Spain and Portugal (eu)

    Sorapediatik
    Spain and Portugal
    Egilea Robert Wilkinson
    Urtea 1809
    Hiria London
    Tamaina 32 x 25 zm
    Spain and Portugal (Robert Wilkinson 1809).jpg


    Mapa zertan den

    Robert Wilkinson (1768 ggb – 1825) mapa eta atlasen kartografo ingelesa izan zen, grabatzailea eta liburu argitaratzailea.

    John Bowles kartografoa hil zenean (1779), Robert Wilkinsonek bere mapak (grabatzeko plantxak, alegia) erosi zituen, eta hurrengo urteetan eguneratu zituen.

    1794. urtean The General Atlas of the World argitaratu zuen, eta bi aldiz birrargitaratu ere (1802 eta 1809). Mapa hau 1809.eko atlasean agertu zen.

    Robert Wilkinson hil eta gero, William Dartonek negozioa erosi zuen, eta The General Atlas behin eta berriz berrargitaratu zuen.


    Soraluzeko ingurua

    Soraluzeri buruzkoak

    Gipuzkoan bost herri agertzen dira: Soraluze (Plasencia), Arrasate, Tolosa, Donostia eta Hondarrabia, azken hau nabarmentzen dela.


    Bitxikeriak

    Mapak Espainia eta Portugal erresumen osaketa dakar. Espainian omen daude Bizkaia eta Nafarroa estatu independienteak[1].

    Hiru probintziak eta Nafarroa gaur eguneko oso hedadura antzekoa dute.


    Erreferentziak

    1. ...with the independent states of Biscay, Navarre.