Zabale baserria (eu)

    Sorapediatik
    (Zabala baserria (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Zabale
    Zabale baserria. Ikuspegi orokorra 03 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Zabale
    Bailara Irure
    Altuera 210 m
    Hedadura 19 Ha
    Kaletik 2,25 km


    Bertako familia

    Oregi familia


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak leku laua edo zabala esan nahi du. Abizen hau Zabala abizenarekin lotzen ohi da; Soraluzen baziran Zabalatarrak XVIII mendean.

    XVI. mendean Andres Ibàñez de Yrure jaunaren oinordekoena zen. 1745. urtean, berriz, José de Arizaga y Corral zen baserriaren jabea.

    XIX. mendetik bizi dira bertan Oregitarrak. Fruta arboladi ederra daukate baserri inguruan, eta etxeetara saltzen dituzte barazkiak. Autopista baserriaren azpitik igarotzen da eta hurbiletik eragin zien. Lur batzuk galdu zituzten (3 Ha), baina, horren ordainez, baserrian berrikuntzak ere egin ahal izan zituzten eta gustora daude.

    Baserri aurrean ermita daukate, Santa Ageda izenekoa. Sasoi batean meza urtero ospatzen zen bertan.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:

    ZABALE, Irure ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (ZABALE: cas. del valle de Irure, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).

    1.931 urtean Felisa Oregi jaio zen bertan. Gaztea zela, gaixotu zen eta urteak egin zituen ohean, gaixotasun mingarria batez. Erlijioan topa zuen indarra eta itxaropena. Bere kasua erlijio-ingurutan zabaldu zen, eta hainbat lagunek idatzi zioten aholku eske. 27 urtekin hil zen, 1.958 urtean. Bost urte geroago, Jesús Arberas-ek Un camino de esperanza liburua prestatu zuen, bere bizitza eta idazkiekin.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (116. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (250 orrialdea)
    3. Diccionario de Madoz. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (Universidad Complutense de Madrid)