«Zezenak Soraluzen (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    4. lerroa: 4. lerroa:
    Aipamen zaharrenak Irureko zezenketenak dira (<small>''gehiago jakiteko, sakatu [[Irureko zezenketa (eu)| hemen]]''</small>). XII mendean Nafarroako Antso VIa Don Celinos bere lehengusua ikusteko Irurera etorri zenean, azken honek zezenketa antolatu zuen erregea eta bere zakurrentzat.
    Aipamen zaharrenak Irureko zezenketenak dira (<small>''gehiago jakiteko, sakatu [[Irureko zezenketa (eu)| hemen]]''</small>). XII mendean Nafarroako Antso VIa Don Celinos bere lehengusua ikusteko Irurera etorri zenean, azken honek zezenketa antolatu zuen erregea eta bere zakurrentzat.


    Hurrengo laurehun urtetako inolako aztarnarik ez da gordetzen<ref>Gogoratu behar da Soraluzeko aintzinako agiriak Eibarko bonbardaketan erre zirela, 1937 urtean; gaur egun geratzen den agiri zaharrena 1502ekoa da.</ref>, baina 1601tik aurrera aipamen ugari agertzen dira (<small>''gehiago jakiteko, sakatu [[Zezenak XVII mendean (eu)| hemen]]''</small>). Dauzkagun datuen arabera, zezenik gabeko jai eta ospakizun gutxi ziren Soraluzen. Hainbeste zirenez, 1645 urtean zezen plaza egin behar izan zuten [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharrean]].
    Hurrengo laurehun urtetako inolako aztarnarik ez da gordetzen<ref>Gogoratu behar da Soraluzeko aintzinako agiriak Eibarko bonbardaketan erre zirela, 1937 urtean; gaur egun geratzen den agiri zaharrena 1502ekoa da.</ref>, baina 1601tik aurrera aipamen ugari agertzen dira (<small>''gehiago jakiteko, sakatu [[Zezenak XVII mendean (eu)| hemen]]''</small>). Dauzkagun datuen arabera, zezenik gabeko jai eta ospakizun gutxi ziren Soraluzen. Hainbeste zirenez, 1647-1651 urteetan zezen plaza eraiki zuten [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharrean]], [[Arregia Goikoa (eu)|Arregia Goikoakoek]] lagatako esparruan.


    XVIII mendeko aipamen asko ere gordetzen dira (<small>''gehiago jakiteko, sakatu [[Zezenak XVII mendean (eu)| hemen]]''</small>). Nahiz eta zezenketa aurkako hainbat lege sortu, Soraluzek modua topa zuen ahalik eta zezenketa gehien ospatzeko. Mende honetan Plaza Zaharreko hiltegi zaharra eraiki zuten, harategi eta etxebizitza izateaz gain, jaietako zezen-korta izateko, eta bertako balkoitik zinegotziak zezenketak ikusteko.
    XVIII mendeko aipamen asko ere gordetzen dira (<small>''gehiago jakiteko, sakatu [[Zezenak XVII mendean (eu)| hemen]]''</small>). Nahiz eta zezenketa aurkako hainbat lege sortu, Soraluzek modua topa zuen ahalik eta zezenketa gehien ospatzeko. Mende honetan Plaza Zaharreko hiltegi zaharra eraiki zuten, harategi eta etxebizitza izateaz gain, jaietako zezen-korta izateko, eta bertako balkoitik zinegotziak zezenketak ikusteko.
    14. lerroa: 14. lerroa:
    Soraluzen lau motako zezenketak izan dira: zezena eta zakurrak, zezen-suzkoa, sokamuturra eta zezenketa klasikoa.
    Soraluzen lau motako zezenketak izan dira: zezena eta zakurrak, zezen-suzkoa, sokamuturra eta zezenketa klasikoa.


    [[Fitxategi: Irure_zahar_baserria._Armarria_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | thumb | 400px | right | Irure Hamenguako armarria (Indalecio Ojanguren)]]
    [[Fitxategi: Irure_zahar_baserria._Armarria_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | thumb | 200px | right | Irure Hamenguako armarria, zezenak eta txakurrak erakusten dituela (Indalecio Ojanguren)]]
    ===Zezena eta zakurrak===
    ===Zezena eta zakurrak===
    Gordetzen den aipamen zaharrena (Irureko zezenketa, XII mendean) mota honetakoa zen.
    Gordetzen den aipamen zaharrena (Irureko zezenketa, XII mendean) mota honetakoa zen.
    25. lerroa: 25. lerroa:
    Zezenketa mota hau oso gutxitan erabili izan da Soraluzen; edo, behintzat, oso gutxi aipatzen da.
    Zezenketa mota hau oso gutxitan erabili izan da Soraluzen; edo, behintzat, oso gutxi aipatzen da.


