Lahar (eu)

    Sorapediatik


    Arantzadun zuhaizka da, sasi izenaz ere ezagutzen dugu. Sustraietatik hazten da, behin eta berriz, eta oso zaila da kentzen.


    Laharra1.jpg


    Horrekin, badago eibartarra eta plazentziatarraren arteko pasadizoa :

    Bien artean, Soraluzeko lursailen inguruan eta lurrari etekina ateratzeak eskatzen zuen lanaz ari zirela, eibartarrak goraipatu zuen Greziatik laharra ekarri zuen gizona, ezen, berari esker, eibartarrek, behingoz, lurrari eustea lortu zuten, eta lan gutxiago izango zuten.

    Plazentxiatarrak, orduan:

    Esaixok bai, ondotxo bete dabela bete lana, eta eruan deixala!!