Royaumes d'Espagne et de Portugal (eu)

    Sorapediatik
    Carte des Royaumes d'Espagne et de Portugal
    Egilea Robert de Vaugondy
    Urtea 1757
    Hiria Paris
    Tamaina 59,3 x 52 zm
    Royaumes d'Espagne et de Portugal (Robert de Vaugondy 1757).jpg


    Mapa zertan den

    Gilles Robert de Vaugondy (Paris 1688-1766) Frantziako geografo eta kartografoa izan zen.

    Nicolas Sanson kartografo ospetsuaren biloba, bera ere Frantziako erregearen geografoa izan zen.

    Semea, Didier Robert de Vaugondy (1723-1786), geografoa izan zen ere. Elkarrekin Atlas Universel argitaratu zuten (1757). Mapa hau bertan agertu zen.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze (Placentia) Gipuzkoa eta Bizkaiko mugatik gertu agertzen da, gutxi gora behera Eibar egon beharko litzatekeen tokian.

    Gasteiztik Debarainoko bidea ez da agertzen, baina bere ordez beste bat agertzen da: Miranda pasata Frantziako erregebidetik ezkerrera desbideratzen da (Bilborako moduan), eta beti mendietatik Bizkaia eta Gipuzkoako mugetatik aurrera egiten du. Soraluze aldera heltzerakoan, Soraluzera hartzen du eskumara eta handik Mutrikura.

    Royaumes d'Espagne et de Portugal. Soraluzeko ingurua (Robert de Vaugondy 1757).jpg


    Bitxikeriak

    Errege bideak ondo markatuta daude: Bilbotik Baionaraino, Mirandatik Orioraino eta, harrigarria bada ere, Miranda ingurutik Mutrikuraino (segururena, bi bide nahastu ditu: Miranda-Bilbao eta Gasteiz-Deba).

    Ipar Euskal Herriko Benafarre eta Zuberoa bereiztuta daude, eta Lapurdiko barnealdea ere.

    Bizkaia Santander alderaino heltzen da.


    Erreferentziak