Un San Isidro con laya (eu)
Izenburua | Un San Isidro con laya en San Andres de Placencia |
Egilea/k | Juan San Martin |
Aldizkaria | Boletín de la R.S.B.A.P. |
Data | 1972 |
Orriak | 593-596 |
Hizkuntza | gaztelaniaz |
Irakurtzeko | sakatu hemen |
Laburpena
Irudia berpizkunde garaikoa da (XVI mendea) edo gotiko berantiarra (XV mendea). San Isidro 1621 urtean santu egin zutenez, oso litekeena da aurretik beste santu baten irudia izatea. Ez zen San Andresen kasu bakarra izango, hortxe daukagu Santa Isabel irudia ere, aurretik Sortzez Garbia izan zena.
Laia eta igitaia geroago jarri zioten. Laia hortz luzetakoa da, 1800 inguruan erabiltzen hasi zirenak. 1970 urte inguruan jarri zioten, aurrekoa ordezteko, zitzak janda zegoen eta; aurrekoa, itxura denez, hortz motzeko laia zen.
XIX mendearen bukaeran edo XX mendearen hasieran kopa kapela jarri zioten, argazki zaharrek erakusten dutenez.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)