«San Martzial ermita (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    41. lerroa: 41. lerroa:
    Baselizaren lehen aipamenak 1556koak dira, Soraluzen 150 bat familia zirenekoak. Baina kontutan hartu behar da San Martzial irudia XV mendekoa dela, ehun urte zaharragoa. Segururena, Kalagorriko elizbarrutian Medel eta Zeledonen debozioa zabaldu zutenean, santu berriak ekarriko zituzten, erretaula berria egin (XVI mendekoa) eta ermitaren izena aldatu. Hala ere, ermita hau ''San Martzial ermita'' izenarekin ezagutzen da herrian.

    Sasoi batean ekainak 30ren osteko domekan erromeria izaten zen<ref>[[Cuestionario etnográfico 1936 (eu) | Cuestionario etnográfico]]. Jose Miguel Barandiaranek prestatutako eta Cruz Abarrategi soraluzetarrak osatutako galdetegia (1936).</ref>.
    ==Kopraixak==
    ::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Kopraixak (eu) | hemen]]''.</small>
    Abuztuaren 30a da Emeterio eta Zeledonio santuen eguna. Osintxun ere Emeterio eta Zeledonio santuak dituzte, eta ''kopraixak'' (jaiak) egun berean ospatzen zituzten. 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko [[San Martzialeko kopraixak (eu)|kopraixak]] astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.

    Larunbatean, kanpotik ekarritako musika taldeekin dantzaldia egiten da eta igande goizaldean estalpean egindako salda banatzen da (orain dela urte batzuk arte, txahala hil eta bere okela egosten zen). Ondoren, egunean zehar, herri kirolak, mus txapelketa, umeendako jolasak, trikitilariak eta bertsolariak izan ohi dira. Jaiaz auzoko bizilagunek antolatzen dituzte eta plaentxiar asko batze da bertara.

    ==Herri sinismenak==
    Herri-sinismenen artean, sasoi batean bazegoen garatxoak sendatzeko modua San Martzial ermitarekin lotura zuena. Garatxoa olioz ondo igurtzi ostean, olio hori jarri behar zen ermitako lanpara batean: olioa erretzen zen heinean garatxoa desagertzen joaten zen.

    21:56, 6 maiatza 2019(e)ko berrikuspena

    San Martzial ermita
    San Emeterio eta San Zeledonio ermita
    San Martzial ermita. Ikuspegi orokorra 05.jpg
    Estiloa
    Mendea XVI
    Kokapena Irure bailara
    Mota Arkitektura

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...

    Azalpena eta historia

    San Martzialekoa da Soraluzeko ermitarik handiena. Ernizketa baserriaren ondoan dago, herri gaineko tontorrean. Ermita baserrikoen jabetzakoa da eta eurak arduratzen dira bere zainketa eta mantenuaz. Herrian bada beste ermita bat egoera berean, Santa Ageda ermita hain zuzen, Zabale baserriarena.

    Ermita laugune eder batean dago kokatuta, estalpe zabala du aldamenean eta haritz zaharrez inguratutako zelaitxo dotore bat ere bai. Asteburuetan, eta batez ere uda garaian plaentxiar asko igotzen da bertara.

    Izen ofiziala Emeterio eta Zeledonio santuen ermita du. Medel (edo Meteri) eta Zeledon santu hauek anaiak ziren, erromatar gudariak. Kalagorrian hil omen zituzten, kristauak izanik ez zuten izan nahi enperadorea gurtzea eta.

    Kopraixak (A. Bolumburu Biribiltxo)

    Baselizaren lehen aipamenak 1556koak dira, Soraluzen 150 bat familia zirenekoak. Baina kontutan hartu behar da San Martzial irudia XV mendekoa dela, ehun urte zaharragoa. Segururena, Kalagorriko elizbarrutian Medel eta Zeledonen debozioa zabaldu zutenean, santu berriak ekarriko zituzten, erretaula berria egin (XVI mendekoa) eta ermitaren izena aldatu. Hala ere, ermita hau San Martzial ermita izenarekin ezagutzen da herrian.

    Sasoi batean ekainak 30ren osteko domekan erromeria izaten zen[1].

    Kopraixak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Abuztuaren 30a da Emeterio eta Zeledonio santuen eguna. Osintxun ere Emeterio eta Zeledonio santuak dituzte, eta kopraixak (jaiak) egun berean ospatzen zituzten. 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.

    Larunbatean, kanpotik ekarritako musika taldeekin dantzaldia egiten da eta igande goizaldean estalpean egindako salda banatzen da (orain dela urte batzuk arte, txahala hil eta bere okela egosten zen). Ondoren, egunean zehar, herri kirolak, mus txapelketa, umeendako jolasak, trikitilariak eta bertsolariak izan ohi dira. Jaiaz auzoko bizilagunek antolatzen dituzte eta plaentxiar asko batze da bertara.

    Herri sinismenak

    Herri-sinismenen artean, sasoi batean bazegoen garatxoak sendatzeko modua San Martzial ermitarekin lotura zuena. Garatxoa olioz ondo igurtzi ostean, olio hori jarri behar zen ermitako lanpara batean: olioa erretzen zen heinean garatxoa desagertzen joaten zen.

    Artelanak

    Ez ditu asko, baina ez dira nolanahikoak:

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.

    Erreferentziak

    1. Cuestionario etnográfico. Jose Miguel Barandiaranek prestatutako eta Cruz Abarrategi soraluzetarrak osatutako galdetegia (1936).