«XX mendeko ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    80. lerroa: 80. lerroa:


    Aurrera egingo dugu ibaiondotik, [[Iturburu pasealekua (eu)|Iturburu pasealekutik]], [[SAPA (eu)|SAPAko]] [[Fabrika berria (eu)|fabrika berrira]] heldu arte. Perspektiba hobea hartzeko errepiderakno igoko gara, [[Gabolatseko zubia (eu)|Gabolatseko]] zubi parean dauden eskilaretatik. Eraikin multzo hau 1920-40 hamarkadatan jaso zuten. Hegoaldetik iparraldera tratamendu termikoen aldea dago, lehen nabea, bulego eraikina, bigarren nabea, taller eraikina eta ekonomatoa. Ezkerraldean, berriz, polbora biltegia ("aterpea", bulegoen parean), SAPAko iturria eta biltegiak.
    Aurrera egingo dugu ibaiondotik, [[Iturburu pasealekua (eu)|Iturburu pasealekutik]], [[SAPA (eu)|SAPAko]] [[Fabrika berria (eu)|fabrika berrira]] heldu arte. Perspektiba hobea hartzeko errepiderakno igoko gara, [[Gabolatseko zubia (eu)|Gabolatseko]] zubi parean dauden eskilaretatik. Eraikin multzo hau 1920-40 hamarkadatan jaso zuten. Hegoaldetik iparraldera tratamendu termikoen aldea dago, lehen nabea, bulego eraikina, bigarren nabea, taller eraikina eta ekonomatoa. Ezkerraldean, berriz, polbora biltegia ("aterpea", bulegoen parean), SAPAko iturria eta biltegiak.
    [[Fitxategi: SAPA._Fabrika_berria_kaletik.jpg | thumb | 800px | center | Fabrika berria kaletik]]


    Beti aurrera, fabrika berria pasa eta [[Olabarrena (eu)|Olabarreneko]] etxeetara helduko gara. Egin zirenean punta-puntakoak ematen zuten, bi gauzengatik: "domotikaz" hornituta zeuden, eta estalki metalikoak zituzten (''Guggeinheim soraluzetarra'').
    Beti aurrera, fabrika berria pasa eta [[Olabarrena (eu)|Olabarreneko]] etxeetara helduko gara. Egin zirenean punta-puntakoak ematen zuten, bi gauzengatik: "domotikaz" hornituta zeuden, eta estalki metalikoak zituzten (''Guggeinheim soraluzetarra'').
    88. lerroa: 90. lerroa:
       Argazkirik_ez.jpg | Errebal 22ko etxea
       Argazkirik_ez.jpg | Errebal 22ko etxea
       Argazkirik_ez.jpg | Arane polikiroldegia zubitik
       Argazkirik_ez.jpg | Arane polikiroldegia zubitik
       Argazkirik_ez.jpg | Fabrika berria
       S.A._Placencia_de_las_Armas._Kañoiak_muntatzeko_eraikina_(Santi_Yaniz_2012).jpg | Kañoiak muntatzeko eraikina <br> (Santi Yaniz 2012)
       Argazkirik_ez.jpg | Fabrika berria
       Fabrika_berria._Lehiotik_03_(Víctor_Placencia_2016).jpg | Lehen nabearen barrukaldea, lehiotik <br> (Victor Placencia 2016)
       Argazkirik_ez.jpg | Olabarrenako etxeak
       Argazkirik_ez.jpg | Olabarrenako etxeak
       Argazkirik_ez.jpg | Garitaonaindia lantegia
       Argazkirik_ez.jpg | Garitaonaindia lantegia

    17:41, 23 martxoa 2020(e)ko berrikuspena

    Soraluzeko XX mendeko arkitektura

    Hiru epe berezitu daitezke: hasierako arkitektura industriala, porlanezko arkitektura eta arkitektura modernoa

    XX mende hasiera

    XIX mende bukaerakoak edo XX mende hasierakoak dira Errabaleko 2, 4 eta 6 zenbakiak. Hiru etxe hauek berdin berdinak dira, batera egindakoak. XIX mendeko arkitekturaren ereduak, harriaz, zuraz eta adreiluaz eginda daude. Nahiz eta ondo gordeta ez izan, gordetzen dute oraindik hasierako itxura.

    Errekaldeko zubia zein Gabolatzekoa 1910 hamarkadakoak dira. Harrizko zutabeak dituzte, eta pasabiderako egitura metalikoa erabiltzen zuten, argazki zaharretan ikus daitekeenez. Gerora porlanezko pasabidea jarri diete.

