Mugartea
Baserrien inguruan pilatzen diren mugen multzoak dira; baina baita esaten zaio mugaren barruko lur sailari ere: mugak egiten dira mugarteak nekazaritzarako aprobetzatzeko.
Soraluzeri dagokionez, mugarteak baserri inguruetan pilatzen dira, eta ez mendian, hor ez dago mugarik; laborantzari lotuta eraiki zirenaren seinale, lurrari eusteko helburuarekin, laboreak hartu ahal izateko (garia, artoa, patata beranduago….) eta larretarako.
Kontuan hartu behar da gure inguruko lur aldapatsuetan arbelaren gaineko lur geruza mehea dela, zenbait tokitan oso sakonera gutxikoa, eta lurralde euritsua izanik, urak lurra maldan behera eramaten duela.
Laboreak jasotzea nahiko bazuten, ezinbestekoa zuten lurrari eustea. Modu horretan, bakarrik, ateratzen zioten lur-sailari etekinik handiena.
Ondoko baserri inguruetan, adibidez, aurkitzen ditugu mugarte ikusgarriak:
Aldapatsuenak
Legarda, txikixak
Handixak