Placencia de Soraluze (eu)
Placencia de Soraluze | |
---|---|
Egilea | Javier Elorza Maiztegi |
Hizkuntza | Euskaraz/ Gaztelaniaz |
Urtea | 2022 |
Argitaletxea | Soraluzeko Udala |
Hiria | Soraluze |
Izenburu osoa
Placencia de Soraluze. Sorrera eta bilakaera (XIV-XVI mendeak)
Liburua zertan den
Izenburua azaltzen duen moduan, liburuak Soraluze sortu zeneko garaiak azaltzen ditu, han eta hemen agertu diren agirietan oinarrituta.
Liburuak bost ataletan antolatuta dago:
- Hiribilduari hiri-gutuna eman aurretiko ikuspegia
- "Placencia de Soraluze" hiribilduaren sorrera
- 1343-1499 epealdia. Herri berriaren trinkotze aldia
- Eremu erlijiosoa
- Modernitatera igarotzea (XV. mendearen amaiera-1550)
Liburua bi aurkibidek osatzen dute, onomastikoa eta toponimikoa.
Bitxikeri moduan, liburu hau prestatzen ari zela Javier Elorzak Soraluze sortu zeneko hiri-gutunaren kopia topa zuen, aspaldi galduta zegoela uste zena.