«Pintorekua etxea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 5 ekarpen ez dira erakusten) | |||
20. lerroa: | 20. lerroa: | ||
==Azalpena eta historia== | ==Azalpena eta historia== | ||
Etxe hau Ganuza familiarena izan zen mendeetan<ref>[[José de Ganuza pintor (eu) | José de Ganuza, un pintor soraluzetarra]]. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko jaiak 1984).</ref>. Josep de Ganuza iruindarra Soraluzera etorri zen lanera: parrokiaren orduko erretaula nagusia margotzeko eta Santa Ana komentuko pare bat eskultura urreztatzeko | ===Ganuzatarrak=== | ||
Etxe hau Ganuza familiarena izan zen mendeetan<ref>[[José de Ganuza pintor (eu) | José de Ganuza, un pintor soraluzetarra]]. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko jaiak 1984).</ref>. Josep de Ganuza Torres iruindarra Soraluzera etorri zen lanera: parrokiaren [[Santa Maria la Real. Erretaula nagusia (eu)#Erretaula barrokoa|orduko erretaula]] nagusia margotzeko eta [[Santa Ana komentua (eu)|Santa Ana komentuko]] pare bat eskultura urreztatzeko. | |||
Mariana Enríquez de Churruca Yribe andrearekin ezkondu zen, eta gutxienez lau seme-alaba izan zituzten: María Miguela (1679/09/29), Joseph Joachin (1687/11/17), Juan Bautista eta Rita (1690/07/17); Josep Joachin aitaren moduan margolaria izan omen zen<ref>Besteak beste Itsasondoko gurutziltzatua margotu zuen.</ref>. XVIII mende hasieran Joseph Ganuza izenekoa hil zen Soraluzen (1725/08/13), segururena berau izango zen. | |||
Domingo Thomas de Ganuzak, Josep Joachinen semeak, 1759 urtean Etxaburueta kaleko etxe bat erosi eta berreraiki zuen, bertan bizitzeko. Ordutik etxea ''Pintorekua'' izenarekin ezagutua izan da. Urte hartan etxe berria [[Suteak (eu)#Bergarako suteen aurkako ermandadea|suteen aurkako ermandadean]]<ref>Hermandad de casas germadas.</ref> sartzeko eskatu zion Udalari, eta honek onartu zuen<ref>"...de entrar la su casa nueba de Pintorcua, sita en Echaburueta de la poblazión de esta dicha villa, que la ha redificado toda de nuebo, en la escritura de hermandad que ay en esta dicha villa en razón de casas que por casualidad padeciesen incendio" (Soraluzeko Udal Artxibategia 1759/09/29).</ref>. | |||
XIX mende hasieran Ramón de Zuloagak hartu zuen. Ramón de Zuloaga honek alboko [[Erregetxea (eu)|Erregetxean]] egitzen zuen lan, maisu aztertzailea zela. | ===Zuloagatarrak=== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Zuloaga sendia (eu) | ''hemen'']]</small> | |||
XIX mende hasieran Ramón de Zuloagak hartu zuen etxea. Ramón de Zuloaga honek alboko [[Erregetxea (eu)|Erregetxean]] egitzen zuen lan, maisu aztertzailea zela. | |||
Ramón-en anaia, Blas, Madrilen bizi zen, eta Soraluzera bidali zuen semea, Eusebio Zuloaga, arkabuzgile ikasteko. Eusebio hau Pintorekuan bizi izan zen hamalau eta hemeretzi urte bitartean. Gerora, azken Erregearen arkabuzgilea izan zen (''Arcabucero de Su Majestad'') eta damaskinatuari hasiera eman zion. | Ramón-en anaia, Blas, Madrilen bizi zen, eta Soraluzera bidali zuen semea, Eusebio Zuloaga, arkabuzgile ikasteko. Eusebio hau Pintorekuan bizi izan zen hamalau eta hemeretzi urte bitartean. Gerora, azken Erregearen arkabuzgilea izan zen (''Arcabucero de Su Majestad'') eta damaskinatuari hasiera eman zion. | ||
Zuloaga hauek Eibarko Zuloagatarren sendikoak ziren: Plácido Zuloagaren hil agirian agertzen denez, ama Soraluzekoa zuen; bere anaiorde Daniel Zuloagaren ama ere soraluzetarra zen | Zuloaga hauek Eibarko Zuloagatarren sendikoak ziren: Plácido Zuloagaren hil agirian agertzen denez, ama Soraluzekoa zuen; bere anaiorde Daniel Zuloagaren ama ere soraluzetarra zen. | ||
===''Dama Mikaela''=== | |||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Josefa Micaela Maiztegi (eu) | ''hemen'']]</small> | |||
[[Fitxategi: Merzedariak_100_urte._Josefa_Micaela_Maiztegiren_erretratua.jpg | thumb | right | 200px | Dama Mikaelaren erretratua]] | [[Fitxategi: Merzedariak_100_urte._Josefa_Micaela_Maiztegiren_erretratua.jpg | thumb | right | 200px | Dama Mikaelaren erretratua]] | ||
