«Arbasoak egitasmoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
49. lerroa: | 49. lerroa: | ||
==Zabalkunde lanak== | ==Zabalkunde lanak== | ||
===Bisita gidatuak=== | |||
Aurreneko urteetan (2.012-2.017) bisita gidatuak antolatu dira, euskaraz zein erdaraz. Udazken aldera izaten dira, kanpaina bakoitzeko emaitzak azaltzeko. | |||
Lortutako arrakastari aurre egiteko (192 lagunek parte hartu zuten 2.017 urtean), urtero gero eta bisita gehiago antolatzen ari dira. 2.108 urterako bost bisita aurrikusita daude, irailak 30tik azaroak 4a bitartean. | |||
===Informazioa eta dokumentazioa=== | |||
Megalito bakoitzaren kartelaz gain, estazio dolmenikoari dagozkion informazio panelak Karakaten jarri ziren. | Megalito bakoitzaren kartelaz gain, estazio dolmenikoari dagozkion informazio panelak Karakaten jarri ziren. | ||
56. lerroa: | 62. lerroa: | ||
Gainera, beste hainbat web orrietan ere Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa edota bere trikuharriak azaltzen edota aipatzen dira: [http://www.debabarrenaturismo.com/eu/oferta/dolmenen-ibilbidea/elosua-plazentziako-estazio-megalitikoa?set_language=eu Debabarrena turismoa], [http://www.euskal-herria.org/megalito/eremu/768 Euskal-herria.org]... | Gainera, beste hainbat web orrietan ere Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa edota bere trikuharriak azaltzen edota aipatzen dira: [http://www.debabarrenaturismo.com/eu/oferta/dolmenen-ibilbidea/elosua-plazentziako-estazio-megalitikoa?set_language=eu Debabarrena turismoa], [http://www.euskal-herria.org/megalito/eremu/768 Euskal-herria.org]... | ||
==Etorkizuna== | ==Etorkizuna== |
20:38, 15 iraila 2018(e)ko berrikuspena
Egitasmoaren helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da. Hainbat ekitza egiten ari dira ordutik hona: ikerketa lanak, lurrak erostea, zabalkunde lanak...
Partaideak eta egitasmoa
Estazio megalitikoaren inguruko hiru herriek hartzen dute parte: Bergara, Elgoibar eta Soraluze. Hauez gain, Eusko Jaurlaritzak zein Gipuzkoako Aldundiak diruz laguntzen dute. Eta alde zinetifikoa Aranzadi Zientzia Elkartearen ardura da.
2.018-2.019 tarteako Soraluzeko Udalak 113.000 euroko egitasmoa prestatu du, eta datozen hilabeteotan mendigaineko proiektuari bultzada nabarmena emango diote: hiru udalek, esaterako, 7.000 euroko ekarpen bana egingo dute 2.018 urtean[1], Jaurlaritzak, bere aldetik, 69.300 euro bideratuko ditu eta Aldundiak 13.800 euro.
Lurrak erostea
Megalitoak babesteko asmoarekin, Arbasoak egitasmoaren barruan lur erosketak gauzatzen ari dira: megalitoen inguruko lur sailak publikoak izanda, errezagoa da babestea eta ikertzea.
Esateko, 2016eko otsailean Soraluzeko Udalak Gizaburua inguruko lurrak erosi zituen.
2013-2014ko kanpainak: Arribiribileta
Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plazentziako estazio megalitikoan lanean hasi zenean, aurreneko indusketak Arribiribilleta 'trikuharrian' egin zituzten. Lan horien ondorioz, menhir bat dela baieztatu zuten. Zutarri hau ziurrenik zutik egon zen lehen, harrian egindako zuloak erakusten duenez.
Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak ere eraman zituen aurrera. Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten.
2016-2017 kanpainak: Gizaburua
2016 urtean inguruko sailak erosi eta gero, irailean Aranzadikoek Gizaburua induskatu zuten, Arribiribilleta ekintza jarraituz. Ekialde-mendebalde orientazioa zuen apurtutako harlosa topa zuten, eta hilobiratze aztarnak ere: erretako hezurrak, zeramika ontzi bat...
Hurrengo urtean beste indusketak egin zituzten, era aztarna gehiago topa zituzten, zaharragoak.
Bi kanpainatan estazio megalitiko osoan baino material gehiago aurkitu zuten, oso kalitate onekoak. Beraz, Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketa eta interpretazio lanek erakutsi dutenez, Gizaburuagako trikuharria izan daiteke Elosua-Plazentzia megalitotegiko monumenturik garrantzitsuena.
Etorkizunean, trikuharria berreskuratzeko asmoa dago.
2018ko kanpaina: Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria (martxan)
Udan lurra prestatzeko lanak hasi ziren, eta irailean ekingo diete berreraikitze lanei Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EHUko Arkitektura eta Zaharberritze alorreko teknikariek UNED Bergarako kideekin elkarlanean. Lanak irailean hasi eta urrian amaitzea aurreikusten dute.
Trikuharrian egingo den esku-hartzea, bereziki, zentratuko da hilobiko ganberaren berreraikitzan, baina tumuluaren zati bat ere berreraikiko dute, osorik ez bada ere. Asmoa da trikuharri arrunt baten egitura nolakoa den ezagutzera ematea: masa tumularra, hilobiko kamara, orientazioa, eraikitze elementuen disposizioa, neurriak eta abar.
Keixeta Egiya (hegoaldea) 3Dtan (Stoa & Degebesa)
2018ko kanpaina: Irukurutzetako trikuharria (oraindik hasi gabe)
Irukurutzetakoa Gipuzkoako trikuharri handienetakoa da, eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arabera, indusketa arkeologikoak ekarpen nabarmenak egin ditzake tumuluaren neurriak eta egituraren ezaugarriak zehaztuz. Gainera, badaude Neolito garaiko material arkeologikoa aurkitzeko aukerak.
Lanak urriaren 20tik azaroaren 15era bitartean burutuko dira, eta herritarrak indusketan boluntario moduan parte hartzera gonbidatuta daude.
Zabalkunde lanak
Bisita gidatuak
Aurreneko urteetan (2.012-2.017) bisita gidatuak antolatu dira, euskaraz zein erdaraz. Udazken aldera izaten dira, kanpaina bakoitzeko emaitzak azaltzeko.
Lortutako arrakastari aurre egiteko (192 lagunek parte hartu zuten 2.017 urtean), urtero gero eta bisita gehiago antolatzen ari dira. 2.108 urterako bost bisita aurrikusita daude, irailak 30tik azaroak 4a bitartean.
Informazioa eta dokumentazioa
Megalito bakoitzaren kartelaz gain, estazio dolmenikoari dagozkion informazio panelak Karakaten jarri ziren.
Gainera, bi mapa sortu eta banatu izan dira: Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa eta Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94
Interneten, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kultura Ondarearen zentroak Elosua-Plazentziako megalitoak izeneko atal mardula jarri du bere web orrian.
Gainera, beste hainbat web orrietan ere Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa edota bere trikuharriak azaltzen edota aipatzen dira: Debabarrena turismoa, Euskal-herria.org...
Etorkizuna
Erreferentziak
- ↑ Orain arteko ekarpena urteko 2.500 eurokoa zen.