    Lehen aipamenak 1659 urtekoak dira, eta hurrengoak XX mendeko bigarren erdikoak.
    Lehen aipamenak 1659 urtekoak dira, eta hurrengoak XX mendeko bigarren erdikoak dira.


    ===Sokamuturra===
    ===Sokamuturra===
    37. lerroa: 37. lerroa:


    [[Fitxategi: Zezenak._Felix_Etxaniz._Paseilloa.jpg | thumb | left | 400px | Félix Etxaniz eta Julián Arana Gila tabernatik Plaza Zaharrera "paseilloa" egiten]]
    [[Fitxategi: Zezenak._Felix_Etxaniz._Paseilloa.jpg | thumb | left | 400px | Félix Etxaniz eta Julián Arana Gila tabernatik Plaza Zaharrera "paseilloa" egiten]]
    ===Zezenketa klasikoa===
    Dauden aipamenak XVII eta XVIII mendeetakoak dira. Orduan (1647-1651) zezen plaza egin zuten eta.


    ===Zezenketa klasikoa===
    Zezenketa hauetan ez ziren zezenak beti hiltzen: ekartzerakoan bereizten zen zeintzuk ziren hiltzeko eta zeintzuk ez. Diruaren arabera izango zen, segururena.
    Zezen plaza egin zenekoa, XVII eta XVIII mendeetan aipamenak.


    Napoleon ostean zezenketwrikmez, sokamuturra besterik ez.
    Azken aipamena 1808 urtekoa da. Andramarietan, Erret Lantegia okupatzen ari zen frantses gudarosteak jaietarako programatutako zezenketa bertan behera utzi zuen. Hurrengo urteetan sokamuturra besterik ez zen izan.


    Zezenak ez ziren beti hilrzen, diruaren arabera.
    XX mendea arte itxaron behar zen hurrengo zezenketa ikusteko. 1949


    XIX mendean aipamenik ez da. Azkena, 1949koa
    1949 urteko Andramaritako bezperan izan zen, abuztuak 14an haiz zuzen. Bi toreatzaile izan ziren, herrikoak biak: Félix Etxaniz (''el Arruza placentino'') eta [[Julian Arana (eu)|Julian Arana Ituarte]] (''el Tigre'').





    19:21, 19 martxoa 2019(e)ko berrikuspena

    Historia

    Soraluzeko zezenketek arrasto ugari laga dute agiri zaharretan. Mende batzuetan asko, bestetan ez horrenbeste; baina argi dago Soraluzen zezenak eta zezenketak oso aspalditik egon direla

    Aipamen zaharrenak Irureko zezenketenak dira (gehiago jakiteko, sakatu hemen). XII mendean Nafarroako Antso VIa Don Celinos bere lehengusua ikusteko Irurera etorri zenean, azken honek zezenketa antolatu zuen erregea eta bere zakurrentzat.

    Hurrengo laurehun urtetako inolako aztarnarik ez da gordetzen[1], baina 1601tik aurrera aipamen ugari agertzen dira (gehiago jakiteko, sakatu hemen). Dauzkagun datuen arabera, zezenik gabeko jai eta ospakizun gutxi ziren Soraluzen. Hainbeste zirenez, 1647-1651 urteetan zezen plaza eraiki zuten Plaza Zaharrean, Arregia Goikoakoek lagatako esparruan.

    XVIII mendeko aipamen asko ere gordetzen dira (gehiago jakiteko, sakatu hemen). Nahiz eta zezenketa aurkako hainbat lege sortu, Soraluzek modua topa zuen ahalik eta zezenketa gehien ospatzeko. Mende honetan Plaza Zaharreko hiltegi zaharra eraiki zuten, harategi eta etxebizitza izateaz gain, jaietako zezen-korta izateko, eta bertako balkoitik zinegotziak zezenketak ikusteko.

