Kirolariak (eu)
Pilotariak
- Arana Ituarte, Julian (1908-1967). Puntista. 12 urtekin hasi zen Madrilen, gero Ameriketan, Asian, Espainian, Ameriketara bueltan... ibili zen. Soraluzekotigrea esaten zioten.
- Argarate, Alejandro (1905-?). Puntista. 14 urterekin Mutrikura eraman zuten, eta Bartzelonara gero. 16 urte bete baino lehen Alejandriara (Egipto) eraman zuten. Geroztik hainbat frontoietan aritu zen, El Kairo, Mexiko, Bruselas, Donostia, Bilbo, Zaragoza, Madril eta Habana, besteak beste.
- Etxaniz Beitia, Aurea (1922- ). Raketista. 1942 urtetik aurrera 7 urteko ibilbide profesionala egin zuen: Sabadell, Logroño, Las Palmas de Gran Canaria eta Santa Cruz de Tenerife. Gaur egun Venezuelan bizi da.
- Etxaniz Maiztegi, Ziriako. Puntista. 17 urterekin profesionala, frontoi askotan aritu zen: Bartzelona, Torino (Italia), Donostia, El Kairo, Miami (Florida), Sevilla, Bruselas, Habana eta Shangai.
- Laskurain Arrizabalaga, Aritz (1979- ). Esku huskazkoa. Ibilibide profesionala Aspe enpresarekin egin zuen, 2002 urtetik 2014 arte. Bigarren Mailako Binakako txapelduna izan zen 2004an, eta Binakako Txapelketa Nagusiaren txapeldunordea hiru aldiz: 2008an (Titin III.a lagun), 2010ean (Sebastian Gonzalez lagun) eta 2012an (Xala lagun).
- Nieto Matas, Juanita (1922- ). Raketista. 1939 Bartzelonan zegoen, jokalari.
Txirrindulariak
- Díez, Adrian. Espainiako txapelduna izan zen kadete mailan.
Boxeolariak
- Rodriguez, Ixa (1982- ). Boxeolari profesionala (minieulia mailakoa). Amateur zenean, hainbat aldiz Euskadiko zein Espainiako txapelduna.