Barandiaran eta Eguren 1921)
Suharri zatiak
(Aranzadi 2017)
Zilarrezko eraztuna
(Aranzadi 2017)
Apaingarriak
(Aranzadi 2017)
... eta heriotza
Garai hartatik hilobiak bakarrik gorde direnez, gehiago da heriotz ohitura eta errituei buruz ezagutzen dena.
Talde hilobiak erabiltzen zituzten, trikuharriak. Ganbara bat zuten erdian (bi metro luze eta metro bat zabal), askotan harkaitzean bertan egindako zulo baten gainean eraikiak. Ganbara hauek harrizko tumuluez estaltzen zituzten.
Hildakoekin batera beraien ondasun batzuk ehortzen zituzten: armak, lanabesak edota apaingarriak.
Galderak
Honetaz gain, denak dira galderak.
Talde bakarra zen, ala gehiago ziren? Zenbat lagunek osatzen zuten taldea?
Zertaz bizi ziren? Ehiztariak ziren oraindik? ala ordurako abeltzaintzan eta nekazaritzan hasita ziren?
Non bizi ziren? Hilobi/ megalitoen gertu, ala urruti? Abeltzainak izanik, nomadak ziren? ala toki egonkor batean ezarri ziren, nekazaritzaz baliatzeko? Goialdean ala arroetan? Soraluze, Elgoibar, Bergara edota Azkoitiaren inguruan?. Muskiritsu mendilerroan toki egokiak industu dituzte herrixka baten bila, baina oraindik ez dute ezer topatu.
Kalkolito Aroa
Neolitikoaren osteko tarteari Kalkolitoa[3] esaten zaio (Khalkos lithos = kobre harria). Kalkolitoak K.a. 2500-tik 1800 arte iraun zuen, gutxi gorabehera. Orduan hasi ziren lehen metalak erabiltzen, kobrea zehazki.
Arkulari-besokoa. Gizaburua
(Aranzadi 2017)
Lurrontzia. Gizaburua
(Aranzadi 2016)
Ziurtatua dago Kalkolitoaz gero Euskal Herrian (eta Soraluzen) txerri, behi eta artaldeak bazirela eta, nekazaritza baino, abeltzaintza izan zela historiaurre hurbileneko kultur konstante bat.
Gizaburua trikuharrian, behin eta berriz berrerabilia, Kalkolito aroko arkulari-besokoa agertu da. Ehizak ez omen zuen bere pisua galdu artean.
Gizaburuan bertan zeramika ontzia agertu zen, barruan giza errautsak zituela. Heriotz erritu berria zen, Muskiritsun munduko beste tokietan baino askoz goizago eman omen zena (K.a. 2000-1800 urte inguruan).
Eta ostean, Brontze Aroa
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Erreferentziak
- ↑ Neolitoa. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Gaur egun, Oraingo Aroaren Aurreko esaten da.
- ↑ Kalkolitoa. Wikipedia (euskaraz).