«Errebote-frontoia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    41. lerroa: 41. lerroa:
    Errebote frontoia XVIII mende bukaeran eraiki zuten, ''bote luzean''<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Errebote Errebotea]. Wikipedia (euskaraz)</ref> aritzeko. Orduan egingo zuten, segururena, Kalegoeneko azken etxeko bigarren pisura dagoen harrizko pasabidea, [[Galipota (eu)|Galipotaren]] gainetik.
    Errebote frontoia XVIII mende bukaeran eraiki zuten, ''bote luzean''<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Errebote Errebotea]. Wikipedia (euskaraz)</ref> aritzeko. Orduan egingo zuten, segururena, Kalegoeneko azken etxeko bigarren pisura dagoen harrizko pasabidea, [[Galipota (eu)|Galipotaren]] gainetik.


    Frontoia egiteko dirua bi familiak jarri zuten, Egizabaldarrek (indianoak) eta Aldasorotarrek. Proiektua Miguel Antonio de Jaureguik egin zuen, 1788. urtean; hiru urte lehenago, 1785. urtean, bigarren Errege-etxea ere proiektatu zuen, eraiki ez zena.
    1768. urtean Guatemalan bizi zen Bartolomé de Eguizabal soraluzetarrak 18.000 erreal kuarto bidali zituen "hiribildu honen plaza zabaltzeko" eta "frontoia egiteko". Orduan Udalak Simón de Obiaga abadeari eskatu zion "...bizi den etxearen aurrean eta Echaburueta kale gainean dagoen ortu txikia irekitzeko, mesedez"<ref>Don Bartolomé de Eguizabal, natural de la villa y residente en Guatemala, envía diez y ocho mil reales de vellón para "que se extienda la plaza de esta villa" y para que "se hiziese el Juego de Pelota". El concejo pide entonces a Simón de Obiaga, presbítero, "se digne franquear la huerta pequeña que tiene frente de la casa que havita, y sobre la calle de Echaburueta". Soraluzeko Udal Artxibategia. Udalaren Akta Liburua 1766-1782 (1768/03/06).</ref>.
     
    Geroago, Aldasorotarrek ere frontoia egiteko dirua jarri zuten. Eta 1788. urtean Miguel Antonio de Jaureguik proiektua egin zuen; hiru urte lehenago, 1785. urtean, [[Erregetxe bigarrena (eu)|bigarren Errege-etxea]] ere proiektatu zuen, eraiki ez zena.


    Frontoia parrokiaren hegoaldean eraiki zuten. Garai batean elizarako ate bat zegoen bertan, gerora (XVIII mendean bertan) kanpandorrea eraikitzerakoan itxi zutena. ordudanik ate hori elizatik dorrera pasatzeko erabiltzen da.
    Frontoia parrokiaren hegoaldean eraiki zuten. Garai batean elizarako ate bat zegoen bertan, gerora (XVIII mendean bertan) kanpandorrea eraikitzerakoan itxi zutena. ordudanik ate hori elizatik dorrera pasatzeko erabiltzen da.

    00:07, 25 apirila 2021(e)ko berrikuspena

    Soraluzeko errebote frontoiaren osagai nagusiak (Oscar Pérez 2020)


    Azalpena

    Errebote frontoia parrokiaren hegoaldean zegoen, gaur egungo Frontoia edo Frontoi kalean (modu ofizialean[1]).

    Frontoiak 17 bat metrotako zabalera zuen, eta bi eremutan banatuta zegoen. Eremu handia (sake eremua) elizaren aldean zegoen, eta 53 bat metro luze zen. Eremu txikia (resto eremua), berriz, 11 metrotakoa zen eta harrizko hormak zituen hiru aldetan. Bion artean pasamarra zuria zegoen, eta erdian sake arria edo bote arria jartzen zen, sakea egiteko.

    Errebote frontoi klasikoekin alderatuz, Soraluzekoak horma txikirik[2] ez zuen, eta horma nagusiaren bi hegaletan beste hormak zituen, U baten forma eginez. Honek ahalbidetzen zuen eremu txikia ezker pareta moduan erabiltzea, gaur egun oraindik egiten den moduan.


    Villabonako errebote pilotariak XX mende hasieran
    Errebote frontoi klasikoa (Jose R. de Basterra 1971)

    Errebotea

    Euskaldunok jokatu ohi ditugun pilota-joko guztien artetik, ziurrenik errebotea eta laxoa joko-mota zaharrenetakoak direla, horien jardunak gaur egun Euskal Herriko eskualde eta herri gutxi batzuetara murrizturik dauden arren.

    Aspaldiko bote luzean oinarrituta[3], eremu bati pareta jarri ziotenean errebotea sortu zen (hortik izena).

    Batzure ustez, errebotea aintzinetako artza euskaldunetatik dator. Beste aditu batzuk, aldiz, errebotearen antzinatasuna berrehun bat urtera mugatzen dute, orduko Jeu de Paume jokoaren bidez garatuko zela[4].


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Eraikuntza

    Errebote frontoia XVIII mende bukaeran eraiki zuten, bote luzean[5] aritzeko. Orduan egingo zuten, segururena, Kalegoeneko azken etxeko bigarren pisura dagoen harrizko pasabidea, Galipotaren gainetik.