    Hurrengo mendeko zezenketek oso aztarna gutxi utzi zuten agirietan, baina XX mendeko jai egitarauei kasu eginez, zezenak ez ziren falta (gehiago jakiteko, sakatu hemen). Sokamuturrez gain, 1949ko zezenketa gogaratu beharko zen.


    Zezenketa motak

    Soraluzen lau motako zezenketak izan dira: zezena eta zakurrak, zezen-suzkoa, sokamuturra eta zezenketa klasikoa.

    Irure Hamenguako armarria, zezenak eta txakurrak erakusten dituela (Indalecio Ojanguren)

    Zezena eta zakurrak

    Gordetzen den aipamen zaharrena (Irureko zezenketa, XII mendean) mota honetakoa zen.

    Azken aipamenak, berriz, 1659 urtekoak dira. Zezenketa Plaza Zaharreko zezen plazan egin zen: zezenari suzko basta ipini zioten (zezensuzkoa) eta zakurrak bota zizkioten.

    Beste leku batzuetan zezenketa mota honek XIX mende bukaeraino iraun du.

    Zezen-suzkoa

    Zezenketa mota hau oso gutxitan erabili izan da Soraluzen; edo, behintzat, oso gutxi aipatzen da.

    Lehen aipamenak 1659 urtekoak dira, eta hurrengoak XX mendeko bigarren erdikoak dira.

    Sokamuturra

    Segururena historian zehar gehien iraun duen zezenketa mota, gaur egun ere jai egitarauan agertzen dena.

    Lehen aipamena 1601 urtekoa da. Austriako Margarita erregina erditu zela eta, Soraluzen 140 erreal t'erdi gastatu zituzten, besteak beste bi idi erosteko herrian korritzeko.

    1808 urtean eta hurrengoetan ere, gudaroste frantsesa Soraluzeko Erret Lantegia hartuta zeukala, erabili zen zezenketa mota bakarra sokamuturra izan zen.

    Eta gaur egun ere ez da jai egitarauan faltatzen, Santa Ana zein San Roke Txiki egunetan, goiz eta arratsaldez.

    Félix Etxaniz eta Julián Arana Gila tabernatik Plaza Zaharrera "paseilloa" egiten

    Zezenketa klasikoa

    Dauden aipamenak XVII eta XVIII mendeetakoak dira. Orduan (1647-1651) zezen plaza egin zuten eta.

    Zezenketa hauetan ez ziren zezenak beti hiltzen: ekartzerakoan bereizten zen zeintzuk ziren hiltzeko eta zeintzuk ez. Diruaren arabera izango zen, segururena.

    Azken aipamena 1808 urtekoa da. Andramarietan, Erret Lantegia okupatzen ari zen frantses gudarosteak jaietarako programatutako zezenketa bertan behera utzi zuen. Hurrengo urteetan sokamuturra besterik ez zen izan.

    XX mendea arte itxaron behar zen hurrengo zezenketa ikusteko. 1949

    1949 urteko Andramaritako bezperan izan zen, abuztuak 14an haiz zuzen. Bi toreatzaile izan ziren, herrikoak biak: Félix Etxaniz (el Arruza placentino) eta Julian Arana Ituarte (el Tigre).


    Antolaketa

    Jaietan, diruaren arabera

    Zezenketaren iragarkia

    Noiz

    XVII eta XVIII mendetan Santiago eta Santa Ana egunetan, abuztuko Andramaritan eta Gorpuzti bezperan, Bazko egunean eta abarretan korritzen ziren zezenak Soraluzeko kaleetan.

    Gainera, erreginak erditzerakoan, errege berriak etab. osparzeko.

    =Ordainketak

    Udalak, baina ez beti. Inoiz tabernariek, kontrara barruan.

    Zezenketa Plaza Zaharrean (Josepf Florencio Lamot 1756)

    Plaza

    Hiltegi zaharra

    Erreferentziak



    1659an Joan Agirre hornitzaileak abuztuko Andramaritarako bi zezen suhar ekartzea proposatu zuen. Batari zakurrak botako zizkioten plazan, eta suzko basta ipiniko zioten (zezensuzkoa). Bestea, korritzeko izango zen.

