Txurruka baserria (eu)
Txurruka / Txurruka-gain | |
---|---|
Izen formala | Txurruka |
Bailara | Txurruka |
Altuera | 370 m |
Hedadura | 22 Ha |
Kaletik | 3,2 km |
Bertako familia
Etxeberria-Anduaga
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]
Izenak ur jauzia esna nahi du.
Auzoari izena ematen dion baserria, Churruca de Suso eta geroago Txurruka-gain ere deitua izan da.
Plazentzia bertakoak dira bai baserria eta bai abizena[4]: XVI mendetik erregistratuta daude Txurruka forjariak. Etxe honetako seme batzuk Markinara joan ziren, eta Markinatik Mutrikura gero. Jatorri hori dute beste askoren artean Cosme Damián de Churruca almiranteak (Trafalgar itsas borrokoan hilda, 1805 urtean), Mutrikuko kondeak (José María de Areilza jauna) eta Aycinenako markesak.
Armarria, 1600 urteko agiri baten arabera: urdina (azur), zilarrezko hiru banda horizontalekin; urrezko ertza kate urdinez (azur).
1745. urtean Bartolomé de Churruca zen baserriaren jabea. Eta beste bi casilla edo etxetxoena: Urrusti (desagertua) eta Azaoleacho (Azaliatxo).
1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Ignacio de Churruca zen, Txurruka baserria aurkeztu zuela.
1853.ean bi maizter ziren Txurrukan, Bartolome Zabaleta eta Francisco Aizpiri, azken hau urte batzuk lehenago Eibarko Larrañeta baserritik etorrita. Urte hartako udan egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena. Gipuzkoako Aldundiak 1.500 erreal koarto bidali zion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko, Bartolome Zabaletari 76 erreal koarto eman zizkion, eta Francisco Aizpiriri 57.
1972. urtean behiak eta ardiak kendu, eta baserria jatetxea zabaldu zuten. Ordutik hona eskualde guztiko erreferentea bihurtu da.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (59. orrialdea)
- ↑ Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (246 orrialdea)
- ↑ Churruca de Soraluze y Churruca de Motrico. Borja Aguinagalde (Boletín de la R.S.B.A.P. 2103)