Jose Antonio de Isasi (eu)

    Sorapediatik
    Joseph Antonio de Ysasi Lecumberri
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio 1673
    Hil 1739
    Profila Militarra, goi funtzionarioa


    Arbasoak

    Joseph Antonio de Ysasi Lecumberri Soraluzen jaio zen (1673/05/03). Aita Joan Isasi Mendiçabal izan zen, eta ama Cathalina Lecumberri Veiztegui-Egoza.

    Aitaita (Joan Ysasi) eta aita Erret Lantegien ordaintzaileak izan ziren.

    Amaren aldeko aitaita, Domingo de Lecumberri, Euguiko (Nafarroa) artilaria eta armagilea izan zen eta, ondoren, Tolosako Erret Lantegietako armagile nagusia.


    Armadako urteak

    Oso umetan atera zen etxetik karrera egitera, eta lehen urratsak Juan Francisco Manrique de Aranarekin oso lotuta egon ziren.

    1704.an Ceutan zegoen, bertako idazkari gisa, Juan Francisco Manrique de Arana bertako kapitain jenerala zela. Urtebete beranduago, bere laguntzailea egin zuen, eta 1709.an, Manrique de Arana Itsas Ozeanoko, Kostetako eta Andaluziako Armadako kapitain jeneral izendatu zutenean, Jose Antonio berarekin eraman zuen idazkari gisa.

    Espainiako Ondorengotza gerran, Felipe V.aren alde egin zuen, eta teniente koronel postua eman zioten Andaluziako Armadan. Orduan sendotzen joan zen bere ibilbidea, 1711n Felipe V.ak ohorezko bi sari garrantzitsu eman baitzizkion: Santiagoko Ordenaren abitua eta Erregearen idazkari titulua.


    Goi funtzionarioa

    Geroago, goi-administrazioan sartu zen Estatu Bulegoko Idazkaritzako ofizial moduan, eta lotura handia izan zuen idazkariarekin, Juan Bautista de Orendain euskaldunarekin, gerora Bakearen markesa izango zena.

    1724.ko otsailaren 10ean Puerto Rico uharteko gobernadore eta kapitain jeneral izendatu zuten, baina ez zen inoiz karguaz jabetu.

    Denbora batez, postu hauetan jarraitu zuen, 1725.ean, Riperdàko baroiaren inguruan ezarritako Idazkaritzako ofizial izendatu zuten arte.

    Urte bete beranduago, Vienako Itunak sortutako ardurak kudeatzeko aldi baterako bulego ofiziala sortu zen. Orendain izan zen burua, eta ofizialak Jose Antonio Isasi, Nikolas Aristizabal Olloqui eta Joaquin Jose Montealegre.

    1730.ean Ordena Militarren Kontseiluko idazkari izendatu zuten, eta bertan aritu zen 1739.an Madrilen hil zen arte.


    Erreferentziak