Regnorum Hispaniae et Portugalliae 1744 (eu)
Regnorum Hispaniae et Portugalliae Tabella Geographica | |
---|---|
Egilea | Matthäus Seutter |
Urtea | 1744 |
Hiria | Ausburgo |
Tamaina | 25 x 20 zm (grabatua) 22 x 27 cm (orria) |
Mapa zertan den
Georg Matthäus Seutter (baita Matthias Seutter, 1678-1757) Alemaniako grabatzaile ospetsuenetakoa izan zen, eta Carlos VI enperadoreak geografo inperiala izendatu zuen. Hil eta gero Tobias Conrad Lotter bere suinak negozioarekin jarraitu zuen, eta oso ospetsua ere bihurtu zen.
Mapa hau bere Atlas Minorean agertu zen. Hamar urte lehenago inprimitutako Novissima et Accuratissima Regnorum Hispaniae et Portugalliae Mappa Geographicaren bertsio txikiagoa da, herri garrantzitsuak besterik ez dituela erakusten.
Soraluzeri buruzkoak
Ipuscoa barnealdeko bost herri bakarrik agertzen dira: Arrasate, Gatzaga, Segura, Soraluze eta Tolosa.
Horitatik bi besteak baino nabarmenagoak, ikur berezia eta guzti: Soraluze eta Tolosa.
Bitxikeriak
Bizkaia bi zatitan agertzen da, Bizkaia bera (Santanderreraino heltzen dela) eta Ipuscoa. Araba Gaztela Zaharraren muga barruan agertzen da.