«Bilakaera urbanistikoa. XV mendeko hedapena (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
::<small>''Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, [[Bilakaera urbanistikoa (eu)]]''</small> | ::<small>''Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, [[Bilakaera urbanistikoa (eu)]]''</small> | ||
[[Fitxategi: Soraluze-Plazentzia_XV_mendean_(Javier_Elorza_2018).jpg | thumb | right | 400px | Soraluze XV mendean (Javier Elorza 2018)]] | |||
==Aurrekariak. 1343: hiri gutuna== | ==Aurrekariak. 1343: hiri gutuna== | ||
::<small>''Gehiago jakiteko, [[Bilakaera urbanistikoa. Hiri gutuna (eu)]]''</small> | ::<small>''Gehiago jakiteko, [[Bilakaera urbanistikoa. Hiri gutuna (eu)]]''</small> | ||
13. lerroa: | 14. lerroa: | ||
==Lehengo hedapena== | ==Lehengo hedapena== | ||
Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Etxe berriak egiteko bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoak eta arrabalak. | Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Etxe berriak egiteko bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoak eta arrabalak. |
17:52, 26 azaroa 2018(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
- Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)
Aurrekariak. 1343: hiri gutuna
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hiri gutuna (eu)
1343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen. Bertan Soraluzeko eta Herlaibiako biztanleei hiribildua sortzeko agintzen zien, bere harresi eta elizarekin.
Beste toki askotan moduan, herri berria lauki formarekin egin zuten. Bi kalek zeharkatzen zuten lau etxe multzo utziz. Etxe hauen zabalera 6 kanatan zegoen arautua. Beheko solairua harrizkoa izaten zen, eta lehen pisua egur eta adreiluz egindakoa.
Hiribilduak harresia eta ateak zituen; arrasto bakarra agiri zaharretan geratu da. Nahiz eta erregeak halaxe agindu, ez zuten eliza berririk egin, aurretik zegoena aprobetxatu zutelako (Soraluzeko monastegiarena).
Lehengo hedapena
Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Etxe berriak egiteko bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoak eta arrabalak.
Kalegoen eta Kalebarren ateetatik kanpo etxeak egin ziren, kaleak luzatuz. Horretarako, ateen aurretik pasatzen ziren errekak estali edota desbideratu zituzten. Hegoaldetik bi etxe berri erantsi zioten Kalegoeneri, gaur egun Santa Ana kaleko 11 eta 13 zenbakiak. Iparraldetik, berriz, etxe berriak bi aldeetan egin zituzten, gaur eguneko Kalebarreneko 7, 9... eta 14, 16...
Gainera, Kalebarren gainetik Etxaburueta kalea sortu zuten, harresi zaharraren kanpo.
Eta hiru arrabal sortu ziren ere. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, Errabal izenekoa bat eta Arane auzoa, Arana etxearen inguruan, gaur egungo Baltegieta.
Zubi berria
XV mendean zubi berria egin zuten, ibia ordezkatuz. Modu honetan garraioa asko erraztu zuten, ibaia zeharkatzea ufalaren menpe ez zegoelako.
Ez da ezagutzen zubi hau ibiaren tokian bertan egin zuten, zubiko atearen parean, edo gorago, gerora egin zen zubiaren tokian (Gila tabernaren parean). Azken kokapenak herrian sartzeko zig-zag modukoa egitera behartzen du, baliteke atea hobeto gordetzeko izatea.
Errabalekoak
Etxeak egurrezkoak izanik, arriskuak sahiesteko sutegiak[1] hiribildutik kanpo ezartzen ziren. XV mendean sutegia zuten etxeak (Atxuri etxea, Zubiko etxea, Unamuno etxea...) denak Andikokalen zeuden.
Arrazoi berberarengatik, gaixotasunak uxatzeko ospitaleak herritik kanpo jartzen ziren. Soraluze kasuan, Ospitala Errabal kalean zegoen, ibaiaren bestekaldean.
Hurrengoak. Aro modernoa: 1500-1750
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Aro modernoa (eu)
1.756 urtean Florencio Josepf de Lamot-ek, Erret Lantegietan kontulari berak, Mapa Topographica de Plasenciasortu zuen. Bertan herriaren orduko ikuspegia erakusten da.
XV mendeko Soraluzerekin alderatuta, herria asko hazi zen. Etxe berriak erregebideen ondoan egin ziren, auzo edota kale berriak sortuz: Baltegieta, Errabal, Atxuri, Errekalde, Gabolats eta Elizburu.
Etxe berri dotoreak eta jauregiak egin ziren: Uribarri dorretxea, Enparan jauregia, Udaletxea, Zupide jauregia, Intxaurdieta etxea, Mendikute dorretxea eta San Salvador ermita.
Auzo eta etxe berriak egiteaz gain, hiru eraikin-multzo handi sortu ziren: Erret Lantegia (Uribarri dorretxean), eliza nagusia (bere kapera, eliz-ataria eta dorrerarekin), eta Santa Ana komentua.
XVI mende hasieran zubi berria ere egin zen, gaur egungo tokian, garai bateko ibitik 15 bat metro gorago. Eta Udaletxe berriaren aurrean etxe bat bota, enparantza sortzeko.
Erreferentziak
- ↑ Forjak.