Iturriko platanondo zaharra (eu)
Iturriko platanondo zaharra | |
---|---|
Kokapena | Kainoi fabrikako iturria |
Adina | 40-50 urte |
Neurria | 4-5 metro |
Izen zientifikoa | Platanus hispanica |
Euskarazko izena | Platanondo arrunta |
Jatorria | Bertakotua |
Ezaugarriak
Ekialde Hurbileko Platanus orientalis eta Ameriketako Estatu Batuetako Platanus occidentalis espezien arteko hibridoa izan daiteke, hibrido bertakotua.
Udaberrian, apiril eta maiatzean, loratzen da eta fruituak uda amaieran ematen ditu.
Berez zuhaitz ertain handia da, eta inausi ezean 40 metrotarainoko garaiera har dezake. Askotan baina, gorantz ez hazteko, inausketa bereziak egiten zaizkio, “katu buru” teknikarekin.
Erabilera ohikoena
Itzaletarako landatzen da sarri eta, zenbaitetan, egurretarako ere bai. Inausketak eta kutsadura oso ondo jasaten ditu eta ohikoa da herriguneetan.
Plaza Zaharreko zuhaitzak ere espezie berekoak dira eta ibaian ere bada bertakotutako aleren bat.
Erreferentziak
- Iturriko platandono zaharra. Ander Oñate (2023/09/22).