«Probaleku zaharra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
Eibarko irteeran zegoen, Baltegieta kalearen bukaeran, [[Mendikute dorretxea (eu) |Mendikute dorretxea]] eta [[San Salvador ermita (eu)|San Salvador ermita]] baino pixka bat haruntzago. [[SAPA (eu)|SAPA]]ren [[Fabrika berria (eu)|fabrika berriaren]] lehen nabea egin zuten lurretan, gutxi gorabehera. | Eibarko irteeran zegoen, Baltegieta kalearen bukaeran, [[Mendikute dorretxea (eu) |Mendikute dorretxea]] eta [[San Salvador ermita (eu)|San Salvador ermita]] baino pixka bat haruntzago. [[SAPA (eu)|SAPA]]ren [[Fabrika berria (eu)|fabrika berriaren]] lehen nabea egin zuten lurretan, gutxi gorabehera. | ||
Florencio Joseph Lamoten [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|mapan]] (1756) bi aldiz agertzen da. Lehena, Soraluzeko ikuspegi orokorrean, ezkerreko aldean: H batez agertzen da, eta alboan ermita | Txabola moduko txikia zen, erregebidearen paraleloan eraikia. Inor ez mintzeko, arma saioak egiteko tiroak Deba ibairen aldera jotzen zituzen. Erregebide aldeko etxaurrea, berriz, itxia zen, leiho txiki bat besterik ez zuela. | ||
Florencio Joseph Lamoten [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|mapan]] (1756) bi aldiz agertzen da. Lehena, Soraluzeko ikuspegi orokorrean, ezkerreko aldean: H batez markatua agertzen da, eta alboan San Salvador ermita. | |||
<gallery mode="packed-hover" heights="200"> | <gallery mode="packed-hover" heights="200"> | ||
16. lerroa: | 18. lerroa: | ||
</gallery> | </gallery> | ||
Eta grabatu horretan bertan, Soraluze inguruko mapa borobilaren goiko ezkerreko ertzan zera esaten du: ''Examen de cañones que se hacen por mesadas''. | Eta grabatu horretan bertan, Soraluze inguruko mapa borobilaren goiko ezkerreko ertzan zera esaten du: ''Examen de cañones que se hacen por mesadas''. Marrazkian Maisu Aztertzailea ikusten da, aginte itxuran, bere ofizialak zuzentzen, azken hauek arma andana disparatzen, kainoi denak ondo lerrokatuta. | ||
Batean zein bestean ederki asko ikusten da kea, saio hauek polbora beltzez egiten ziren eta. | |||
17:53, 12 urtarrila 2021(e)ko berrikuspena
- Oharra. Ez da nahastu behar Maltzagako bidean zegoen probaderoarekin, SAPAk 1946 eraiki zuena.
Azalpena
Eraikin hau eskuzko su armentzat egiten ziren kainoien probaleku moduan erabiltzen zuten. Soraluzen eta inguruan egiten ziren moskete, arkabuz, fusil, karabina, pistola... guztien kainoiak hemen aztertzen zituzten.
Eibarko irteeran zegoen, Baltegieta kalearen bukaeran, Mendikute dorretxea eta San Salvador ermita baino pixka bat haruntzago. SAPAren fabrika berriaren lehen nabea egin zuten lurretan, gutxi gorabehera.
Txabola moduko txikia zen, erregebidearen paraleloan eraikia. Inor ez mintzeko, arma saioak egiteko tiroak Deba ibairen aldera jotzen zituzen. Erregebide aldeko etxaurrea, berriz, itxia zen, leiho txiki bat besterik ez zuela.
Florencio Joseph Lamoten mapan (1756) bi aldiz agertzen da. Lehena, Soraluzeko ikuspegi orokorrean, ezkerreko aldean: H batez markatua agertzen da, eta alboan San Salvador ermita.
Eta grabatu horretan bertan, Soraluze inguruko mapa borobilaren goiko ezkerreko ertzan zera esaten du: Examen de cañones que se hacen por mesadas. Marrazkian Maisu Aztertzailea ikusten da, aginte itxuran, bere ofizialak zuzentzen, azken hauek arma andana disparatzen, kainoi denak ondo lerrokatuta.
Batean zein bestean ederki asko ikusten da kea, saio hauek polbora beltzez egiten ziren eta.
Historia
Probalekua XVI mendeko agirietan agertzen da lehen aldiz.
Bizpahiru mende toki berean egin eta gero, 1834 urtean Soraluzen izandako ufal handienak aurretik eraman zuen. Garai hartako agiri baten arabera[1] ur mailak hamalau bat metro egin zuen gora, eta hainbat eraikin eraman zituen aurretik: 15 bat etxe, 6 bat lantegi, arraindegia, zubi nagusia bera... eta San Salvador ermita osoa zein alboko probalekua.
Halaxe desagertu zen betiko probaleku zaharra. Hala ere, behin behineko beste bat eraiki zuten, baina hau Santa Ana komentuko goiko harresien ondoan, mojen kanposantuaren gertu.
Mendikute jauregia eta inguruak 1756 urtean (2020) |
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Erreferentziak
- ↑ Inundación del 30 de junio de 1834. Ramiro Larrañaga (La Voz de España 1978).