    Mende erdialdera festetarako zezenak Nafarroatik ekartzen hasi ziren. Batzuetan, Udalak izendatutako arduradunek ekarriko zituzten. Beste batzuetan, ardo nafarrez herria hornitzen zutenek. Herrirako ardo-horniketaren eskubidea enkantean erosten zen urtebeterako, gero ardandegietan saltzeko. Kalebarrenen zegoen ardandegi bat, eta 1663.ean Errabalean ireki zen bigarrena.


    Zezenplaza

    Soraluzen ere bazuten zezenak jokatzeko eta batzuetan hiltzeko ohitura.

    Horregatik 1647ean zezenetarako eta beste emankizunetarako plaza berezia egitea erabaki zuten. Garai hartako giroa ikusita, ez da harrigarria: etxetako balkoi luzeak ere, aldenik aldenekoak, plazako zezenak hobeto ikusteko ziren batipat.

    Clara Txurrukak, haren seme Pedro Irurek eta Bizente Arregik lurrak laga egin zituzten horretarako. Joan Hernizketa eskribauak idatzi zuen agiria oso argigarria da:

    ...beren lurretako Arregijalzada tokian lurzorua eskaini zietela esandako hiribilduari eta bere biztanleei, abuztuko Andramarietan edota nahi zuten urteko beste edozein egunetan zezenak korritzeko; eta hiribilduak eta bere biztanleek paretak eta behar ziren guztiak ordaindu behar zituztela, eta zezenak korritzeko eta ez beste ezertarako erabili behar zutela...[2]

    Zezenplaza hau oraingo Plaza Zaharra da, eta aurretik Kalebarreneko Plaza Berria esaten zioten.

    1651ko abuzturako bukatu zituzten zezenplazako obrak. Arregi Goikoa etxearen horman Joan Mendiola-k bost txinget ipini zituen, toreatzaileak larrialditan txinget hauetatik zintzilikatzeko eta zezenarengandik libratzeko.

    Beste arazo bat, plaza zezenetarako egoki ixtea zen. Soraluzen, urtero 30 edo 40 ohol falta ohi ziren eta bakoitzak erreala balio zuenez gero, garesti zitzaion Udalari. Horregatik, Frantzisko Iraola alkateak barreren arazoa sei urterako norbaiten esku uztea proposatu zuen, aurretik ordainduta.

    Plazarako zezenak, suharra behar zuen izan; zangarra, bizia. Bestela laster salduko zuten, soraluzetarrek 1666eko abuztuaren 24ean egin zutenaren antzera.

    Zezenplaza eraiki eta gero zezena sokari lotuta kaletan ibiltzetik plazan libre korritzera pasa zen, nahiz eta sokamuturrak gaur arte iraun.

    Hainbat zezenketen berri

    1713 urtean, tabernariek Santiago eta Santa Ana zaindarien festetarako bi zezen ekartzeko baldintza zuten urte hartan. Bat gainera hiltzeko zezena zen, baina kanpotik zetorren jendeak istiluak sortuko zituelakoan, plazan korritu ondoren ez hiltzea erabaki zuten udalgizonek.

    Zezenzaletasunak inoiz armagintzarako traba izaten zen. Lau urte geroago (1717 urtea) Soraluzetik sanferminetara jende andana joan zen, eta horien artean armagintzan ziharduten langileak beren erremintak salduta zezenetara joan ziren Iruñera. Ondorioz, Antonio Hidalgo de Cisneros Soraluzeko Erret Lantegien zuzendaria kexu zen, 120 tresna behar baino beranduago egiteagatik.

    Egun batzuk geroago, uztailak 25an, Antonio Hidalgo de Cisneros-ek, honela idatzi zion Gerraren ministroari, eskuarteko lanak ezin zirelako bukatu agindutako datarako:

    …aste honetan ezinezkoa izango da, nahiz eta ahalegintzen ari naizen lana aurreratzeko; gaur Santiago Gure Patroia da; bihar Santa Ana, jai nagusia leku honetan eta inguruetan; martitzenean zezenak daude; eta larunbatean San Inazio Patriarkaren eguna, Probintzi honen Semea eta Zaindaria...[3]

    1736ko apirilaren 8an Udalak bi zezen sokamuturrean erabiltzeko erabakia hartu zuen, Frantzisko Antonio Orbe Larreategi-ren etxeari Felipe V.ak Gaztelako titulua eman ziolako; Orbe jaunaren amaren aldekoak soraluzetarrak ziren eta.

