Población general de España (eu)
Población general de España | |
---|---|
Egilea | Rodrigo Mendez Sylva |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1640 |
Argitaletxea | Diego Diz de la Carrera |
Hiria | Madrid |
Izenburu osoa
Población general de España, sus trofeos, blasones y conquistas heroycas, descripciones agradables, grandezas notables, excelencias gloriosas y sucesos memorables, con muchas, y curiosas noticias. Flores cogidas en el estimable jardín de la preciosa antigüedad. Reales genealogías y catálogos de dignidades eclesiásticas y seglares.
Espainiako herrialde orokorra, bere garaikur, blasoi eta garaipen heroikoak, azalpen atseginak, handitadun aipagarriak, bikaintasun loriotsuak eta gertakizun gogoangarriak, berri bitxi askorekin. Aintzinatasun preziatuaren lorategi estimatuan hartutako lorak. Erret genealogiak eta pertsona nabarmenen bildumak, elizako zein laikoak.
Liburua zertan den
Rodrigo Mendez Sylva, nahiz eta Portugalen jaio, Madrilgo kortean bizi zen (garai hartan Portugal Espainiaren erregearena zen eta). Sasoi hartako askoren moduan, oso genealogizalea zen, eta hainbat liburu argitaratu zituen. Aintzinean bere familia judutarra izan zenez, Inkisizioak atxilotu eta torturatu zituen, kristau prestuak ez zirelakoan. Nahiz eta torturatu izan, Rodrigo Mendez Silvak hanka egitea lortu zuen, eta Venezian hil zen.
Genealogi liburuez gain Espainiako mapa ederra osatu zuen (1630). Mapa osatzeko, hamar urte geroago (1640) liburu hau idatzi zuen Pedro Coello liburu saltzailearen kontura (1671ean Roque Rico de Mirandak berrinprimatu zuen). Bertan orduko Espainiaren azalpen zehatza egiten du atalka: Gaztelako erresuma, Estremadura probintzia, Andaluzia, Granadako erresuma, Aragoiko erresuma, Portugaleko erresuma, Nafarroako erresuma, Valentziako erresuma, Galiziako erresuma, Murtziako erresuma, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako probintziak, Kataluniako printzerria, eta Mallorka, Menorka eta Ibiza uharteak. Liburua bukatzeko erret genealogia erantsi zuen.
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako probintzien azalpena. Azalpen orokorraren ostean, hiri eta herrien azalpena dator. Aurretik hiriak: Gasteiz, Orduña eta Hondarribia; eta hiribilduak gero: Donostia, Bilbao, Arrasate, Gernika, Durango, Getaria, Mutriku, Tolosa, Ordizia, Segura, Soraluze, Gatzaga, Azkoitia, Alegia, Deba, Zumaia, Bergara, Azpeitia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Usurbil, Urretxu, Zestoa, Orio, Bermeo, Murga, Trebiñu, Urizaharra eta Elorrio.
Nafarroako erresumaren azalpena. Hemen ere, azalpen orokorraren ostean hiri eta herrien azalpena dator. Aurretik hiriak: Iruñea, Tutera, Lizarra, Kaskante, Olite, Biana eta Tafalla; eta herriak gero: Zangoza, Peralta, Bera, Aibar, Gares, Milagro, Marañon, Artaxona; azkenik Baztan, Orreaga eta Erronkari ibarrak.
Soraluzeri buruzkoak
(189. orrialdea)
- SORALUZEKO HIRIBILDUA. XV ATALA. Arrasatetik hiru legoatara Soraluze ikusten da, Markinako bailaran dagoena, Deba ibaiaren urek zeharkatzen dutela; hain nabarmen eta atsegina dela, izen hori gizalegez lortu zuela. Dorredun harresiek inguratzen dute, arrantza eta sagarretan oparoa, kontaezinezko moskete, arkabuz eta bestelako armak lantzen dituela.
- Hirurehun auzotar ditu, parrokia, eta ur gaineko moja komentua. Gaztelako Alfonso XII-k sortu zuen, mila hirurehun eta berrogeta hiruan, Logroñoko foruaz.
- Garibai, 3. liburua, 4. atala, 14. liburua, 19. atala, 15. liburua, 15. atala.
Erreferentziak
- población general de España. Rodrigo Méndez Silva (Madrilgo Complutense Unibertsitatea).