«San Esteban ermita (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
27. lerroa: | 27. lerroa: | ||
==Azalpena eta historia== | ==Azalpena eta historia== | ||
San Estebani eskainitako ermita hau, ''Iruregaña'' esaten zaion Eibarraldeko tontorreko laugune ederrean kokatuta dago. | San Estebani eskainitako ermita hau, ''Iruregaña'' esaten zaion Eibarraldeko tontorreko laugune ederrean kokatuta dago, [[Irureko plaza (eu)|Irureko plazan]] hain zuzen. | ||
XII mendean Don Celinos jaun nafarra, bertako erregearen hasarretu eta gero, Soraluzeko Irurera bidali zuten, Bizkaiako erregebideren zaindari. Bertan ezarri zen, bere jende, ganadu eta txakurrekin. Urte batzuk geroago Nafarroako errege bera bertara etorri zen, bisitan, eta zezenketak antolatu zituzten bere ohorez. Ordurako Don Celinos etxea eraikita izango zuen ([[Irure Hamengua baserria (eu)|Irure Hamenguaren]] beste izena ''Irure Zaharra'' da) eta, pentsatzekoa denez, alboan ermita edo kapera eraikiko zuen: San Esteban. | |||
Ermitak oin-plano angeluzuzena du. Estilo erabat herrikoia, sarrerako ojiba-arkua da eraikuntza 1500. oste-osteko urteetan kokatzeko bideren bat ematen digun estilo-elementu bakarra. | Ermitak oin-plano angeluzuzena du. Estilo erabat herrikoia, sarrerako ojiba-arkua da eraikuntza 1500. oste-osteko urteetan kokatzeko bideren bat ematen digun estilo-elementu bakarra. |
21:36, 7 uztaila 2019(e)ko berrikuspena
San Esteban ermita | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | |
Kokapena | Irure bailara |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
San Estebani eskainitako ermita hau, Iruregaña esaten zaion Eibarraldeko tontorreko laugune ederrean kokatuta dago, Irureko plazan hain zuzen.
XII mendean Don Celinos jaun nafarra, bertako erregearen hasarretu eta gero, Soraluzeko Irurera bidali zuten, Bizkaiako erregebideren zaindari. Bertan ezarri zen, bere jende, ganadu eta txakurrekin. Urte batzuk geroago Nafarroako errege bera bertara etorri zen, bisitan, eta zezenketak antolatu zituzten bere ohorez. Ordurako Don Celinos etxea eraikita izango zuen (Irure Hamenguaren beste izena Irure Zaharra da) eta, pentsatzekoa denez, alboan ermita edo kapera eraikiko zuen: San Esteban.
Ermitak oin-plano angeluzuzena du. Estilo erabat herrikoia, sarrerako ojiba-arkua da eraikuntza 1500. oste-osteko urteetan kokatzeko bideren bat ematen digun estilo-elementu bakarra.
Gainaldearen egitura, teilape irekia egituratzen duten goiara-armadura xehea, garai berekoa da, baina hala ere, badu aldarearen gainean zerua, hiru hormataleko hegazpe xume bat, gizaldi bat geroago mihiztatua.
Dagoen tontorra kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan. 1936ko gerran Gudaroste Errepublikarrak Irureko plaza eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen Batallón Baracaldo-ko soldaduak. Patroiaren irudia erre zuten, eta aldare zati bat ere.
40. hamarkadan, gerra bukatu eta urte batzuetara berritu zuten ermita auzokoek. Ordutik hona beste bi aldiz berriztu dute, aurretik 1979. urtean eta 2009. urtean gero. Azken honetan Gipuzkoako Aldundiak 8.000 eurotako dirulaguntza eman zuen.
Artelanak
San Estebanen irudi zaharra erre zenez, eraikinaz gain barruan hauts-babesa geratzen da, flamenko estilokoa.
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.