    Hiltegi zaharra

    1745 urtean Udalak diru gutxi zuen Andramariko festetan zezen-korrida antolatzeko. Horregatik, otsaileko 24eko bileran, haragi eta ardo-hornitzaileei sei nafar-zezen suhar eta on ekartzeko baldintza ipini zieten: ardo gorria saltzen zuten bi tabernariek bina zezen, Nafarroako ardoa saltzen zuenak bat eta haragia saltzen zuenak bat. Harakinaren zezen hau behintzat, plazan hiltzekoa zen, agirian agertzen denez.

    1757ko abuztuaren 19an, herriko alkateak eta Inazio Larreategi barrerazaleak zezenketarako plaza ixten erabiltzen zituzten barreren inbentarioa egin zuten. Hari esker jakin daiteke Soraluzeko herriko plazan jendea hegira nondik eta nola egoten zen.

    Abuztuko Andramari egunean zezenak izan ziren. 307 erreal kostatu ziren banderila eta ezten-hagak.

    Santiago, Santa Ana eta abuztuko Andramariaren omenez zezenak antolatu zituzten. Urtero zezen bat ekartzeko obligazioa zutenek, 45 erreal ordainduko zuten. Diru horrekin beste batzuk erosita, Andres Agirre udalgizonak zuenarekin eta idi erasokor batekin, zezenfestak prestatu ziren, toreatzaileak ere ekarri zituztela.

    Herriko biztanleak haragiz hornitzeko enkantea egin zuten urtarrilaren 21ean. Hornitzaileak, 70 dukateko errenta ordaindu behar zuen harategiagatik errentan (hiltegi zaharragatik). Horretaz gain lau idi ekarri behar zituen festetan korritzeko eta etxeko gela eta balkoia libre utzi behar zizkion Udalari abuztuko Andramarietan eta Santiagotan. Abuztuko festetarako danbolina ere berak ordaindu behar zuen.


    Hiltegi zaharra

    1730eko maiatzaren 19an Soraluzeko herritarrak bilduta, Martin Isasi Isasmendi alkate jaunak proposamena egin zuen herriko plazan[4], torilak zeuden lekuan, etxe berria egiteko. Han toril berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko.

    Etxe berria egiten (gero hiltegi zaharra izenez ezagutuko zena), urte hartako ekainaren 19an hasi ziren.

    Hurrengo urteko (1731) urrian hiltegi zaharra bukatua zuten bere balkoi eta guzti. Aurreko plazan zezenak jokatu nahi izan zituztenean ordea, Joakin Larreategi apaiza (Arregi Garaikoa etxeko maiorazkoa) kontra atera zitzaien, plazako lurrak bereak zirela esanez. Udalgizonek, berriz, laster frogatu zuten lurrak herriari zezenplaza egiteko laga zizkioteka. Beraz, handik aurrera han korritu ziren zezenak soraluzetarren gozagarri, Lamot-en grabatuan ederki asko ikus daitekeenez.

    1970 hamarkadan bota zuten arte, berrehun urte eta gehiagotan erabili izan zen jaietan zezen-korta moduan, eta bere balkoi ederrean Udalako zinegotziak bere familia eta lagunekin hartu ditu, zezenketan eta sokamuturrak bertatik ikusteko.


    Lamoten grabatua

    1753 urtean Soraluze Arma Lantegietako Florencio Joseph Lamot Gondesoone flandestar ikuskatzaileak grabatua egin eta inprimatu arazi zuen Madrilen, Soraluzeko fabrika eta inguruetako xehetasunak erakutsiz.

    Herriko ikuspegian, besteak beste, herriko Plaza Zaharrean zezenak eta lau toreatzaile agertzen dira, barreratan jende asko ikusten dela.

    Zezenketa Plaza Zaharrean (Josepf Florencio Lamot 1756)


    Debekuak

    Zezenketen kontrako herra ez da berria: mende honetan hainbeste aldiz debekatu zuten eta.

    Esateko, 1752 urtean abuztuko Andramaritako bi egunetan zezenak izan behar ziren, urtero bezala; baina trabak eta debekuak medio bakarrik egun bakar batean izan ziren.

