«Errabaleko ospitalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 10 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Errabaleko ospitalea (Google 2013).jpg | thumb | right | 500px | Errabaleko 18. zenbakia gaur egun (Google 2013)]]
    ==Izena==
    ==Izena==
    ''Hirutasun Santuaren ospitalea'' edo ''hospital de la Santísima Trinidad''
    ''Hirutasun Santuaren ospitalea'' edo ''hospital de la Santísima Trinidad''
    Ospitalea pobreak aterpetzeko sortu zen, bai herrikoak zein kanpoko eskale edota erromesak. Kutsaduren beldurrez, gaixoak oso gutxitan hartzen zituen. Esateko, legendunak Elgoibarrera bidaltzen zituzten, eta izurriteak zirenean gaixoak beren etxeetan gordetzen ziren, edo inguruko ermitetan biltzen ziren. Izatez, inguruko herrietako ospitaleen kontura txiroen joan-etorri asko izaten zen: Eibar, Elgoibar, Bergara...




    ==Kokapena==
    ==Kokapena==
    Mota honetako erakundeak hiriko harresietatik kanpo eta errepide edo galtzada nagusi baten ondoan egoten ziren, eta Soraluzeko ospital zaharra ez zen salbuespena izan, [[Errabal kalea (eu)|Errabal kalean]]<ref>Izan ere, herriko harresietatik kanpo egoteak eman dio izena Errabal kaleari (arabierazko ''ar-rabad''etik).</ref> zabaldu zutelako, errepidea eta ibaiaren artean, gaur egungo [[Errabal kalea (eu)|Errabal kaleko]] 18. zenbakiaren parean.
    Mota honetako erakundeak hiriko harresietatik kanpo eta errepide edo galtzada nagusi baten ondoan egoten ziren, eta Soraluzeko ospital zaharra ez zen salbuespena izan, [[Errabal kalea (eu)|Errabal kalean]]<ref>Izan ere, herriko harresietatik kanpo egoteak eman dio izena Errabal kaleari (arabierazko ''ar-rabad''etik).</ref> zabaldu zutelako, errepidea eta ibaiaren artean, gaur egungo [[Errabal kalea (eu)|Errabal kaleko]] 18. zenbakiaren parean.
    {{#display_map: 43.173661,-2.413783 |type=earth |height=800px |width=1000px}}




    10. lerroa: 16. lerroa:
    Errepidetik begiratuta, ezkerrean ibairako pasabidea zegoen, gaur arte oraindik gorde dena; eta eskuman baratza, [[Uribarri dorretxea (eu)|Uribarri etxeraino]]<ref>XVI mende bukaeran [[Erregetxe zaharra (eu)|Erregetxe zaharra]] bilakatu zena.</ref> iristen zena.
    Errepidetik begiratuta, ezkerrean ibairako pasabidea zegoen, gaur arte oraindik gorde dena; eta eskuman baratza, [[Uribarri dorretxea (eu)|Uribarri etxeraino]]<ref>XVI mende bukaeran [[Erregetxe zaharra (eu)|Erregetxe zaharra]] bilakatu zena.</ref> iristen zena.


    Barruko azalpena, ''Mertzedariak ehun urte Soraluzen'' liburuan<ref>[[Mertzedariak ehun urte Soraluzen (eu) | Mertzedariak ehun urte Soraluzen]]. Javier Elorza (Soraluzeko Udala 1995).</ref> jasotzen den moduan:
    Barruko azalpena, ''Merzedariak ehun urte Soraluzen'' liburuan<ref>[[Merzedariak ehun urte Soraluzen (eu) | Merzedariak ehun urte Soraluzen]]. Javier Elorza (Soraluzeko Udala 1995).</ref> jasotzen den moduan:


    ::Goian zegoen lehenengo solairuko ate nagusira joateko, harlanduzko eskailera igo behar zen. Horrez gainera, bazeukan "sobrado" edo ganbara ere, eta goiko solairu hartan zegoen bertan babesten zirenen logela. Lehenengo solairuan zeuden egon ospitalezainen oheak, sukaldea, "troje" edo aletegiak, arropak gordetzeko "kutxak”, etab. Solairu horretan zeuden, bestalde, eraikinak zeuzkan leiho bakarrak; bat, errekari begira, eta beste bi, aurreko aldean.
    ::Goian zegoen lehenengo solairuko ate nagusira joateko, harlanduzko eskailera igo behar zen. Horrez gainera, bazeukan "sobrado" edo ganbara ere, eta goiko solairu hartan zegoen bertan babesten zirenen logela. Lehenengo solairuan zeuden egon ospitalezainen oheak, sukaldea, "troje" edo aletegiak, arropak gordetzeko "kutxak”, etab. Solairu horretan zeuden, bestalde, eraikinak zeuzkan leiho bakarrak; bat, errekari begira, eta beste bi, aurreko aldean.
    16. lerroa: 22. lerroa:




