La fabricación de armas para la guerra de las Alpujarras (1570) (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Placencia (Guipúzcoa): La fabricación de armas para la guerra de las Alpujarras
    Egilea/k Ángela Pereda López
    Aldizkaria Chronica Nova
    Data 2022
    Orriak 297-331
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Arcabuceros. Basílica de Santa María de Prado (Talavera de la Reina)
    Juan Fernández (1580)

    Granadako edo Alpujarretako bigarren gerrak kolokan jarri zituen Felipe II. erregearen gudarosteak; gainera, bai eremu pertsonalean, bai kanpo-politikan oso garai zailean gertatu ziren eta. Altxamendua itotzeko kristau armada handi bat antolatu zuten, eta berau armatzeko armak ekoiztu eta bertara eraman behar izan ziren.

    Lan honetan armen ekoizpen prozesua (Soraluzen eta inguruan) azaltzen da, Juan de Churrucaren agiri baten dokumentazioa oinarritzat hartuz. Juan de Churruca Soraluzeko eskribaua zen 1570. urtean. Egindako armak Andaluziara bidaltzekoak ziren, oldartutako moriskoak borrokatzeko.

    Aldi berean, garai hartako euskal armagintzari buruzko bibliografiaren berrikuspena dakar artikuluak.


    Erreferentziak