    1774 urtean beste debekua izan zen. Bi urte geroago (1776) beste herritan zezenak toreatu zirela jakiterakoan, soraluzetarrek zezenketak antolatu zituzten. Enteratzerakoan, Gaztelako Erret Kontseiluko gobemadoreak (Manuel Ventura Figueroa jaunak) Probintziako korrejidorearen bitartez abisua bidali zien, zezenak debekatuz: Nafarroako zezen edo zezenkoak ekainean korritzekotan zirela jakin zuen eta bere baimenik gabe ez zegoela ez Soraluzen ezta Probintziako beste edozein herritan zezenak antolatzerik, kalteak sortzen zirela eta.

    Dena den, soraluzetarrek abuztuko Andramaritako baimena eskatu zioten, Nafarroako zezenkoak korritu nahi zituzten eta. Ez dakigu erantzunik jaso zuten ala ez.

    Bi urte geroago, (1778) Soraluzen debekurik ezean zezenak korritu ziren. Baita hurrengo urtean ere, baimen-emaileak iskanbila eta zor.alceriak baztertzen saia zitezela gomendatu zuela.

    Eta zezenketen kontrako jarrera hau herri barruan ere bazen. Pedro Pablo Iribek, Soraluzeko diputado del común, Santiago eta Santa Ana eguneko zezenketak bertan behera lagatzeko eskatu zuen[5], baimenik gabe ospatzen zirelako.


    Frantsesak herrian

    1808 Napoleon Bonaparteren soldaduak Hego Euskal Herrira sartu ziren eta Soraluzeraino etorri, bertako Arma Lantegiak kontrolatzeko asmoz.

    Urte hartan herritarrak zezen-festarik gabe gelditu ziren. Eta hurrengo urteetan, gehienez ere sokamuturra korrituko zuten kaleetan zehar eta plazan.


    Jai egitaraua (Antonio Arruabarrena 1950)

    XIX eta XX mendeko sokamuturrak (1950 arte)

    Gipuzkoako herri askotan bezalaxe, Soraluzen ere sokamuturra korritzen da jaietan.

    Jarduera

    Izenak esaten duenez, sasoi batean sokamuturra zen: hau da, zezenak soka zuen muturrean lotuta, handik gobernatzeko.

    Hortik aspaldiko esaldu hura: Soka libre! Soka libre! Hori Eibarkua da ta!.

    Gerora, eta hainbat lekuetan bezalaxe, zezenei soka kendu zieten. Hala ere sokamuturra esaten zaio oraindik, nahiz eta erderazko entzierro berba indarra hartzen ari den.

    Komentuko arkua eta Santa Ana kalea (Indalecio Ojanguren)

    Sasoia

    Herriko jaiak Andramaritan izaten zirenez, urte askotan San Roke Txiki egunean[6] izan dira sokamuturrak, goiz eta arratsaldez.

    Esparrua

    Sasoi batean sokamuturra Santa Ana arkupetik Plaza Zaharreraino korritzen zen, zezenak komentu ondoan gordetzen zirela. Hortik dator Zezena dator arkupetik... Santa Ana kaletik abesti ezaguna.

    Dena dela, hiltegi zaharra egin zenetik zezenak berran gordetzen ziren, Plaza Zaharrean.

    Sasoi hartan sokamuturra Santa Ana kalean, Plaza Barrian, Kalebarren eta Plaza Zaharrean egiten zen.

    Gorrotxategiren bertsoak

    1889 urtean Ramon de Gorosta Murtzian hil zen, abuztuan, Andramarietan. Gorrotxategi bertsolariak Gorostari buruz jarritako bertso batek jaiak eta sokamuturra uztartzen ditu:

    Plazentziara festak
    abuztuan urbil
    jende dana jaietan
    dago trankil trankil
    gora bera zezena
    kalietan dabil
    gaxo txar batek jota
    gure Gorosta il.


    Félix Etxaniz eta Julián Arana Gila tabernatik Plaza Zaharrera "paseilloa" egiten

    1949 urteko zezenketa: Félix Etxaniz eta Julián Arana

    Zezenketaren iragarkia

    1949 urteko Andramaritako bezperan, abuztuak 14an haiz zuzen, zezenketa antolatu zuten.

    Bi toreatzaile izan ziren, herrikoak biak: Félix Etxaniz (el Arruza placentino) eta Julian Arana Ituarte (el Tigre)[7] bere laguna.