    ==Historia==
    ===Sorrera===
    Lehengo aipamenak 1.517ko maiatzekoak dira.
    Dena dela, ospitalea hori baino askoz zaharrago omen zen. 1.695eko uztailaren 4an Bernardo de la Mata Kalagorriko kalonjeak idatzi zuenez: aginduta, ziurtatutakoak: ''...ez liburu zaharrean, ez eta aipatutako ospitaleko paperetan, ez da adierazten nork eta noiz egin zuen, ez eta haren fundazioa eta antzinatasuna ere.'' Eta urte berean, Errabaleko ospitalea saldu zenean, Joseph Larzagurek<ref>Ospitaleko maiordomoa eta Erret Lantegien kontuegilea.</ref> idazten zuen ''Gomuta galtzen den denboretatik, errebalean pobreentzako ospitale eta hospizio zena...''
    ===1659.ko sua===
    1659.ko abuztuaren lehen egunetan suak hartu zuen, baina ez zen osorik erre. Sua alboko etxeetara zabaldu zen, eta lau osorik erre ziren. Udalak bi erabaki hartu zituen; lehenik eta behin tabernan saltzen zen azunbre-ardo bakoitzari lau marabediko zerga ezarri kaltetutako ospitala laguntzeko; eta bigarrena erretako etxeen jabeei berrehuna dukat ematea, etxeak berriro eraikitzeko: Domingo de Espilla Huribarri, Domingo de Goenechea Ybarra eta Madalena de Iturriaga alarguna<ref>"...las casas que se han quemado en el arrabal de la dicha villa y el daño que deste incendio ha tenido el ospital de la dicha villa que se ha escapado, después de averse encendido, por el milagro de Dios, aviéndose quemado quatro casas al dicho ospital contiguas... Lo primero decretaron que el primer lugar se acuda al reparo necesario de la dicha casa del ospital que se ha descalabrado con el dicho yncendio de dinero de la sisa. Lo segundo decretaron que a Domingo de Espilla Huribarri, mayor en días y a Domingo de Goenechea Ybarra y Madalena de Iturriaga viuda, a quienes se les han quemado sus casas en el dicho arrabal d'esta villa con todo lo demás que tenían en ellas se les dé a cada doscientos ducados a cada uno para que fabriquen de nuebo las dichas sus casas quemadas" (Soraluzeko Udal Artxibategia 1659/08/10).</ref>. Beste agiri batean (data barik) Pedro de Abaunça izeneko batek dio "...herri honetako tellerian teilak eta adreiluak egin dituela, hiribildu honetako Arrabalean erretako etxeak eraikitzeko"<ref>"...ha fabricado texa y ladrillo en la texería de esta villa, para la hedificación de las cassas que se quemaron en el Arrabal de esta dicha villa" (Soraluzeko Udal Artxibategia Eskritura Publikoen Errejistroa).</ref>. Segururena sute honengatik ariko zen.
    ===Martin de Elcanoren bisita===
    XVI. mende bukaeran ospitalen krisia egon zen: asko eta txikiak ziren, eta gehienak errenta gutxikoak. Felipe II erregeak zerrenda egiteko eskatu zuen, eta Gipuzkoako korrejidoreak 1586. urtean Martin de Elcano zarauztarrari eman zion enkargua. Lana Donostian hasi zen, irailak 21an, eta gero beste herrietara joan zen, Soraluze azkenetakoa izanik<ref>"Hospitales en Guipúzcoa en 1.586" J. Ignacio Tellechea Idígoras (Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián 2006).</ref>.
    Soraluzera 1587.ko otsailak 27an heldu zen. Bertako alkatea Martín Martinez de Arechaga zen, eta Elcanori informazioa helarazi ziotenak Juan Ochoa Aguirre eta Juan de Vidania Loyola.
    Herrian ospitale bakarra zen, udalarena. Txiroak, eskaleak eta erromesak biltzen zituen 16 ohe jantzitan, emakumeak eta gizonak aparteko logelatan. Maiordomo batek kudeatzen zuen ospitala, udalak urtero izendatuta. Diru iturri propio eskasak zituen: ezer gutxi ematen zuten 50 gaztainondo (lursaila barik) eta harizti txiki batzuk egurretarako; gehien bat parrokian jasotako limosnaz bizi ziren.
    Herrian hiru kofradia ziren: Vera Cruz, Errosario eta Jesusen Izena, hirurak inolako errenta edo ondasun gabekoak.


    Martin de Elcano etorri zenean eraikina egokia eta ohez ondo hornitua zela baieztatu zuen. Hala ere, beharrezkoa iritzi zitzaion emakumeen logelarako sarrera berria egitea, gizonena ez erabiltzeko.


