Itineraire descriptif de l'Espagne (eu)
Itineraire descriptif de l'Espagne | |
---|---|
Egilea | Alexandre de Laborde |
Hizkuntza | Frantsesez |
Urtea | 1808 |
Argitaletxea | H. Nicolle et Lenormant |
Hiria | Paris |
Izenburu osoa
Itinéraire descriptif de l'Espagne, et tableau élémentaire des différentes branches de l'administration et de l'industrie de ce royaume
Espainiaren ibilbide zehaztuak, eta erresuma honetako administrazio eta industriaren alor ezberdinen oinarrizko taula.
Liburua zertan den
Alexandre de Laborde Frantziako aristokrata izan zen. Iraultzarekin Vienara alde egin zuen, eta Frantziaren aurka borrokatu zuen. Jaioterria itzuli (1797) eta aurrera egin zuen bizkor. Luziano Bonaparteren lagunmina, azken hau Espainian enbajadore izendatu zutenean (1800) berarekin joan zen Madrila.
Espainarekin maiteminduta, goitik behera korritu zuen eta bi lan argitaratu zituen: l’Itinéraire descriptif de l'Espagne (1809 5 aletan eta atlas bat, 1832 birrargitalpena) eta Voyage pittoresque et historique en Espagne (1807-1818 4 aletan).
1808. urtean bertan, Napoleon Bonaperte berarekin eraman zuen Madrila, Espainia oso ondo ezagutzen zuelako.
Bizitza politiko oparoa izan zuen, eta liburu ugari idatzi ere. 1842. urtean hil zen, Parisen.
Soraluzeri buruzkoak
Liburuaren bigarren alean agertzen da, Biscaye izeneko atalean.
(98. orrialdea)
- Hiriburua Tolosako hiribildua da; beste hiribilduak Bergara, Soraluze, Hondarribia, gotorlekua , Donostia, gotorlekua ere eta kapitain orokorraren egoitza.
(139. orrialdea)
- Soraluzen, Heybarren eta Helgoyvarren suzko armak egiten dira; helburu honekin 765 langile aritzen dira...
Erreferentziak
- Itineraire descriptif de l'Espagne, et tableau elementaire des differentes branches de l'administration et de l'industrie de ce royaume, Volume 2. Austriako Liburutegi Nazionala (Österreichische Nationalbibliothek).