    SAPAko fabrika berria, aldiz, 8 eraikineko multzoa da, gehienak 1920ko hamarkadan jasoak. Nabeak estalki metalikoa dute, Gipuzkoako lehenetarikaok. Beste bi eraikin oso interesgarriak bulegoena eta taller-eraikina, hormigoizko egitura dute.

    Bukatzeko, Batzokia aipatu behar da. 1930ko hamarkadan eraikia, hormigoizkoa ere. "Errejionalismoa" estilokoa da.

    Gerra osteko errazionalismoa

    Gerra ostean bi estilo nabarmendu ziren, historizista bat eta errazionalista bestea (diseinu garbiak eta apaindura gutxikoak).

    Soraluzen badaukagu azken estilo honen oso adibide politak: Errabal kaleko 8 (Amuchástegui etxea) eta 22 zenbakiak, Alberdi Hnos. lantegia (botata, nabe bat geratzatzen da), Txurruken auzunea eta Lete lantegia.

    Azken garaiak

    Azken 50 urteetako eraikinen artean, Soraluzen badaude batzuk arrazoi betetik edo bestetik nabarmentzeko modukoak.

    Alde batetik, Zubi Nagusia dago (1967): zubi zaharrari oratuta, alde batetik bestera zutabe barik egin zuten. Daukan zabaleragatik zubia baino enparantza ematen du, eta haalxe erabiltzen da jaietan.

    Mendiola industrialdean, 4 zenbakian, badago pabiloi berezi bat 1980 hamarkadan Garitaonaindia enpresak eraikia (gaur egun Gabekola Forging dago bertan). Betiko arkitektura industriala egin beharrean, XIX mendeko kutsua eman nahi zioten.

    Etxebizitzetan, berriz, bi multzo nabarmentzen dira bere diseinuaz: Olabarrenan eraiki zutena (etxe domotikoak) eta Etxaburuetako etxe berriak (etxe urdinak).

    1980 hamarkadakoa ere Arane kiroldegia da. Fabrika zaharraren tokian eraikia, 202o urtean handitu dute.

    Modernoagoa: Zubi Nagusia, Arane kiroldegia, (kapera berriak), , Olabarrena,

    Azkenik, Santa Maria la Real eliza aipatuko dugu. Berez eraikina XVI-XVIII mendekoa da, baina XX mende bukaeran zaharberritu zuten, eta alboko kapera berrizteko diseinu deigarriak erabili zituzten.

    Ibilbide honek XX mendeko eraikin nabarmenen artean eramango gaitu. Hasiera Labaderogainean emango diogu, Enparan jauregiaren parean.

    Mapa kargatzen...


    Mendiola industrialderaino

    Zubi Nagusia zeharkatuko dugu, eskumatik (iparraldetik). Erdibidean, Errabal 22ko etxea ikusteko aukera izango dugu, errazionalismoaren adibide bikaina. Gipuzkoako Aldundiak, probintziako eraikin moderno nabarmenenak hautatzerakoan, hiru aukeratu zituen Soraluzen, eta hau izan zen bat.

    Puntu beretik iparraldera begiratuta Arane kiroldegia ikusiko dugu. 1980ko hamarkadan eraiki zuten eta, kanpotik nahiko itxura "monoblock" badauka ere, leihoen tamaina eta banaketak barruko egitura adierazten dute, hiru zatitan banatuta: igerileku aldea, zerbitzuen aldea eta frontoia. Bi aldiz izan ditu handitze lanak, beti gainekaldean: bata taberna ezartzeko asmoz eta kirol aldea handitzeko bigarrena (2020).

    Aurrera egingo dugu ibaiondotik, Iturburu pasealekutik, SAPAko fabrika berrira heldu arte. Perspektiba hobea hartzeko errepiderakno igoko gara, Gabolatseko zubi parean dauden eskilaretatik. Eraikin multzo hau 1920-40 hamarkadatan jaso zuten. Hegoaldetik iparraldera tratamendu termikoen aldea dago, lehen nabea, bulego eraikina, bigarren nabea, taller eraikina eta ekonomatoa. Ezkerraldean, berriz, polbora biltegia ("aterpea", bulegoen parean), SAPAko iturria eta biltegiak.

    Fabrika berria kaletik

    Beti aurrera, fabrika berria pasa eta Olabarreneko etxeetara helduko gara. Egin zirenean punta-puntakoak ematen zuten, bi gauzengatik: "domotikaz" hornituta zeuden, eta estalki metalikoak zituzten (Guggeinheim soraluzetarra).