    ===Ospitale berri baten premia===
    XVII mende bukaeran ospitalea oso egoera txarrean zegoen. Udalak idazten zuenez: ''bertan ezin delako modu onean apaizik bizi izaten jarri, ez eta altarerik ipini ere, zeren eta ia erortzekotan aurkitzen baita, eta, guztiz jakinekoa eta publikoa denez, etxe zaharra eta lurzoru gutxikoa izanik, konponketa asko behar baitu...''.


    ==Historia==
    Horregatik, 1.695eko ekainean, Kalagorriko elizbarrutiko Elizepaile eta Bikario Nagusiak Hirutasun Santuaren Ospitalea bota eta berria jaso eta erakitzeko baimena eman zuen. Ospitale berria Errekalde kalean zabaltzeko asmoa zuten, Udalak [[Maala ermita (eu)|Maala ermita]] egiteko erositako esparruan, gaur eguneko 1. zenbakian, gerora ''Ospital zaharra'' izenez ezagutu zena.
    Lehengo aipamenak
     
    Lau hilabete geroago, 1.695eko irailean, Kontzejuak enkantera atera zuen ospital zaharraren higiezinak, bi baldintzekin. Alde batetik, altzariak eta enparauok ospital berrirako gorde zituen. Gainera, beheko solairua beste urte bitan pobreak babesteko erabilgarria behar zela, ospitale berria eraiki arte.
     
    Abenduan egin zen enkantea, eta eskaintzark onena Domingo Saloguen eta Espilak<ref>Erret Lantegietako eskribaua eta ikuskari ofiziala.</ref> egin zuen, 4.500 erreal hain zuzen.
     
    1.697rako hustu behar bazuten ospitale zaharra, 1.701 urte artean erabili izan zuten. Urte hartan eruan zituzten pobreak ospitale berrira.
     
    Errabaleko ospitalea itxita, ordutik aurrera [[Errekaldeko ospitalea (eu)|Errekaldeko ospitaleak]] hartu zuen haren ardura.
     
     
    ==Antolakuntza==
    Udalak maiordomoa<ref>''...haren errentak etxezainak banatzen dituela, eta herriko alkateak eta apaizek egiten dutela pagamendua, ospitaleko patroi bakarrak direnez'' ("que la distribuzión de las rentas del mismo corren a cuenta del Maiordomo, con libramiento de los señores Alcalde y Curas de esta villa como Patronos únicos de él"). Bernardo de la Mata Kalagorriko kalonjearen aginduak.</ref> edo etxezaina izendatzen zuen urtero<ref>XVI. mendean bi aukeratzen ziren.</ref>.


    Sorospen eta laguntzarako zentro hori Kontzejuak babesten zuen, eta dokumentuetan ageri diren lehenengo erreferentziak 1517ko maiatzekoak dira. .  
    Kontuak eramateaz gain, arauen betebeharraz arduratzen zen: osasun onean zeuden pobreak ezin ziren gehiegitan gelditu bertan lotan, erlijiorako atxikimendua eta portaera itxurosoa eskatu behar zitzaizkien babestuei, arloteek eta gaizkileek ezin zuten sorospenik jaso, etab.


