«Txara (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten) | |||
10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
polygons= | polygons= | ||
43.176937,-2.415421: 43.176534,-2.414943: 43.176170,-2.414691: 43.175619,-2.414600: 43.174961,-2.414723: | 43.176937,-2.415421: 43.176534,-2.414943: 43.176170,-2.414691: 43.175619,-2.414600: 43.174961,-2.414723: | ||
43.174410,-2.414434: 43.173389,-2.413683: 43.172728,-2.412814: 43.172634,-2.412626: 43. | 43.174410,-2.414434: 43.173389,-2.413683: 43.172728,-2.412814: 43.172634,-2.412626: 43.171970,-2.415061: | ||
43. | 43.172581,-2.416681: 43.173316,-2.417647: 43.174427,-2.417304: 43.175398,-2.416156: 43.175969,-2.415963 | ||
~Txara~ ~lime~ ~ ~lime~0.2 | |||
| center = 43.174306,-2.414761 | | center = 43.174306,-2.414761 | ||
| height = 600 | zoom = 16 | type = earth | | height = 600 | zoom = 16 | type = earth | ||
33. lerroa: | 33. lerroa: | ||
Aurre ikusitako moduan, Txarako lurren (ez) egonkortasunak ez zuen arazorik eman. Dena dela, eraikuntza lanetan dinamita erabili zuten, eta inoiz Txaratik harriak erori ziren inguruko teilatuetara. Gehienetan ez ziren oso handiak izaten, baina 1984/02/22 egunean lau toneladako harri potorra, metro bateko pilota modukoa, Errabaleko 19. zenbakiaren teilatu gainean jauzi eta barrura sartu zen. Apurtzeko, produktu kimikoren bat erabili omen zuten. | Aurre ikusitako moduan, Txarako lurren (ez) egonkortasunak ez zuen arazorik eman. Dena dela, eraikuntza lanetan dinamita erabili zuten, eta inoiz Txaratik harriak erori ziren inguruko teilatuetara. Gehienetan ez ziren oso handiak izaten, baina 1984/02/22 egunean lau toneladako harri potorra, metro bateko pilota modukoa, Errabaleko 19. zenbakiaren teilatu gainean jauzi eta barrura sartu zen. Apurtzeko, produktu kimikoren bat erabili omen zuten. | ||
===Eibar-Gasteiz autobidea=== | ===Eibar-Gasteiz autobidea=== |
Hauxe da oraingo bertsioa, 20:09, 9 abendua 2019 data duena
Mendi ingurua da, Soraluze herrikaskoaren ondoan. Deba ibaiaren ezkerraldean kokatzen da, Soraluze zaharraren parean gutxi gora behera.
Oso paraje aldapatsua da, eta basorako balio ez duena: gehien bat zuhaixkez osatuta dago. Hortik bere izena, txara[1]
Kokapena
Gaur egungo saihesbidea eta herriko zeharbidearen artean kokatzen da.
Istorioak
Erregetxea
Erregetxe zaharra Deba ibai ondoan zegoen, Txara azpian. Ufalekin ura sartzen zen biltegietan eta, Txara aldeko lurrak inoiz oso egonkorrak izan ez direnez, noizean behin lur jauziak gertatzen edo harkaitzak askatzen ziren. Txaratik askatutako harkaitz handiak inoiz Erregetxe barrura sartzen ziren, triskantza handiak eginez. Esateko, 1801eko maiatzak 20 eta 21ean ere oso ufal handiak izan ziren. Ufalaz gain, haitzak apurtu eta askatu ziren, batez ere Txara inguruan.
Horregatik, 1803 urtean Erregetxe berria egiteko proiektua onartu zuten, baina Deba ibaiatik eta Txaratik toki seguruago batean, Plaza Zaharraren gainean hain zuzen.
Soraluzeko saihesbidea
1960. hamarkadan saihesbidea egiteko asmoa sortu zen, baina hasieran Deba ibaiko eskumaldetik: Irukurutzetako errebuelta inguruan ibaia zeharkatu, Zeleta eta Bozkoitxi bitartetik sartu, Ezozibidea gainetik pasa eta gero, errepideraino jaitsi Igaratetik aurrera.
Egitasmoa urte batzuetan ez aurrera ez atzera egon zen, 1970 hamarkadaren hasieran enkantera artea zuten saihesbidearen eraikuntza. Eskaintza guztien artean, enpresa batek proiektu merkeagoa eta azkarragoa aurkeztu zuen: Deba ibaiaren ezkerreko aldetik egitea, Txaratik alegia. Aurrekontua 349 miloi pezetakoa zen (2.098.000 bat euro, gutxi gora behera).
Hasiera batean proiektua mesfidantza handiekin hartu zen, Txarako lur sailak egonkorrak ez direlako baina, ondo aztertu eta gero, azkenean onartu zen. Lanak 1983 urtean hasi ziren, eta bi urte geroago gaur eguneko saihesbidea zabaldu zuten, 1985ko martxoak 17an hain zuzen. Benetako kostua 550 miloi pezetatik gorakoa izan zen (3.306.000 bat euro, hasierako aurrekontua baino ia %58a garestiagoa).
Aurre ikusitako moduan, Txarako lurren (ez) egonkortasunak ez zuen arazorik eman. Dena dela, eraikuntza lanetan dinamita erabili zuten, eta inoiz Txaratik harriak erori ziren inguruko teilatuetara. Gehienetan ez ziren oso handiak izaten, baina 1984/02/22 egunean lau toneladako harri potorra, metro bateko pilota modukoa, Errabaleko 19. zenbakiaren teilatu gainean jauzi eta barrura sartu zen. Apurtzeko, produktu kimikoren bat erabili omen zuten.
Eibar-Gasteiz autobidea
Eibar-Gasteiz autobide berria hiru zatitan egitekoa zen. Lehen zatia, Maltzaga-Bergara (iparra), Soraluzeko udalerritik pasatzen da.
Aurreneko proiektua herriaren gainean pasatzen zen, Txaratik. Maltzagatik gaur eguneko trazadura zuen, baina Larreategiko zubiek ezkerrera jotzen zuten; Eitzako tuneletan sartu beharrean mendi magaletik pasatzen zen, eta Sagar-erreka zeharkatzen zuen San Martzial atzetik segitzeko. Handik Txara guztia korritzen zuen Erlei errekara heldu arte; bertan eskumara jotzen zuen eta tunelean sartzen zen Osintxuraino, Kurutzekogaña azpitik pasatzen.
Proiektu hura herrirako oso kaltegarria zelakoan, Aldundiaren tekniko eta politikoekin asko eztabaidatu ostean orduko Udalak (Luis Felipe Galarraga zen alkatea) lortu zuen autobidea "atzetik" botatzea; hau da, Gallastegiko tuneletatik.
Erreferentziak
- ↑ Txara, txaraka edo estrepa. Berez (Cistus) Cistaceae familiako landare loredunen generoa, hosto iraunkorrekoa.