    Bi zekor ekarri zituzten, Calahorrako Jesús Díaz Díaz ganadutegitik. Honetaz gain, Josetxu Etxebarria Bilboko nobilleroa ekarri zuten, director de lidia moduan.

    Sasoi batean egiten zen moduan, zezenketarako Plaza Zaharra antolatu zuten: areiaz estali zorua, oholez itxi, palkoak, aulkiak... eta sarrerak!

    Paseilloa, berriz, Gila tabernan hasi ziren.


    XX eta XXI mendeko sokamuturrak (1950tik aurrera)

    Industrializazioak gauza asko aldatu zituen Soraluzen, eta sokamuturrari ere eragin zion.

    Sasoia

    Alde batetik, aberasrasunarekin batera langileen eskubideak hazten hasi ziren; ordaindutako oporrak, esateko, gero era luzeagoak ziren, abuztu osoa hartu arte. Etorkinak beren herrira itzultzeko aprovefxatu zuten, eta bertan jaiorakoak ooporrerara joaten hasi ziren. Ondorioz, Andremarietan giroa asko apaldu zen.

    Santiago eta Santa Ana jaiei indarra eman zieten, jendea oraindik herrian zegoelako. Ordutik Santa Ana egunean sokamuturra izaten da (goiz eta arratsaldez), eta inoiz zezen-suzkoak izan dira.

    Dena dela, San Roke Txiki eguneko sokamuturrak oraindik egiten ari dira, herrian geratzen direnen gozagarri.

    Esparrua

    Industrializazioa eta aberastasunarekin ibilgailuak egin ziren kaleen jaun eta jabe.

    Trafikoa ahal den gutxien oztopatzeko, sokamuturraren esparrua bi aldiz egokitu dute. 1950 hamarkadan Santa Ana kalea kendu zioten, eta hesia Udaletxea eta Abadetxearen artean jarri zuten.

    Udaletxeko aldapa sokamuturraren esparruan geratzen denez, Etxaburueta, Estaziño, Alejandro Calonge eta Zeleta auzuneko bidea moztuta segitzen zen. Horregatik 1960 hamarkadan Udaletxeko aldapa ere esparruari kendu zioten.

    Gaur eguneko esparruak Plaza Barria, Kalebarren eta Plaza Zaharra hartzen du.

    Sokamuturrarako zezenak Hiltegi zaharrean gordetzen ziren, eta hura bota zenetik Goikokaletaren behekaldean antolatzen da zezendegia.

    Eszenategia

    Plaza Zaharra beti izan da sokamuturraren eszenategia. Esparruaren leku zabalena da, eta beraz zezenak denbora gehien ematen duen ingurua. Gainera, bankuak direla eta aukera asko ematen die zaleei. Eta Erregetxetik ikuspegi ezin hobea dago ikuskizunaz gozatzeko.

    Plaza Barrian askoz denbora gutxiago ematen dute zezenek. Txikiago izateaz gain, esparru garbia denez aurki egiten dute alde Plaza Zaharrerantz Kalebarren barrena.

    1. Gogoratu behar da Soraluzeko aintzinako agiriak Eibarko bonbardaketan erre zirela, 1937 urtean; gaur egun geratzen den agiri zaharrena 1502ekoa da.
    2. ...avian ofrezido a esta dicha villa y sus vecinos suelo y sitio en el termino de Arreguijalzada en sus propias heredades para hazer una plaza para correr toros de las fiestas de Ntra. Sra. de Agosto y otras que durante el año se le ofrezian en todo el tiempo del mundo con que la dicha villa y sus vezinos hubiesen de hazer las paredes y lo demas de la costa para correr los dichos toros con que ellos ni la dicha villa hubiesen de ocupar en otra cosa el dicho sitio sino que solo avia de ser para correr toros…
    3. …siento que esta semana sea imposible por mas que yo me desvelo en que se adelante mucho su numero, porque oy, dia de Ntro. Patron Santiago; mañana Santa Ana, fiesta principal en este lugar y en otros de sus contornos; el martes ay toros, y el sabado dia del Patriarcha Sn. Ygnacio, Hijo y Protector de esta Provincia…
    4. Plaza Zaharra.
    5. Agiriak ez du datarik.
    6. Abuztuak 16an San Roke, abuztuak 17an San Roke Txiki.
    7. Berez pelotaria, Soraluzen izandako puntistarik onena.