Plazentzian antzinatik (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Plazentzian antzinatik abesten direnak
    Egilea/k Ezezaguna
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Gerardo Ezenarro
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Orain ehun urteko
    zenbait gizon abil
    ez baziraden hil
    bat txoratu lezake
    munduan balebil
    hemengo tren da tranbi
    eta automobil
    Hitza berriz noranahi
    alanbrian dabil
    lehengo bidez gezurra
    besterik ez dabil.

    Ai gure antzinako
    guraso nobleak
    zituzten begiak
    guk hainbat trabaju
    ta federik gabeak
    adelantua dela
    usteldu jenteak
    jarri dituztelako
    trena ta tranbiak
    ondoren datozenak
    ez dira hobeak.

    Tren da trenbideak
    ikusteko zuzen
    zaleturik genden
    izan ere halako
    jornalak han zeuden
    Hiru edo lau pezeta
    irabaziarren
    bizioz bete gera
    zorra berriz gailen
    askotan gastatzen da
    kobratu baino lehen.

    Ez det nahi gizaseme
    ezkongai ta ezkondu
    ez eman ta ez kendu
    dan gauza aitortzeak
    lotsa ematen du
    Aita eta ama jantzi
    etxeak mantendu
    asko irabazia
    eskas izaten du
    probatutzen duenak
    hala esaten du.

    Baita neskatzak ere
    ezkongai daudenak
    asko edo gehienak
    batez ere kalean
    zerbitzen daudenak
    ileak harro jarri
    luze berriz gonak
    horien txorakeriak
    ez dirade onak
    horiek ikusten dizkit
    begira dagonak.

    Eta gainera horien
    jantzi sobranteak
    dira txokanteak
    espaldetako boltsa
    kuello mudanteak
    txanbra ta abrigoak
    gona bolanteak
    buruan mantilla
    ta eskuan guanteak
    zapatak koskordunak
    botoi brilanteak.

    Baita ere itzainak
    duten enpleua
    esatera noa
    txiki erdia maiz ta
    Hamarretakoa
    bazkaldu ta kafea
    kopa ta purua
    txapela oker oker
    harroa burua
    hau ez dek basarriko
    gobernu modua.


    Azalpenak

    Gerardo Ezenarrok jaso zuen Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, eta 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.

    Gerardok emandako izenburuari erreparatuta (Plazentzian antzinatik abesten direnak), ematen du ez zuela egilea zein zen ezagutzen. Dena dela, badaiteke bere aitarena izatea. Izatez, Ander Ezenarrok (Urzelai) gerra aurrean hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako.


    Soraluzeko ikuspegi orokorra (Indalecio Ojanguren 1915)


    Erreferentziak