Mark Webster Jenkinson (eu)

    Sorapediatik
    Mark Webster Jenkinson
    Mark Webster Jenkinson.jpg
    Jaio 1880
    Hil 1935
    Profila Enpresa gizona


    Biografia

    Sheffield-en (Erresuma Batua) jaio zen 1880 urtean eta Horley-n hil, 1935eko azaroak 9an.

    KBE (Knight Commander of the Most Excellent Order of the British Empire) eta FCA (Fellow Chartered Accountant) izan zen, eta The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren azken zuzendari ingelesa.

    Garaiko ohar nekrologikoa irakurtzeko, sakatu hemen.


    Postu eta karguak

    Chartered Accountant zen. 1926 urtean Vickers-en sartu zen, eta bi urte geroago, Vickers eta Armstrong batu zirenenan, Administrazio Kontseiluaren partaidea izan zen.

    Honetaz gain hainbat lanpostu eta kargu izan zituen: Broadway Finance and Investment Company, Cooke, Troughton and Simms, eta Electric Holdings enpresen lehendakaria izan zen; The Car and General Insurance Corporation, Motor Union Insurance Company, eta Whitehead Torpedo Company konpainien deputy chairman; Earl of Dudley´s Baggeridge Colliery eta Round Okas Works enpresen lehendakariordea; eta gainera Compagnie Européene de Participations Industrielles, Edgehill Ltd., eta English Steel Corporation-en zuzendaria.

    Eta, aurretik esan den moduan, The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren zuzendaria ere, azken zuzendari ingelesa hain zuzen.


    Erreferentziak

    • The Priesthood of Industry: The Rise of the Professional Accountant in British Management. Derek Matthews, Malcolm Anderson eta John Richard Edwards (Oxford 1998).