Etxe honetan ere (Etxaburueta 6) Josefa | Etxe honetan ere (Etxaburueta 6) Josefa Micaela Maiztegi Aldasoro jaio zen, 1820ko urriaren 17an gaueko hamarretan<ref>[[Merzedariak ehun urte Soraluzen (eu) | Merzedariak ehun urte Soraluzen]]. Javier Elorza 1996.</ref>. Eta bertan hil zen 1901eko martxoaren 3an, igandean, arratsaldeko hiruretan, 82 urte zituela. Josefa Micaela Maiztegi honi esker Soraluzeko [[Babesetxea (eu)|Babesetxe]] jaioberriak aurrera egin zuen, testamentuan eraikina eta dirua utzi zuen eta. | ||
===''Arrano'' elkartea=== | |||
1980-90 hamarkadan etxea bota zuten eta berria egin. Gaur egun [[Arrano elkartea (eu)|Arrano]] elkarte eta taberna bertan daude. | 1980-90 hamarkadan etxea bota zuten eta berria egin. Gaur egun [[Arrano elkartea (eu)|Arrano]] elkarte eta taberna bertan daude. | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
[[Kategoria: Herriko etxeak]] | [[Kategoria: Herriko etxeak]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 22:16, 4 abuztua 2021 data duena
Pintorekua | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | |
Kokapena | Etxaburueta |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
Ganuzatarrak
Etxe hau Ganuza familiarena izan zen mendeetan[1]. Josep de Ganuza Torres iruindarra Soraluzera etorri zen lanera: parrokiaren orduko erretaula nagusia margotzeko eta Santa Ana komentuko pare bat eskultura urreztatzeko.
Mariana Enríquez de Churruca Yribe andrearekin ezkondu zen, eta gutxienez lau seme-alaba izan zituzten: María Miguela (1679/09/29), Joseph Joachin (1687/11/17), Juan Bautista eta Rita (1690/07/17); Josep Joachin aitaren moduan margolaria izan omen zen[2]. XVIII mende hasieran Joseph Ganuza izenekoa hil zen Soraluzen (1725/08/13), segururena berau izango zen.
Domingo Thomas de Ganuzak, Josep Joachinen semeak, 1759 urtean Etxaburueta kaleko etxe bat erosi eta berreraiki zuen, bertan bizitzeko. Ordutik etxea Pintorekua izenarekin ezagutua izan da. Urte hartan etxe berria suteen aurkako ermandadean[3] sartzeko eskatu zion Udalari, eta honek onartu zuen[4].
Zuloagatarrak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
XIX mende hasieran Ramón de Zuloagak hartu zuen etxea. Ramón de Zuloaga honek alboko Erregetxean egitzen zuen lan, maisu aztertzailea zela.
Ramón-en anaia, Blas, Madrilen bizi zen, eta Soraluzera bidali zuen semea, Eusebio Zuloaga, arkabuzgile ikasteko. Eusebio hau Pintorekuan bizi izan zen hamalau eta hemeretzi urte bitartean. Gerora, azken Erregearen arkabuzgilea izan zen (Arcabucero de Su Majestad) eta damaskinatuari hasiera eman zion.
Zuloaga hauek Eibarko Zuloagatarren sendikoak ziren: Plácido Zuloagaren hil agirian agertzen denez, ama Soraluzekoa zuen; bere anaiorde Daniel Zuloagaren ama ere soraluzetarra zen.
Dama Mikaela
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Etxe honetan ere (Etxaburueta 6) Josefa Micaela Maiztegi Aldasoro jaio zen, 1820ko urriaren 17an gaueko hamarretan[5]. Eta bertan hil zen 1901eko martxoaren 3an, igandean, arratsaldeko hiruretan, 82 urte zituela. Josefa Micaela Maiztegi honi esker Soraluzeko Babesetxe jaioberriak aurrera egin zuen, testamentuan eraikina eta dirua utzi zuen eta.
Arrano elkartea
1980-90 hamarkadan etxea bota zuten eta berria egin. Gaur egun Arrano elkarte eta taberna bertan daude.
Erreferentziak
- ↑ José de Ganuza, un pintor soraluzetarra. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko jaiak 1984).
- ↑ Besteak beste Itsasondoko gurutziltzatua margotu zuen.
- ↑ Hermandad de casas germadas.
- ↑ "...de entrar la su casa nueba de Pintorcua, sita en Echaburueta de la poblazión de esta dicha villa, que la ha redificado toda de nuebo, en la escritura de hermandad que ay en esta dicha villa en razón de casas que por casualidad padeciesen incendio" (Soraluzeko Udal Artxibategia 1759/09/29).
- ↑ Merzedariak ehun urte Soraluzen. Javier Elorza 1996.