Nicolás de Soraluce (eu)

    Sorapediatik
    Nicolás de Soraluce y Zubizarreta
    Nicolás de Soraluce. Erretratua.png
    Jaio Zumarraga, 1820
    Hil Donostia, 1884
    Profila Historialaria


    Bizitza

    Zumarragan jaio zen, Zabalakoa etxean, 1820.ko abenduak 5ean. Gurasoek, José Antonio de Soraluce eta Catalina de Zubizarreta, bederatzi seme-alaba izan zituzten, eta Nicolás azkena izan zen.

    Urretxu eta Azkoitian ikasi eta gero, aurreko karlistadan amak Frantziara bidali zuen, hamasei urte zituela. Handik Buenos Aires-era joan zen, 1838ko urtarrilan. 1845eko irailean metrailaz zauritu zuten itsasoko tirabira batean, eta 1847 urtean Bartzelonara itzuli zen. Gerora, atzera eta aurrera ibili zen Amerika eta Europa artean.

    1855 urtean Josefa Bolla y Domerq-ekin ezkondu zen, eta Gipuzkoaren historiari buruz ikertzen eta idazten hasi zen. Sasoi hartan, Zumarragako Miguel Lopez de Legazpi-ren bizitzaz ikertzen ari zela, lortu zuen honen jaiotetxea gordetzea, Madril-Irun trenbidearen proiektua desbideratuz.

    Historiako Erret Akademiaren kidea izendatu zuten (Modesto Lafuentek proposatuta), Gipuzkoako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordearen lehendakaria, Argentina eta Uruguay errepubliken kontsula, Donostiako alkateorde eta alkatea... 1884ko urriak 19an hil zen.


    Liburuak

    33 lan idatzi zituen, eta gainera bakarren bat argitaratu zuen:


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak