Toki Alai frontoia (eu)

    Sorapediatik
    Ikuspegi orokorra

    Kokapena

    Toki-Alai frontoia Txaran zegoen, eta bertara joateko eskilara luze aldapatsua igo behar zen, Errabal eta Baltegieta arteko puntutik abiatzen zirenak.


    Historia

    Sesmatarrek pilotari onak eta oso pilotazaleak izan dira. Hori zela eta, 1923 urtean zabaldu zuten Toki-Alai frontoia. Hortik herriak eman zion izena: Sesma frontoia.

    Frontoia pilotari profesionalak aritzeko asmoekin egin zuten, eta inaugurazio egunerako Azkoitiko Atano III[1] txapel­dun handia ekarri zuten. Ostera ere, esaten zutenez, Atano III.a han entrenatzen omen zen, Soraluzen lanean jardun zuen garaian.

    Baina Soraluze herri txikia izanik, eta frontoia irisgarritasun eskasa zuenez, asmo harek ez zuen bide luzerik egin. Hala ere, ohiz­koa bihurtu zen jaietan pilotari profesionalen parti­duak eskaintzea eta, horrela, 1926ko San Roke egu­nean, Mallabia eta Rojas, Artamendi II eta Marinoren aurkako partidua antolatu zuten.

    Herriko saihesbidea bertatik pasa behar zuela eta, 1983 urtean eraitsi zuten.


    Ezaugarriak

    Frontoiaren bi pareta kendutak, egurrezko egitura zuen.

    Profesionalak aritzeko pentsatuta zegoenez, frontoia ganorazkoa zen: kantxa nahikoa luzea, ikusleentzako bi pisu zituen kantxa inguruan; hau da, eskuman eta oinetan. Frontoia argitzeko lehiateri ederra zuen, punta batetik bestera eta goitik behera.

    Oinetan etxebizitza zeukan itsatsita.


    Erreferentziak

    1. Atano III. Wikipedia (euskaraz).