    Lehen aipatu badugu ere, gure herriko Ospitale haren sorrerako oroimena galduta zegoela sendesteko, balio beza 1695eko uztailaren 4an, astelehena, Bernardo de la Mata Kalagorriko kalonjeak aginduta, ziurtatutakoak: "que no consta en el libro viejo ni en los papeles del dicho Ospital por quién y quándo se hizo, su fundazión y su antigüedad" [ez liburu zaharrean, ez eta aipatutako ospitaleko paperetan, ez da adierazten nork eta noiz egin zuen, ez eta haren fundazioa eta antzinatasuna ere]; horren ondoren hau baieztatzen da: "que la distribuzión de las rentas del mismo corren a cuenta del Maiordomo, con libramiento de los señores Alcalde y Curas de esta villa como Patronos únicos de él" [haren errentak etxezainak banatzen dituela, eta herriko alkateak eta apaizek egiten dutela pagamendua, ospitaleko patroi bakarrak direnez] .
    Egunerokotasunerako bi ospitalezain<ref>Gazteleraz ''hospitaleros''.</ref> ziren, senar-emazteak. Ordaintzeko, Udalak urtero-urtero izendatzen zuen diru kopurua. Beren lana, ''Mertzedariak ehun urte Soraluzen'' liburuaren arabera:
    Izan ere, Udalak etxezain bat izendatzen zuen urtero (XVI. mendean bi aukeratzen ziren); eta ospitalearen administrazioaz eta behar bezala funtzionatzeaz arduratzeaz gain, derrigorrezko arau batzuk bete zitezen jagon behar zuen. Esaterako, honako hauek: osasun onean zeuden pobreak ezin ziren gehiegitan gelditu bertan lotan, erlijiorako atxikimendua eta portaera itxurosoa eskatu behar zitzaizkien babestuei, arloteek eta gaizkileek ezin zuten sorospenik jaso, etab. Horretarako, etxezainak ospitalezainen, hau da, "hospitaleros" deitutakoen funts-funtsezko laguntza izaten zuen. Soraluzeko zentroan, gehienetan, senar-emazte bikote batek betetzen zuen egiteko hori. Hiriko Kontzejutik jasotzen zuten soldata ospitalezainek, urtero izendatzen baitzuen horretarako diru kopuru bat.
    Antzinako gizarte-laguntzaile haien lana, hain zuzen, zentroan babesten zirenak behar bezala zaintzea eta garbiketa-lan orokorrak egitea zen; horretarako, egoera hobezinean eduki behar izaten zituzten oheak, eta "pobreen lapikoan" egin behar zuten eguneroko janaria. Lapiko hori kobrezko galdara kirtendun bat zen, eta hamabi librako edukiera zeukan; dena den, ospitalezainek lapikokoak prestatzeko erabiltzen zuten ontziari "topiña" deitzen zioten herri-hizkuntzan: metalezko eltzea zen, konkortua, goiko tapa zeukan, eta sarritan konpondu behar izaten zen, ziurrenik metal arinarekin eginda zegoelako. Era berean, arropak, izarak, etab. ospitalezainek garbitu behar izaten zituzten. Lisiba egiteko, "piba" edo zurezko upela erabiltzen zuen ospitalezainek, emazteak alegia; upel hori etzanda eta lurrari lotuta zegoen, eta goiko zatia ebakitzen zitzaion. Ospitalean ematen zen jatekoa ez zen herri xeheak jaten zuenaren oso desberdina. Ogia, haragia (behikia edo aharikia) eta urdaia ziren oinarrizko elikagaiak; eta horiekin, esnea eta esnekiak (gazta, etab.), arraultzak, eztia eta garaiko elikagaiak (gaztainak, intxaurrak, pikuak, etab.) izaten ziren dietaren osagaiak. Edateko, aldiz, ura eta sagardoa, erreferentzia asko egiten baitira Ospitalearen beheko solairuan sagardoa gordetzeko upel handiari buruz: "cuba grande de envasar sidra".


    ::...zentroan babesten zirenak behar bezala zaintzea eta garbiketa-lan orokorrak egitea zen; horretarako, egoera hobezinean eduki behar izaten zituzten oheak, eta ''pobreen lapikoan'' egin behar zuten eguneroko janaria. Lapiko hori kobrezko galdara kirtendun bat zen, eta hamabi librako edukiera zeukan; dena den, ospitalezainek lapikokoak prestatzeko erabiltzen zuten ontziari ''topiña'' deitzen zioten herri-hizkuntzan: metalezko eltzea zen, konkortua, goiko tapa zeukan, eta sarritan konpondu behar izaten zen, ziurrenik metal arinarekin eginda zegoelako.
    ::Era berean, arropak, izarak, etab. ospitalezainek garbitu behar izaten zituzten. Lisiba egiteko, "piba" edo zurezko upela erabiltzen zuen ospitalezainek, emazteak alegia; upel hori etzanda eta lurrari lotuta zegoen, eta goiko zatia ebakitzen zitzaion. Ospitalean ematen zen jatekoa ez zen herri xeheak jaten zuenaren oso desberdina.
    ::Ogia, haragia (behikia edo aharikia) eta urdaia ziren oinarrizko elikagaiak; eta horiekin, esnea eta esnekiak (gazta, etab.), arraultzak, eztia eta garaiko elikagaiak (gaztainak, intxaurrak, pikuak, etab.) izaten ziren dietaren osagaiak. Edateko, aldiz, ura eta sagardoa, erreferentzia asko egiten baitira Ospitalearen beheko solairuan sagardoa gordetzeko upel handiari buruz: ''cuba grande de envasar sidra''.


    Udalak emandako diruaz gain, ospitaleko gastuak finantziatzeko hiru bide izaten ziren nagusiak: testamentuetan lagatakoak, parrokian igande jakin batzuetan batzen zena eta isilpeko ekarpenak. Diruaz gain, oso garrantzitsuak ziren ondasun higiezinak (gaztainadiak, hariztiak, lursailak...) eta maileguen interesen lagapenak, ospitalerako urteroko sarrerak sortzen zituztelako.


