Madari baserria (eu)
(Madariaga baserria (eu)(e)tik birzuzenduta)
Madari | |
---|---|
Izen formala | Madariaga |
Bailara | Txurruka |
Altuera | 420 m |
Hedadura | 5 Ha |
Kaletik | 4,75 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak madari tokia esan nahi du. Inoiz Madarieta izenarekin ere agertu izan da.
XVIII mende erdialdean Francisco Ignacio de Ybarra zen jabea.
1853.ean Celedonio Larrañaga zen Madariko maizterra. Urte hartako udan egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena. Gipuzkoako Aldundiak 1.500 erreal koarto bidali zion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko, eta Celedonio Larrañagari 152 erreal koarto eman zizkion.
Azken urteetan esku askotatik pasa da baserri hau.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:
- MADARI, Txurruka ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (MADARI: cas. del valle de Churruca, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (61. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (247 orrialdea)
- ↑ Diccionario de Madoz. Madrilgo Unibertsitate Konplutense (Universidad Complutense de Madrid)