Pernando plaentxiatarra (eu)

    Sorapediatik
    Pernando plaentxiatarra
    Pernando plaentxiatarra. Azala.jpg
    Egilea Yon Etxaide
    Hizkuntza Euskaraz
    Urtea 1957
    Argitaletxea Itxaropena
    Hiria Zarautz


    Izenburu osoa

    Pernando plaentxiatarra


    Liburua zertan den

    Yon Etxaidek liburuaren hitzaurrean kontatzen duenez (ikus beherago), Juan San Martinek ipuin eta pasadizo asko bilatu ostean, gipuzkeraz jasoago eta hobeto egongo zirelakoan, Yon Etxaide donostiarrari pasa zizkion, honek argitaratzeko.

    Horregatik Yon Etxaidek «Tajutzailea» sinatzen du, beste batek emandakoa "tajutu" zuela, alegia.

    Marrazkiak Julian Zabaleta-renak dira.

    Liburu honen ostean Juan San Martinek Zirikadak eta Eztenkadak idatzi zituen. Eta 1984 Juan Martin Elexpuru bergararrak Fernando plaentxiarra.


    Soraluzeri buruzkoak

    Yon Etxaidek idatzitako hitzaurrea:

    Soraluzeko gertaerek pisu handia dute liburuan, Eibarkoek adina edo gehiago. Umoreaz gain, garai bateko Plaentxiako euskeria gozatzeko aukera galanta da liburu hau.

    "Egundo olakorik!" —Esan dezake bateonbatek ipui auen izenburua irakurtzean—. "Pernando Plaentxiatarra noiztik nora sortu zaigu? Amezketakuaren berri bagenun, baiñan, Plaentxiakoarenik... ez egundaiño!"

    Ona ba emen, Plaentxiako edo Plazentziako Pernando, Amezketakoaren anai, senide, gogaide... oraiñaldiko euskaldunak bere umorearen txingarraz asemin.

    Noiz ta nun jaio zen gure Pernando? Ibaizulo batean murgildurik dagon Plazentzi, Plazentzia den ezkeroz, Pernandoren anima, gogoa, espiritua, Plazentzitar bakoitzaren gogo-soiñean bizi da.

    Beraz, liburutxo ontan bildu dugun ipui sorta Plaentxiatarren gogo-arnasa dela esan diteke. Nire lana, beroien biltzea, edo obeki mintzatuz, norbaitek bilduak literatur soiñekoz apurtxo bat jaztea eta Pernandoren izenpean ezartzea izan da soilki, ipuien mami, jario eta gatza Plaentxiako erriarena baita. Ontaz, badakizute: Pernando Plaentxiatarra Plazentziako erria bera da eta erri au txit antziñakoa dela danok badakigu.

    Plazentziatarren artean esaera da beren erriak eman ziola sortzea Eibarri. Nunbait, beren zuloan ezin kabitu eta beste zulo batean jausi ziran. Orra, Plaentxiar batek nola aldeztu zun bere erriaren antziñatasuna Eibartar batek erasoan ekin zionean.

    Eibartarrak: Plaentxia munduaren i...'ko zuloa dok!

    Itzetik ortzera Plaentxiatarrak: Da, Eibar k...k.... Plaentxiatik urten juan da.

    Beraz, Plazentzia, antziñakoa eta leñargia dugu, "baiña, (Plaentxiatarrai) etzaie erran beharrik," -esan dezaguan Etxahunekin- "berak baitakite hori".

    Obe litzake noski, Plaentxiatarren grazi berezia gardenago agertzeko, ipuiok Plazentziako euskeran argitara, baiñan, ortara joko bagenu, gipuzkoarrik geienak ez luke onartuko, Plazentzian mintzatzen den Bizkai kutsuko euskera adigaitza baita giputz nagiontzat eta danok dakigunez irakurlerik geienak gipuzkerak ditu. Bañan, ezta au bakarrik. Oraiñaldian somatzen dugun euskal literaturaren batasun mugimenduan, Gipuzkoako izkelgi osotua dugu aukeraturik elburu goitar au ardietsi edo lortutzeko. Bi arrazoi auekatik aukeratu dugu gipuzkera ipui auen jantzigarri. Alabaiña, sekula etzait ahaztuko, liburutxo au eskeiñita dijoakion nire adiskide miñak kontaturik magnetofonoan entzun nitunean (Eibarko euskeran) emen agertzen diran ipui batzuk, zelako atsegiñez egon nintzan aditzen ezin aspertu. Ura zen ura, Eibartarraren abotiko euskerak zerion gatza ta piperra ipui kontaketan! Tamala, kontalari trebe onek ez mamitua ipui oetxek. Berak diñonez ordea, izketa egitea bat omen eta idaztea beste eta lan ontan trebeago naizelakoan, leporatu dit neri idazlana. Gaiñerakoan, ipui guziok berak jasorikoak dituzute eta idazletxo onek zertxobait apainduak.

    Badut, ordea, guztiau baiño beste zerbait nagusiago esanbearra irakurlearen jakingarri. Liburulxo au elitzake sekula argitaratuko Plazentziako euskaltzale talde batek argitaltze ardura beregain arto ezpalu. Eskerrik beroenak, beraz, Plazentziako euskaltzale gartsu oieri euskeraren alde eta bere erriaren alde egin doten lan txalogarri onegatik.

    Eskerrak, bidenabar, Plazentziako erri osoari, Euskalerriko uri langille eta alai onek egunez egun darion arnasa baita eskuartean daukazun liburutxo au.

    Besterik ez... Pozkarri dakizutela baizik Euskalerriko «Andaluzi» ontan erne eta azi diran ipuitxo txanbeliñok.

    Donostin, Agorrak 24, 1956

    Tajutzalleak


    Erreferentziak

    Pernando plaentxiatarra. Yon Etxaide. Euskararen Donostia