    Erakundeak finantzaketa lortzeko, hiru bide izaten zituen:
    a) Hil aurreko testamentuen bitartez jasotako legatuak edo dohaintzak, bai dirutan zein gauzatan emanda.
    b) Parrokiako elizan igande jakin batzuetan batzen zen limosna orokorra.
    c) Ongile anonimoek egindako ekarpenak, bai dirutan zein jenerotan.
    Dohaintza batzuk —batez ere ondasun higiezinak (gaztainadiak, hariztiak, lursailak, etab.) eta maileguen interesen lagapenak oso ziren garrantzitsuak, jareindako ondasunetatik zetozen errentak hartzen zituelako Ospitaleak.
    Jendea hartzeko arauei dagokienez, Hirutasun Santuaren Ospitaleak pobreak jasotzen zituen, eta noizean behin baino ez zituen gaixoak hartzen; eta hori ere, gaixotasuna kutsakorra ez zenean, ezin baitziren bertan geratu halako egoeretan. Beraz, legen edo lepraren kasuetan -gaixotasun arrunta zen garai hartan-, Elgoibarko San Lazaro Ospitalera eramaten zituzten gaixoak; eta izurria edo antzeko gaixotasun endemikoak zituztenak etengabeko isolamenduan egoten ziren, bai beren etxeetan, bai eskumeneko ermitetan. Horietakoa zen, adibidez, Martiri Santuen ermita (garai haietan "Hernizketako San Medel eta San Meteri" izenez ezagutzen zen, eta gaur egun San Martzial deitzen zaio); XVI. mendean gaixo batzuk bertan egon ziren berrogeialdia betetzen.
    Beraz, askotan leku batetik bestera eramaten zituzten babestuak, Ospitalearen kontu-liburuan ikus daitekeenez. Adibidez, 1684 eta 1692 bitarteko aipamen hauek hartu ditugu liburu horretatik :
    • Se han gastado 20 reales en llevara cinco enfermos pobres a las villas de Vergara y Eybar. [20 erreal gastatu dira Bergara eta Eibarko hirietara bost gaixo pobre eranmteko]
    • Pagué 6 reales al criado de Juan de Eyzaga por llevar a un pobre en carro a Eybar. [6 erreal ordaindu dizkiot Juan de Eizagaren morroiari, pobre bat gurdian Eibarrera eramatearren]
    • Pagué 54 reales a Domingo de Aguirre por nueve días que se ocupó con su yunta de bueyes en llevar diferentes pobres a diferentes lugares. [54 erreal ordaindu nizkion Domingo de Agirreri, idiekin pobreak hainbat lekutara eramaten bederatzi egun eman zituelako]
    • Pagué 4 reales a un hombre que vino desde Vergara con quatro pobres y llevó de buelta a otros dos que havía en este ospital. [4 erreal ordaindu nizkion Bergaratik lau pobrerekin etorri eta ospitale honetan zeuden beste bi eraman zituen gizon bati]
    Garai hartan kopuru horiek benetan balio zutena zenbat zen jakiteko, egunero kontsumitzen ziren produktuen kostuarekin alderatuko ditugu . Adibidez, oilasko on batek erreal bat balio zuen; ostatuan egiten zen jatorduak, haragi eta ardoarekin, erreal bi; zapata-pare bat osorik konpontzeak, erreal bat; libra bat txokolatek, sei erreal; peoi baten eta ofizial baten lanak, bai harginarenak zein arotzarenak, eguneko hiru eta lau erral, hurrenez hurren, etab.
    Babestuak eraman eta ekartzeko gurdia erabiltzen zen, idiek tiratuta, edo bestela, astakume edo asto gainean; dena den, leran ere eramaten zituzten ("en rastra", beren esanera). Lera hori hesolaz eta egurrez egindako euskarri bat zen; bertan bidaiaria jarri eta lotu egiten zuten, eta idiek tatarrean eramaten. Eibar edo Elgoibarrera pobreak eramaten sei erreal ordaintzen zen, eta Bergarara egindako zerbitzuak, ostera, lau besterik ez. Gaur egungo ikuspegitik arraroa izan daiteke, Bergarako hirira distantzia luzeagoa dagoelako beste bietara baino, baina desberdintasun horren arrazoia hauxe zen: Deba Garaira zihoan errepidea ibaiaren ertzetik pasatzen zen, oztopo aipagarririk gabe; Eibarra joateko antzinako galtzada, berriz, gure udalerritik pasatzen zen, baina Sagar-Erreka ingurutik, orduko idazkerari jarraituz hitzez hitz "Ugarroagaco-videcuruzia" deitzen zioten lekutik, Irureko plaza txikiraino, Zabale, Iraolabeitia eta Iraola baserrietatik pasatuz, hau da, mendiko bideetatik. Beste hainbeste gertatzen zen Elgoibarko errepidearekin, Ezoziko harana pasatzeko, punturik altuenera jo behar izaten zelako, Iturbetik igaro eta gero Elgoibarko Azkueko San Bixenteren ermitarantz jaitsi (gaur egun San Roke), eta hortik kaleartera sartzeko.
    Era guztietako gora-beherak izan zituen Ospitale zaharrak; 1659ko abuztuaren lehen egunetan gertatutakoa adibidez: Udalak "trató sobre las cosas que se han quemado en el arrabal de la villa y el daño que este yncendio ha tenido en el Ospital, que se ha escapado por milagro de Dios después de averse encendido, aviéndose quemado quatro casas al dicho Ospital contiguas y decretaron que en primer lugar se acuda al reparo necesario de la dicha casa del Ospital, que se ha descalabrado con el dicho yncendio, del dinero de la sisa de los quatro maravedís de cada azumbre de vino que se benden en la taberna... "  [hiriko errebalean erretako gauzei buruz hitz egin zuen, eta sute horrek ospitalean egindako kalteari buruz, zeina Jainkoaren mirariari esker salbatu baita suak harta ondoren; ospitalearen ondoko lau etxe erre eta gero; eta, lehenengo eta behin, aipatutako ospitalearen eraikinari egin beharreko konponketa egiten erabaki zuten, sutea dela eta hondamena jasan baitu; horretarako, tabernan saltzen den azunbre-ardo bakoitzagatik lau marabedi ebatsita batzen den diruarekin ordainduko da...]
    Baina XVII. mendeko azken bost urteetan etorri zen Ospitalearen behin-betiko gainbehera, eta orduan amatatu ziren bere argiak, Kontzejuak ixtea erabaki zuenean, hain zuzen, "en el mismo no ay disposición para acomodar con decencia un sacerdote ni poner un altar y estar amenazando ruina y con necesidad de muchos reparos por ser, como es notorio y público, casa vieja y de poco suelo..."  [bertan ezin delako modu onean apaizik bizi izaten jarri, ez eta altarerik ipini ere, zeren eta ia erortzekotan aurkitzen baita, eta, guztiz jakinekoa eta publikoa denez, etxe zaharra eta lurzoru gutxikoa izanik, konponketa asko behar baitu...]


