«Arizaga baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
Izenak ''hariztia'' esan nahi du. | Izenak ''hariztia'' esan nahi du. | ||
Plazentziakoa dute jatorria bai etxeak eta baita ere abizenak. | Plazentziakoa dute jatorria bai etxeak eta baita ere abizenak. Armarria: zilarrean, arte berdea (sinople) eta bi otso beltz (sable) gorriz (gules) armatuak enbor oinetan. | ||
XX menderarte, Arizagan bizi izan direnek beti mantendu izan dute Arizaga abizena, 700-800 urtean. Halaxe, XVI mendeko José Manuel de Arizaga, Carlos V enperadorearen aholkularia; beste Arizaga bat oso teologo bikaina izan zen. | |||
1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Martín Ignacio de Arizaga zen, Arizaga baserria hipotekatu zuela<ref>(Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).</ref>. | |||
1766 urtean [[Udala. Foru garaia (1766-1845) (eu)|Udalen osaketa legez aldatu zenez]], 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Martín Ignacio de Arizaga "gaztea" zen, Arizaga baserria aurkeztu zuela. XIX mende hasieran Francisco de Arizaga agertzen da jabe moduan. | 1766 urtean [[Udala. Foru garaia (1766-1845) (eu)|Udalen osaketa legez aldatu zenez]], 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Martín Ignacio de Arizaga "gaztea" zen, Arizaga baserria aurkeztu zuela. XIX mende hasieran Francisco de Arizaga agertzen da jabe moduan. | ||
1787. urtean Martín Ignacio de Arizagak Udalari eskatu zion | 1787. urtean Martín Ignacio de Arizagak Udalari eskatu zion Arizagako etxe berria [[Suteak (eu)#Bergarako suteen aurkako ermandadea|suteen aurkako ermandadean]]<ref>"...a dicho Martín Ignacio con la casa nueba de Arizaga..." (Soraluzeko Udal Artxibategia 1787/06/17).</ref>. | ||
Data gabeko beste agiri batean Martín Ignacio de Arizaga eta Maria Angela de Lascurain agertzen dira Aritzagako baserri-oinetxearen jabe moduan<ref>(Soraluzeko Udal Artxibategia. Biztanleen matrikula liburua).</ref> | Data gabeko beste agiri batean Martín Ignacio de Arizaga eta Maria Angela de Lascurain agertzen dira Aritzagako baserri-oinetxearen jabe moduan<ref>(Soraluzeko Udal Artxibategia. Biztanleen matrikula liburua).</ref> |
22:58, 28 apirila 2021(e)ko berrikuspena
Aritza | |
---|---|
Izen formala | Arizaga |
Bailara | San Andres |
Altuera | 260 m |
Hedadura | 21 Ha |
Kaletik | 2,15 km |
Bertako familia
Etxeberria-Lazkanotarrak.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]
Izenak hariztia esan nahi du.
Plazentziakoa dute jatorria bai etxeak eta baita ere abizenak. Armarria: zilarrean, arte berdea (sinople) eta bi otso beltz (sable) gorriz (gules) armatuak enbor oinetan.
XX menderarte, Arizagan bizi izan direnek beti mantendu izan dute Arizaga abizena, 700-800 urtean. Halaxe, XVI mendeko José Manuel de Arizaga, Carlos V enperadorearen aholkularia; beste Arizaga bat oso teologo bikaina izan zen.
1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Martín Ignacio de Arizaga zen, Arizaga baserria hipotekatu zuela[4].
1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Martín Ignacio de Arizaga "gaztea" zen, Arizaga baserria aurkeztu zuela. XIX mende hasieran Francisco de Arizaga agertzen da jabe moduan.
1787. urtean Martín Ignacio de Arizagak Udalari eskatu zion Arizagako etxe berria suteen aurkako ermandadean[5].
Data gabeko beste agiri batean Martín Ignacio de Arizaga eta Maria Angela de Lascurain agertzen dira Aritzagako baserri-oinetxearen jabe moduan[6]
XIX mendearen azken aldera erosi zuen baserria Jose Etxeberriaren birraititak. Berau sasialbaitari eta Soraluzeko Udaleko zinegotzi izan zen.
Orain artean Arizagakoak baserritik bizi izan dira eta gaur ere euren barazki postua dute merkatu plazan.Asteburuetan etxeko labean egindako ogia ere saltzen dute.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (26. orrialdea)
- ↑ Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (244 orrialdea)
- ↑ (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).
- ↑ "...a dicho Martín Ignacio con la casa nueba de Arizaga..." (Soraluzeko Udal Artxibategia 1787/06/17).
- ↑ (Soraluzeko Udal Artxibategia. Biztanleen matrikula liburua).