«Kalegoen (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
Garai bateko Kalegoen gaur eguneko [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana kaleko]] lehen tartea da, Labaderogainetik ([[Udaletxea (eu)|Udaletxetik]]) 13. zenbakirainokoa (Kontulan aholkularitza). 50 metro luze eta 4 metro zabalekoa da. | Garai bateko Kalegoen gaur eguneko [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana kaleko]] lehen tartea da, Labaderogainetik ([[Udaletxea (eu)|Udaletxetik]]) 13. zenbakirainokoa (Kontulan aholkularitza). 50 metro luze eta 4 metro zabalekoa da. | ||
Santa Ana kaleak aurrera egiten du, [[Errekaldeko zubia (eu)|Errekaldeko zubiraino]] lehen eta [[Oleako zubia (eu)|Oleako zubiraino]] | Santa Ana kaleak aurrera egiten du, [[Errekaldeko zubia (eu)|Errekaldeko zubiraino]] lehen eta [[Oleako zubia (eu)|Oleako zubiraino]] gaur egun. | ||
{{#display_map: | {{#display_map: | ||
27. lerroa: | 27. lerroa: | ||
Hasieran Kalegoen [[Argate baserria (eu)|Argate]] baserritik datorren errekaraino heltzen bazen ere, ostera Santa Ana komentua egin zuten, eta inguruari Santa Ana auzoa esaten zitzaion. XX mende hasieran oraindik ere Kalegoen izena erabiltzen zen<ref>Ikus [[Gerraurreko elkarteak (eu) | garaiko elkarteak]] nola erregistratu zituzten.</ref>, baina 30. hamarkadatik aurrera Santa Ana izenak kale osoa hartu zuen. | Hasieran Kalegoen [[Argate baserria (eu)|Argate]] baserritik datorren errekaraino heltzen bazen ere, ostera Santa Ana komentua egin zuten, eta inguruari Santa Ana auzoa esaten zitzaion. XX mende hasieran oraindik ere Kalegoen izena erabiltzen zen<ref>Ikus [[Gerraurreko elkarteak (eu) | garaiko elkarteak]] nola erregistratu zituzten.</ref>, baina 30. hamarkadatik aurrera Santa Ana izenak kale osoa hartu zuen. | ||
==Etxeak eta atariak. Zenbaki bakoitiak== | ==Etxeak eta atariak. Zenbaki bakoitiak== | ||
34. lerroa: | 35. lerroa: | ||
Etxeak eta atariak honako hauek dira: | Etxeak eta atariak honako hauek dira: | ||
* '''1. zenbakia'''. | * '''1. zenbakia'''. [[Udaletxea (eu)|Udaletxea]]. | ||
* '''3. zenbakia'''. | * '''3. zenbakia'''. ''Beiztegi-egotza'' eta ''Lazkanokoa''. | ||
* '''5. zenbakia'''. | * '''5. zenbakia'''. ''Frantxotenekoa''. | ||
* '''7. zenbakia'''. | * '''7. zenbakia'''. ''Taukiñekoa'' eta ''Txarandelgoa''. | ||
* '''9. zenbakia''' | * '''9. zenbakia'''. | ||
* '''11. zenbakia''' | * '''11. zenbakia'''. | ||
* '''13. zenbakia'''. | * '''13. zenbakia'''. ''Kantoikoa'', ''Eskolakoa'' eta ''Aiusonekoa''. | ||
49. lerroa: | 50. lerroa: | ||
Etxeak eta atariak honako hauek dira: | Etxeak eta atariak honako hauek dira: | ||
* '''4. zenbakia'''. | * '''4. zenbakia'''. ''Intxaustikoa'', ''Pintorekoa'', ''Lakuestanekoa'' eta ''Pasiegokoa''. | ||
* '''6. zenbakia'''. ''Trebiñonekoa'' | * '''6. zenbakia'''. ''Trebiñonekoa''. | ||
* '''8. zenbakia''' | * '''8. zenbakia'''. | ||
* '''10. zenbakia'''. ''Amañakoa'' | * '''10. zenbakia'''. ''Amañakoa''. | ||
* '''12. zenbakia'''. [[Ormaetxea jauregia (eu)|''Ormaetxea | * '''12. zenbakia'''. [[Ormaetxea jauregia (eu) | ''Ormaetxea jauregia'']], ''Ybañezkoa'', ''Bañezkoa'', ''Argaratenekoa'', ''Ezekielanekoa'' edota ''Amañakoa''. | ||
Etxe hauetaz gain, ''Mendarokoa'' eta ''Orduñaenekoa'' ere baziren Kalegoenen. | Etxe hauetaz gain, ''Mendarokoa'' eta ''Orduñaenekoa'' ere baziren Kalegoenen. |
18:38, 15 uztaila 2018(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Garai bateko Kalegoen gaur eguneko Santa Ana kaleko lehen tartea da, Labaderogainetik (Udaletxetik) 13. zenbakirainokoa (Kontulan aholkularitza). 50 metro luze eta 4 metro zabalekoa da.