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    [[Kategoria: Osasuna]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 23:21, 14 abuztua 2021 data duena

    Errabaleko 18. zenbakia gaur egun (Google 2013)

    Izena

    Hirutasun Santuaren ospitalea edo hospital de la Santísima Trinidad

    Ospitalea pobreak aterpetzeko sortu zen, bai herrikoak zein kanpoko eskale edota erromesak. Kutsaduren beldurrez, gaixoak oso gutxitan hartzen zituen. Esateko, legendunak Elgoibarrera bidaltzen zituzten, eta izurriteak zirenean gaixoak beren etxeetan gordetzen ziren, edo inguruko ermitetan biltzen ziren. Izatez, inguruko herrietako ospitaleen kontura txiroen joan-etorri asko izaten zen: Eibar, Elgoibar, Bergara...


    Kokapena

    Mota honetako erakundeak hiriko harresietatik kanpo eta errepide edo galtzada nagusi baten ondoan egoten ziren, eta Soraluzeko ospital zaharra ez zen salbuespena izan, Errabal kalean[1] zabaldu zutelako, errepidea eta ibaiaren artean, gaur egungo Errabal kaleko 18. zenbakiaren parean.

    Mapa kargatzen...


    Azalpena

    Errepidetik begiratuta, ezkerrean ibairako pasabidea zegoen, gaur arte oraindik gorde dena; eta eskuman baratza, Uribarri etxeraino[2] iristen zena.

    Barruko azalpena, Merzedariak ehun urte Soraluzen liburuan[3] jasotzen den moduan:

    Goian zegoen lehenengo solairuko ate nagusira joateko, harlanduzko eskailera igo behar zen. Horrez gainera, bazeukan "sobrado" edo ganbara ere, eta goiko solairu hartan zegoen bertan babesten zirenen logela. Lehenengo solairuan zeuden egon ospitalezainen oheak, sukaldea, "troje" edo aletegiak, arropak gordetzeko "kutxak”, etab. Solairu horretan zeuden, bestalde, eraikinak zeuzkan leiho bakarrak; bat, errekari begira, eta beste bi, aurreko aldean.
    Hirutasun Santuaren Ospitaleak bederatzi ohe zeuzkan babestuentzako, eta ohe bakoitzak lumazko koltxoia eta burukoa, izarak eta ohazalak zituen; azken horiek, bestalde, uste baino maizago aldatzen ziren, gaixotasun kutsakorrak zirela eta, oso kezkatuta bizi zirelako. Horretarako, bertako linuarekin edo itsasoz ekarritakoarekin egindako ehuna erabiltzen zuten: "lienzo de la tierra" edo "de la mar"; batez ere Herbehereetatik zetorren ehun hori eta "anseia" deitzen zioten. Izara eta estalki horiei ("uazalak"), kotoizko gurutze bat josten zieten, Ospitalekoak zirela adierazteko; hiriko jostunak aritzen ziren lan horretan, eskuzabaltasun osoz.


    Historia

    Sorrera

    Lehengo aipamenak 1.517ko maiatzekoak dira.

