Sudango Sultana (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Sudango sultana
    Egilea/k Ander Ezenarro Urzelai
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Gerardo Ezenarro
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    1

    Sudango Sultana ta
    bere familiyak
    Europa ikustera
    gera etorriyak.

    Erririk erri gabiltz
    dana ikusiyaz
    zuekin pasatzeko
    Aratuste jayak. (bis)

    2

    Sultanak emaztiak
    asko izan arren
    oriyetatikan bat
    orra nun datorren.

    Beori etorri da
    dalako ederren
    baña esklabuentzat
    ausen da okerren. (bis)

    3

    Ingles exploradore
    gizona azkarra
    orren mapetatikan
    jo degu onera.

    Ikusirik fabrikak
    sarturik barrura
    Plazentziako lanakin
    ikaratu gera. (bis)

    4

    Gure igarle onek
    dadukan lan gaitza
    onek igarte dio
    noiz dagon ekaitza.

    Gauza guztiyak onen
    eskuan dabiltza
    onek dauka Sultanan
    jauregiko giltza. (bis)

    5

    Esklabuak daukate
    bizitza astuna
    beti dare ikusten
    arpegi illuna

    Etortzen bazayiote
    aurrera Sultana
    belauniko jarrita
    daroye eguna. (bis)

    6

    Beltzak izanagatik
    ez gera piztiyak
    ezta zuek uste bezin
    persona itzusiyak.

    Afrikako erdiyan
    jayo ta aziak
    gu baltzituten gaitu
    Sudango euzkiyak. (bis)

    7

    Sultanan soldaduak
    saintzalle leyalak
    gau ta egun beti zutik
    dagozen mutillak

    Etorri arren iñoiz
    gaizkille abillak
    beren lantza puntakin
    laister dira illak. (bis)

    8

    Nola gure diruak
    ez duen korritzen
    argatik asi gera
    emengua biltzen.

    Iñoiz Sudan aldera
    bazera etortzen
    alegiñ eingo dugu
    zuek ondo artzen. (bis)


    Azalpenak

    Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.

    Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.


    Erreferentziak