Santa Ana kaleak aurrera egiten du, Errekaldeko zubiraino lehen eta Oleako zubiraino gaur egun.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Kalegoen herriko kale zaharrenetakoa da, Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu baino lehenagokoa. Izatez, 1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta herriari harresiak emateko. Kalegoen harresi barruan geratu zen.
Hasieran Kalegoen Argate baserritik datorren errekaraino heltzen bazen ere, ostera Santa Ana komentua egin zuten, eta inguruari Santa Ana auzoa esaten zitzaion. XX mende hasieran oraindik ere Kalegoen izena erabiltzen zen[1], baina 30. hamarkadatik aurrera Santa Ana izenak kale osoa hartu zuen.
Etxeak eta atariak. Zenbaki bakoitiak
Kalegoeneko etxe gehienek, Udaletxea kenduta, ezaugarri berberak dituzte: zabalera berekoak, Santa Ana kaletik Galipotera heltzen dira, eta lehengo pisuak Galipeterako irteera dauka. Gainera, lehengo solairua kalearen gainera etortzen zen, txapela moduan: alboko hormak aurera egiten zuten, eta bere artean arku moduko batzuen bidez lehengo pisua eraikitzen da. nahiz eta Kalebarrenen oraindik gorde, eraikuntza modu hau aspaldi galdu zen Kalegoenen, baina toki askotan alboko hormak aurreratuta daude: itxura denez, etxeak berregiterakoan ez ziren ausartu lehengo moduan egiten.
Jatorrizko etxe gehienek bi solairu zituzten, eta hormak harrizkoak. Hortik gorakoak geroago jaso ziren, egurrez eta adreiluz. Etxe batzuk harria bistan daukatenez, errez nabarmendu daiteke.
Etxeak eta atariak honako hauek dira:
- 1. zenbakia. Udaletxea.
- 3. zenbakia. Beiztegi-egotza eta Lazkanokoa.
- 5. zenbakia. Frantxotenekoa.
- 7. zenbakia. Taukiñekoa eta Txarandelgoa.
- 9. zenbakia.
- 11. zenbakia.
- 13. zenbakia. Kantoikoa, Eskolakoa eta Aiusonekoa.
Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak
Lurraren egitura dela eta, etxe guzti hauek sotoa daukate, eta erreka aldera terrazak (garai bateko ortuak). Hasiera batean solairu batekoak edo bikoak ziren, baina gerora hazi ziren: gehienak hiru, lau edo bost solairukoak dira, 14. eta 16. zenbakiak ezik. Erreka aldetik gehienak galeria dute: hasieran egurrezko balkoia, komuna albo batean zutela, gero balkoia zabaldu eta itxi, eta azkenik etxe barrura ekarri.
Kalearen beste aldeko etxeekin alderatuz, zenbatik bikoitia dutenak askoz estuagoak dira. Eraikitzeko orduan ere osagai arruntak erabili zituzten: egurra eta adreiluak; harria, izatekotan, sotoetan eta behe solairuan bakarrik. Ormaetxea jauregiaren etxaurrea kenduta, etxe eskasagoak dira.
Etxeak eta atariak honako hauek dira:
- 4. zenbakia. Intxaustikoa, Pintorekoa, Lakuestanekoa eta Pasiegokoa.
- 6. zenbakia. Trebiñonekoa.
- 8. zenbakia.
- 10. zenbakia. Amañakoa.
- 12. zenbakia. Ormaetxea jauregia, Ybañezkoa, Bañezkoa, Argaratenekoa, Ezekielanekoa edota Amañakoa.
Etxe hauetaz gain, Mendarokoa eta Orduñaenekoa ere baziren Kalegoenen.
Etorkizuna
2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen. Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, Galipotera dauden irteerak desagertu beharko lirateke.
Erreferentziak
- ↑ Ikus garaiko elkarteak nola erregistratu zituzten.