    Dena dela, ospitalea hori baino askoz zaharrago omen zen. 1.695eko uztailaren 4an Bernardo de la Mata Kalagorriko kalonjeak idatzi zuenez: aginduta, ziurtatutakoak: ...ez liburu zaharrean, ez eta aipatutako ospitaleko paperetan, ez da adierazten nork eta noiz egin zuen, ez eta haren fundazioa eta antzinatasuna ere. Eta urte berean, Errabaleko ospitalea saldu zenean, Joseph Larzagurek[4] idazten zuen Gomuta galtzen den denboretatik, errebalean pobreentzako ospitale eta hospizio zena...

    1659.ko sua

    1659.ko abuztuaren lehen egunetan suak hartu zuen, baina ez zen osorik erre. Sua alboko etxeetara zabaldu zen, eta lau osorik erre ziren. Udalak bi erabaki hartu zituen; lehenik eta behin tabernan saltzen zen azunbre-ardo bakoitzari lau marabediko zerga ezarri kaltetutako ospitala laguntzeko; eta bigarrena erretako etxeen jabeei berrehuna dukat ematea, etxeak berriro eraikitzeko: Domingo de Espilla Huribarri, Domingo de Goenechea Ybarra eta Madalena de Iturriaga alarguna[5]. Beste agiri batean (data barik) Pedro de Abaunça izeneko batek dio "...herri honetako tellerian teilak eta adreiluak egin dituela, hiribildu honetako Arrabalean erretako etxeak eraikitzeko"[6]. Segururena sute honengatik ariko zen.

    Martin de Elcanoren bisita

    XVI. mende bukaeran ospitalen krisia egon zen: asko eta txikiak ziren, eta gehienak errenta gutxikoak. Felipe II erregeak zerrenda egiteko eskatu zuen, eta Gipuzkoako korrejidoreak 1586. urtean Martin de Elcano zarauztarrari eman zion enkargua. Lana Donostian hasi zen, irailak 21an, eta gero beste herrietara joan zen, Soraluze azkenetakoa izanik[7].

    Soraluzera 1587.ko otsailak 27an heldu zen. Bertako alkatea Martín Martinez de Arechaga zen, eta Elcanori informazioa helarazi ziotenak Juan Ochoa Aguirre eta Juan de Vidania Loyola.

    Herrian ospitale bakarra zen, udalarena. Txiroak, eskaleak eta erromesak biltzen zituen 16 ohe jantzitan, emakumeak eta gizonak aparteko logelatan. Maiordomo batek kudeatzen zuen ospitala, udalak urtero izendatuta. Diru iturri propio eskasak zituen: ezer gutxi ematen zuten 50 gaztainondo (lursaila barik) eta harizti txiki batzuk egurretarako; gehien bat parrokian jasotako limosnaz bizi ziren.

    Herrian hiru kofradia ziren: Vera Cruz, Errosario eta Jesusen Izena, hirurak inolako errenta edo ondasun gabekoak.

    Martin de Elcano etorri zenean eraikina egokia eta ohez ondo hornitua zela baieztatu zuen. Hala ere, beharrezkoa iritzi zitzaion emakumeen logelarako sarrera berria egitea, gizonena ez erabiltzeko.

    Ospitale berri baten premia

    XVII mende bukaeran ospitalea oso egoera txarrean zegoen. Udalak idazten zuenez: bertan ezin delako modu onean apaizik bizi izaten jarri, ez eta altarerik ipini ere, zeren eta ia erortzekotan aurkitzen baita, eta, guztiz jakinekoa eta publikoa denez, etxe zaharra eta lurzoru gutxikoa izanik, konponketa asko behar baitu....

    Horregatik, 1.695eko ekainean, Kalagorriko elizbarrutiko Elizepaile eta Bikario Nagusiak Hirutasun Santuaren Ospitalea bota eta berria jaso eta erakitzeko baimena eman zuen. Ospitale berria Errekalde kalean zabaltzeko asmoa zuten, Udalak Maala ermita egiteko erositako esparruan, gaur eguneko 1. zenbakian, gerora Ospital zaharra izenez ezagutu zena.

    Lau hilabete geroago, 1.695eko irailean, Kontzejuak enkantera atera zuen ospital zaharraren higiezinak, bi baldintzekin. Alde batetik, altzariak eta enparauok ospital berrirako gorde zituen. Gainera, beheko solairua beste urte bitan pobreak babesteko erabilgarria behar zela, ospitale berria eraiki arte.

    Abenduan egin zen enkantea, eta eskaintzark onena Domingo Saloguen eta Espilak[8] egin zuen, 4.500 erreal hain zuzen.

    1.697rako hustu behar bazuten ospitale zaharra, 1.701 urte artean erabili izan zuten. Urte hartan eruan zituzten pobreak ospitale berrira.

    Errabaleko ospitalea itxita, ordutik aurrera Errekaldeko ospitaleak hartu zuen haren ardura.


    Antolakuntza

    Udalak maiordomoa[9] edo etxezaina izendatzen zuen urtero[10].