    1768. urtean Guatemalan bizi zen Bartolomé de Eguizabal soraluzetarrak 18.000 erreal kuarto bidali zituen "hiribildu honen plaza zabaltzeko" eta "frontoia egiteko". Orduan Udalak Simón de Obiaga abadeari eskatu zion "...bizi den etxearen aurrean eta Echaburueta kale gainean dagoen ortu txikia irekitzeko, mesedez"[6].

    Geroago, Aldasorotarrek ere frontoia egiteko dirua jarri zuten. Eta 1788. urtean Miguel Antonio de Jaureguik proiektua egin zuen; hiru urte lehenago, 1785. urtean, bigarren Errege-etxea ere proiektatu zuen, eraiki ez zena.

    Frontoia parrokiaren hegoaldean eraiki zuten. Garai batean elizarako ate bat zegoen bertan, gerora (XVIII mendean bertan) kanpandorrea eraikitzerakoan itxi zutena. ordudanik ate hori elizatik dorrera pasatzeko erabiltzen da.

    Errebote frontoi klasikoekin alderatuz, Soraluzekoak horma txikirik[7] ez zuen, eta horma nagusiaren bi hegaletan beste hormak zituen, U baten forma eginez. Honek ahalbidetzen zuen eremu txikia ezker pareta moduan erabiltzea, gaur egun oraindik egiten den moduan.

    Errebote-frontoia eraiki zuten tokian, agian, beste frontoi txikiagoren bat egongo zen aurretik: halako frontoitzarra bapatean egiteak ez duelako normala ematen. Dena dela, agirietan ez da ezer agertzen.


    Mapa kargatzen...

    Frontoiaren gain-behera

    XX menderako inor gutxik ez zuen errebotean jokatzen Soraluzen (ezta Gipuzkoa osoan ere, Villabonan eta Zubietan salbu). Errebote frontoiko eremu txikian eskuzko pilotarako erabiltzen zen, eta eremu handian foballean. Bion artean, pasamarra ondoan, saski-baloirako porteriak jarri zituzten.

    1960 inguruan, Felix Abarrategik, SDPren[8] orduko lehendakaria, erakusketa partida antolatu zuen: domeka batean, meza ostean, Villabona eta Zubietatik etorritako pilotariek partida bat jokatu zuen, tartean azalpenak ematen zituztela.

    Gerra ostean frontoi inguruan hainbat eraikuntza egin zen: lehenik eta behin parrokiak zinea eraiki zuen karkaba gainean, gero madinatarren txaleta egin zuten, eta 1960 urtean Eskola nazionalak eraiki zuten.

    1970-1980 urteetan frontoiaren eremu txikia estali zuten, eskuzko pilotarako erabiltzen zena. 1990. urteetan, institutua egin zuten atzeko partean eta frontoiaren estalkia berriztu zuten... horma bat kenduz.

    Azkenik, frontoiko etxeak bota eta berriak egin zuten. Honetan ere bertako harmailak desegin zituzten.


    Geratzen diren harmailak (J.C. Astiazarán 2019)

    Gaur eguneko aztarnak

    Orubeaz gain, gaur egun ezer gutxi geratzen da garai bateko errebote-frontoitik.

    Eremu txikia eskuzko frontoi moduan erabiltzen da aspalditik, pasamarra zenak muga egiten duela (jatorrizko pasamarra desagertu zen). Bi hormak bertan diraute, baina hirugarrena institutua eraikitzerakoan bota zuten. Ingurutik Santa Ana kalerako pasabidea egin zuten.

    Sake arria edo sakarria XX mende erdialdera arte gorde izan zen, baina ordutik desagertu zen.

    Ekialdeko harmaila guztika desagertu ziren cine Soraluce eta Eskola Nazionalak egiterakoan. Mendebaldeko beste bi zati ere, madinatarren txaleta eta etxe berriak eraiki zituztenean. Eta igogailua egiterakoan beste zatik txiki bat ere desagertu zen. 12 eta 6 bat metrotako bi zati geratzen dira, frontoira sartu eta mendebaldera, garai bateko oroigarri.

    Azkenik, gaur egun herritarrek Frontoia esaten diote errebote frontoiaren gune osoari, eta Frontoi kalea modu ofizialean[9].


    Erreferentziak

    1. Aspaldi batean ohikoa zen Udal Frontoia edo Frontón Municipal.
    2. Pared de contrarrebote, gaztelaniaz.
    3. Artzai garaietako jokoa omen: zelai estu eta luzean bi eremu berdinetan, pelota aidez jo behar da. Europako toki askotan gordetzen da oraindik. Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
    4. Jeu de Paume. XVIII mendean Europan zehar zabalduko pilota-jokoa. Horretatik apurka-apurka garatu ziren, besteak beste, gaur egun mundu osoan zabalduriko tenisa.
    5. Errebotea. Wikipedia (euskaraz)
    6. Don Bartolomé de Eguizabal, natural de la villa y residente en Guatemala, envía diez y ocho mil reales de vellón para "que se extienda la plaza de esta villa" y para que "se hiziese el Juego de Pelota". El concejo pide entonces a Simón de Obiaga, presbítero, "se digne franquear la huerta pequeña que tiene frente de la casa que havita, y sobre la calle de Echaburueta". Soraluzeko Udal Artxibategia. Udalaren Akta Liburua 1766-1782 (1768/03/06).
    7. Pared de contrarrebote, gaztelaniaz.
    8. Sociedad Deportiva Placencia. Soraluzeko Kirol Bazkuna
    9. Aspaldi batean ohikoa zen Udal Frontoia edo Frontón Municipal.