Vida del Hermano R. Gorosta (eu)
Vida del Hermano Ramón Gorosta | |
---|---|
Egilea | Hermano Rafael de los Reyes |
Hizkuntza | Gastelaniaz |
Urtea | 1892 |
Argitaletxea | Librería Católica de Gregorio del Amo |
Hiria | Madrid |
Izenburu osoa
Vida del Hermano Ramón Gorosta enfermero de la Compañía de Jesús
Ramón Gorosta Anaiaren bizitza, Josu Lagundiaren erizaina
Irudiak
Handitzeko sakatu
Liburua zertan den
Liburuak Ramón de Gorosta soraluzetarraren bizitza kontatzen du.
Lehen karlistada puri-purian zegoela jaioa, bataio egunean soldadu liberalek ia zubitik behera bota zuten, baina azken momentuan bolondres karlistek salbatu zuten.
Hamabi urtetan etxeko arma tailerrean lanean hasi zen, eta armagintzari lotu zen hurrengo ia hogei urteetan, 1862 urtean amak Josu Lagundian sartzeko baimena eman arte. Puerto de Santa Maria-ra joan zen, noviciadoa egitera.
Ordutik hil artean erizaina aritu zen, batez ere txiro eta behartsuen artean. 1889an biriketako minaz (tuberkulosia) hil zen, Murciako San Jeronimo egoitzan.
Liburua kutsu erligiosoa duenez, Ramonen dohaintzak eta portaerak jasotzen ditu, istorioak baino. 1972. urtean Ramiro Larrañagak gai bereko liburua idatzi zuen, Ramón de Gorosta izenekoa. Bigarren liburu honetan armagintzari emandako urteetan gehiago sakontzen du.
Soraluzeri buruzkoak
Liburuak ez du gauza handirik kontatzen, aipamen soilak besterik ez.