    Kontuak eramateaz gain, arauen betebeharraz arduratzen zen: osasun onean zeuden pobreak ezin ziren gehiegitan gelditu bertan lotan, erlijiorako atxikimendua eta portaera itxurosoa eskatu behar zitzaizkien babestuei, arloteek eta gaizkileek ezin zuten sorospenik jaso, etab.

    Egunerokotasunerako bi ospitalezain[11] ziren, senar-emazteak. Ordaintzeko, Udalak urtero-urtero izendatzen zuen diru kopurua. Beren lana, Mertzedariak ehun urte Soraluzen liburuaren arabera:

    ...zentroan babesten zirenak behar bezala zaintzea eta garbiketa-lan orokorrak egitea zen; horretarako, egoera hobezinean eduki behar izaten zituzten oheak, eta pobreen lapikoan egin behar zuten eguneroko janaria. Lapiko hori kobrezko galdara kirtendun bat zen, eta hamabi librako edukiera zeukan; dena den, ospitalezainek lapikokoak prestatzeko erabiltzen zuten ontziari topiña deitzen zioten herri-hizkuntzan: metalezko eltzea zen, konkortua, goiko tapa zeukan, eta sarritan konpondu behar izaten zen, ziurrenik metal arinarekin eginda zegoelako.
    Era berean, arropak, izarak, etab. ospitalezainek garbitu behar izaten zituzten. Lisiba egiteko, "piba" edo zurezko upela erabiltzen zuen ospitalezainek, emazteak alegia; upel hori etzanda eta lurrari lotuta zegoen, eta goiko zatia ebakitzen zitzaion. Ospitalean ematen zen jatekoa ez zen herri xeheak jaten zuenaren oso desberdina.
    Ogia, haragia (behikia edo aharikia) eta urdaia ziren oinarrizko elikagaiak; eta horiekin, esnea eta esnekiak (gazta, etab.), arraultzak, eztia eta garaiko elikagaiak (gaztainak, intxaurrak, pikuak, etab.) izaten ziren dietaren osagaiak. Edateko, aldiz, ura eta sagardoa, erreferentzia asko egiten baitira Ospitalearen beheko solairuan sagardoa gordetzeko upel handiari buruz: cuba grande de envasar sidra.

    Udalak emandako diruaz gain, ospitaleko gastuak finantziatzeko hiru bide izaten ziren nagusiak: testamentuetan lagatakoak, parrokian igande jakin batzuetan batzen zena eta isilpeko ekarpenak. Diruaz gain, oso garrantzitsuak ziren ondasun higiezinak (gaztainadiak, hariztiak, lursailak...) eta maileguen interesen lagapenak, ospitalerako urteroko sarrerak sortzen zituztelako.


    Erreferentziak

    1. Izan ere, herriko harresietatik kanpo egoteak eman dio izena Errabal kaleari (arabierazko ar-rabadetik).
    2. XVI mende bukaeran Erregetxe zaharra bilakatu zena.
    3. Merzedariak ehun urte Soraluzen. Javier Elorza (Soraluzeko Udala 1995).
    4. Ospitaleko maiordomoa eta Erret Lantegien kontuegilea.
    5. "...las casas que se han quemado en el arrabal de la dicha villa y el daño que deste incendio ha tenido el ospital de la dicha villa que se ha escapado, después de averse encendido, por el milagro de Dios, aviéndose quemado quatro casas al dicho ospital contiguas... Lo primero decretaron que el primer lugar se acuda al reparo necesario de la dicha casa del ospital que se ha descalabrado con el dicho yncendio de dinero de la sisa. Lo segundo decretaron que a Domingo de Espilla Huribarri, mayor en días y a Domingo de Goenechea Ybarra y Madalena de Iturriaga viuda, a quienes se les han quemado sus casas en el dicho arrabal d'esta villa con todo lo demás que tenían en ellas se les dé a cada doscientos ducados a cada uno para que fabriquen de nuebo las dichas sus casas quemadas" (Soraluzeko Udal Artxibategia 1659/08/10).
    6. "...ha fabricado texa y ladrillo en la texería de esta villa, para la hedificación de las cassas que se quemaron en el Arrabal de esta dicha villa" (Soraluzeko Udal Artxibategia Eskritura Publikoen Errejistroa).
    7. "Hospitales en Guipúzcoa en 1.586" J. Ignacio Tellechea Idígoras (Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián 2006).
    8. Erret Lantegietako eskribaua eta ikuskari ofiziala.
    9. ...haren errentak etxezainak banatzen dituela, eta herriko alkateak eta apaizek egiten dutela pagamendua, ospitaleko patroi bakarrak direnez ("que la distribuzión de las rentas del mismo corren a cuenta del Maiordomo, con libramiento de los señores Alcalde y Curas de esta villa como Patronos únicos de él"). Bernardo de la Mata Kalagorriko kalonjearen aginduak.
    10. XVI. mendean bi aukeratzen ziren.
    11. Gazteleraz hospitaleros.