Soraluzeko baserriak. San Andres (eu)

    Sorapediatik
    Soraluzeko baserriak. San Andres
    Soraluzeko baserriak. San Andres. Azala.jpg
    Egilea Francisco Javier Larrañaga Guridi
    Hizkuntza Gazteleraz/ Euskaraz
    Urtea 2024
    Argitaletxea Soraluzeko Udala
    Hiria Soraluze


    Izenburu osoa

    Soraluze-Placencia de las Armas. San Andres. Baserriak-Caseríos


    Irudiak

    Handitzeko sakatu


    Liburua zertan den

    Francis Larrañaga soraluzetarra aspaldi bizi da Bergaran. Lana utzi eta gero, genealogia kontuetan hasi zen eta Bergarari buruzko hainbat liburu idatzi zituen.

    Herriko lagunek akuilatuta, Soraluzeko baserriak ikertzen eta lantzen hasi zen. Bildutako material ugariak lana lau liburutan antolatzera behartu zuen, auzo edo bailara bakoitzeko bana.

    Hasierako orrialdetan sarrera orokorra egiten du, bi atal lantzen: Ingurunea eta bertako biztanleak eta Baserriak Soraluzen.

    Gero, San Andres bailarako baserrien historia eta istorioak biltzen ditu, hurrenkera alfabetikoan:

    Agirrebolu, Argarate, Argarateburu, Aritzaga (Arechaga), Aritzagaetxetxo, Arteta, Aseginolatzabarri, Aseginolatzazar, Bagozkoitia, Barrenetxea, Etxebarria, Goenetxea, Goenetxetxo, Ipinarrieta, Iriarte, Iturriaga, Itxasoegi (Isasoegui), Izagirre (Eizaguirre), Izagirretxetxo, Korta, Obe, Olea, Osumazpi, Osumagain, San Andres, Urruzkarate, Zabaleta eta Zeleta.

    Baserri bakoitzeko, agiri zaharrak (salerosketak, ezkontza-kontratuak, testamentuak, errenteroak...) alde batetik, eta azken mendeko argazki eta familia kontuak bestetik.

    Azkenik, izendegia, erabilitako iturriak eta oharrak datoz (milatik gora, lanaren sakontasuna eta zehaztasunaren adierazle bikaina).

    Hurrengo urtetan beste hiru liburu argitaratzeko asmoa du: Ezozia, Txurruka eta Irure.


    Erreferentziak