    Handik Igaratera joko dugu eta Deba ibaia zeharkatuko dugu pasabidea erabiliz; gero, Mendiola industrialdean ezkerrera joko dugu, Garitaonaindia lantegia ikusteko. Industrialdea sortu zenean, lantegi gehienak oso estilo funtzionalean egin zituzten: egitura metalikoak, teilatuak zerra-ortzetan edo urakin, adeiluzko paretak... Garitaonaindia forjak eraikitzeko zer edo zer desberdin egin nahi izan zuten, eta XIX mendeko arkitektura kutsua eman zioten. Bere momentuan oso kritikatua izan zen, eztabaidak orduko egunkarietara heldu zirela ("Cartas al director" sailetara, hain zuzen).

    Herri kaskora bueltan

    Jarraian herriko barne saihesbidea hartuko dugu, eta bidean Olabarrenako etxeen zein SAPAko fabrika berriaren ibaialdeko etxaurrea ikusteko aukera izango dugu.

    Arraikuaruntz segi, eta bertako etxeak ikusiko ditugu. Bi berezitasun dute: alde batetik, egurrez eraikitako herriko azken etxeak omen dira, eta bestetik atarietarako pasabideak. Saciako tunela bota zutenean, atariak oso altu geratu ziren; emandako irtenbidea praktikoa bezain dotorea izan zen.

    Pixkat aurrerago etxe urdinak daude, diseinu aldetik ere nabarmenak, batez ere teilatuak era terrazak. Diseinua zein margoa oso eztabaidatuak izan ziren, eta dira.

    Estazioko plazarik Elizburuko eskailetara jaitsiko gara, eta handik Santa Maria la Real parrokian sartuko gara. Nahiz eta gehiena XVI-XVIII mendeetakoa izan, XX mende bukaeran zaharberritu zutenean bi kaperetan oso diseinu "apurtzaile" erabili zuten. Ezkerraldeko bigarrenean, erdikoan, aitormenaren gunea dago. Pareko kaperan, berriz, zerbitzu gunea antolatu zuten.

    Errekalde zubiraino

    Elizatik behera, Zubi Nagusia zeharkatuko dugu berriro, baina oraingo honetan ezkerretik. Bertatik Amutxastegiko etxearen ibaialdeko etxaurrea begiratuko ditugu, hauek ere errazonalismoaren adibide aipagarria.

    Aurrera jarraitu, eta ezkerrera hartuko dugu, Errabal kaletik aurrera. Errabal 22 azpitik pasa, eta haruntzago Amutxastegiko etxearen errepide aldeko etxaurrea ikusiko dugu. Gerturasuna aprobetxatuko dugu geratzen diren errejetan erreparatzeko.

    Pixkat haruntzago, Errabal 2-6 etxeak daude, XIX-XX mendeko arkitektura industrialaren adibidea. Ez dira lantegiak, ez, baina hiru etxeak batera eginda daude, diseinu bera erabilita. Soraluzen eraikuntza negozioaren lehen eredua. Urte guzti hauetan aldaketa handirik ez dute izan (6 zenbakian beste solairu bat erantsi zioten) eta nahikoa ondo gordeta daude oraindik.

    Aurrerago joanda, Santa Anako zubira[1] pasako gara. 1910 hamarkadan eraiki zuten, eta orduko ezaugarri asko gordetzen ditu oraindik, Gabolatseko zubiak baino gehiago.

    Zubitik bertatik ezkerrera begira (iparraldera) eta Zubi Nagusia ikusiko dugu. Hemendik ederto asko ikusten da zubi zaharra, berriaren azpian geratu zena. Eskumara begira (hegoaldera), berriz, Lete lantegia daukagu begiaurrean, errazionalismoaren beste adibide bikaina.

    Txurruken auzoraino

    Santa Anako zubitik atzera egingo dugu Atxurira, eta handik hegoaldera joko dugu.

    Oleako zubiaren parera heltzerakoan, Alberdi Hnos.-en lantegiaren geratzen dena ikusiko dugu: nabe bat gaur egun Anastasio Mendicute enpresari itsatsita. Bere sasoian, Alberdi Hnos.-en lantegia errazionalismoaren estiloan jaso zuten, Amutxastegiko etxea edota Errabal 22ko etxearen estiloan, hain zuzen.

    Azkenik, Txurruken auzunera helduko gara. Herriko enpresariek jaso zuten gerra ostean, biztanleen hazkundeari aurre egiteko. Langileentzako etxeak izanda, ez zuten asko gastatu; baina diseinua oso ona da: bolumenen jokuan, sarrerako aterpeak, arkuak eta atalasak… aipagarriak dira.

    Erreferentziak

    1. Santa Anako, Atxuriko edo Errekaldeko zubia, nahi den moduan.