Oreka Art. Koldobika Jauregi 2024 (eu)

    Sorapediatik
    Iragarkia. Koldobika Jauregi (2024)

    Oreka Art-ek antolatutako erakusketa hau berezia izan zen. Ez bakarrik Koldobika Jauregi artistaren mailarengatik, baizik eta erakusketa inauguratu eta bi egunetara hi egin zelako.


    Soraluzeko erakusketa

    2024ko ekainak 14an Koldobika Jauregi eskulturagile entzutetsuaren erakusketa Gabolatseko Oreka Art galerian inauguratu zuten.

    Jauregi artista entzutetsua izaki, jende ugari hurbildu zen irekiera-ekitaldira: herritarrak, udal ordezkariak eta inguruko hainbat artista ere bai. Soraluzera ekarritako obrari buruzko azalpenak eman zituen, eta nabarmendu zuen herri txikietan ere horrelako erakusketak egitearen garrantzia.

    Irekiera ekitaldira hurbildu zirenei azaldu zienez, hainbat seriez osatutako erakusketa da Oreka Arten ikusgai dagoena: lan grafikoak, grabatuak, marrazki originalak, bozeto katalogoak... dituena. Garaian garaiko obrek momentuko egoera soziala islatzen dutela adierazi zuen; beraz, garaiak aldatu ahala, errepresentazio artistikoak ere era berean aldatu direla bere ibilbidean zehar. Naturako elementuak ditu abiapuntu, harria, burdina eta urrea, esaterako, baina sinbolismoz beteta.


    Koldobika Jauregi

    Egilea

    Jauregik ibilbide benetan luzea eta oparoa egin du artearen munduan, eskulturan, batik bat. Besteak beste, Guggenheim museoan izan dira bere lanak ikusgai, baita Euskal Herriko, Estatuko eta Europako galeria ugaritan ere. Eta gaurtik aurrera, baita Soraluzen ere.

    Ibilbide artistiko luzea, oparoa eta esanguratsua egin zuen Koldobika Jauregik (Alkiza, 1959). 1978an eskulturagile moduan estreinatu zenetik, artelan, erakusketa, proiektu eta sariketa ugari egin eta eskuratu ditu artista entzutetsuak.

    Besteak beste, Guggenheim museoan, San Telmo museoan, Ekain galerian eta Euskal Herriko, Estatuko eta Europako galeria ugaritan izan ditu ikusgai bere lanak. Udalerri eta hiri askotako espazio publikoetan ere baditu ipinita eta beste asko erakunde eta fundazio esanguratsuen egoitzetan.

    Proiektu bereziak

    Horrez aparte, proiektu berezietan ere parte hartu du Jauregik, adibidez, Telmo Esnalek zuzendutako Dantza film luzeko produkzio diseinatzailea izan zen, Chillidaren omenaldiko proiektuan parte hartu zuen eta euskararekin lotutako hainbat ekimenetan parte hartu izan du, esaterako, Nafarroa Oinez ospakizunaren baitan egindako Artea Oinez11 erakusketan, William Shakespeare idazlearen Sonetoak liburuko ilustrazioak egin zituen edo Txantxangorria kantaren performancea gauzatu zuen, 2016ko Euskararen Egunean.


    Heriotza

    Atzo, domeka, zendu zen Koldobika Jauregi artista, 64 urterekin, bihotzekoak jota. Diziplina ugari lantzen zituen artista zen Jauregi, baina eskultore gisa nabarmendu zen Euskal Herrian zein nazioartean.

    Erreakzioak

    Ugariak ziren haren izaera zein artista ibilbidea goraipatuz plazaratzen ari diren mezuak.

    Bere heriotzaren berri izan ostean, hauxe adierazi dute Soraluzeko udal ordezkariek: ...atsekabe handiz jaso dugu Koldobika Jauregiren heriotzaren albistea eta bihotzez doluminak eta gure babes zintzoena helarazi nahi diegu haren senide zein lagunei. Euskal Herrian zein nazioartean ibilbide oparoa egin duen artista izan da, euskal kulturari ikuspegi sozialetik ekarpen interesgarria egin diona. Oreka Art aurkeztu berri duen erakusketa bisitatuz egin diezaiokegu omenaldi eder eta xumeena Koldobika Jauregi artista handiari.

    Oreka Art galeriako Alberto Ramirez galeristak, berriz: Barikuan bizitzaz betetako gizona zen, inaugurazioaren ondoren afaltzen egon ginen. Pertsona handi eta humano batek laga gaitu, artista moduan akatsik gabekoa, lehen mailako ibilbidea egin zuen Euskal Herrian zein kanpoan. Inaugurazioan esan nuen moduan, bere garaiarekin, gaur egungo testuinguruarekin konprometitutako gizona zen, hori beti bere obran islatuz.

    Erakusketa

    Nahiz eta artista hil, erakusketak aurrera egin zuen aurrikusitako moduan, uztailak 24a arte.

    Azken elkarrizketa

    Koldobika Jauregik emandako azken elkarrizketa plaentxia.eus Soraluzeko aldizkariak jaso ata argitaratu zuen.

    Ikusteko eta entzuteko, sakatu hemen.


    Erreferentziak