Istorioak (eu)
Soraluzen beste herri askotan bezala istorio eta ipuin herrikoi ugari daude. Zenbait kasutan, jatorria denboran atzera galtzen da, beste batzuk ordea XX. mendean bertan sortuak izan dira.
Kondaira zaharrak, kasu askotan, aiton amonek bilobei kontatzen zizkieten ipuinak dira, kutsu mitologikoa dute batzuek, baita kutsu erlijiotsua ere beste zenbaitek. Kasu askotan mitologiaren antzera, naturan eta gure ingurunean gertatzen diren hainbat fenomeno azaltzeko erabiltzen dira eta baita haurrei irakaspenak emateko ere.
XX. mende hasieran Jose Migel Barandiaranek herriko zenbait pertsona elkarrizketatuz egin zuen era honetako ipuinen bilduma. Ipuin hauek ahoz ahoko transmisioaren eta Euskal Herriko kultura herrikoiaren adibide garrantzitsua dira, nekazal giroan errotuak.
Beste ipuin mota batzuk ere gorde dira, berriagoak eta kale giroan sortutakoak: umorezkoak edo Kolon soraluzetarra.
Historiaurreko istorioak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Istorio batzuk jentilei buruzkoak dira, Arzabalagako jentilla esateko, edota jentilak botatako harriaz: Leziagako haitza, Ollarraitz, Osuma errekakoa.
Beste batzutan, berriz, Mendiganean izkutatutako gordailuak agertzen dira: hamabi kutxak, urrezko kanpaia, Irukurutzetako trikuharria, Pagobedeinkatu.
Erlijio istorioak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Garrantzitsuena, duda barik, Ezoziako Andramariaren kondaira da. Dena dela, gehiago ere badaude: Atxolineko Amabirginaren aztarna, Errekaldeko gurutzea, umeak Ezozitik ekartzen zirenekoa, tenplazio zaldunak...
Sorginen istorioak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Bada beste istorio multzoa, sorginekin eta antzekoekin zerikusia duena: Mugarriko sorginak, Sorginak eta bidegurutzeak, Juanito txistularia...
Umorezko istorioak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Istorio hauen jatorria askoz gertuago dago: XX mendearen hasiera eta erdialdea. Istorio asko eta asko Juan San Martin eibartarrak bi liburutan[1] jaso zituen: 1960 urtean Zirikadak eta bost urte geroago Eztenkadak.
Horretaz gain, beste umorezko istorio batzuk ere jaso izan dira: Herriko kanpaiak, Eibarko sorrera, Itzularria, Eibarko txitia beti oilo, Zorristro…
Bestelakoak
Bi istorio jasoko dugu hemen. Bata, Euskal Herrian (eta beste hainbat lekutan) ondo zabaldutako Garbancito edo Barbantxo. Eta bigarrena Francisco Meléndez y Polo idazleak (Paco Vargas) sortutako teoria, Cristobal Colón soraluzetarra zela, alegia.
Honetaz gain, Jose Miguel Barandiaranek Elosutik Soraluzera bitartean Muskiritsu mendian jasotakoa ere badago, iluntzetan esaten zena:
- Eguzki amandria
badoia amangana,
biar etorriko da
denbora ona bada.
- Eguzki amandria
Erreferentziak
- ↑ Sorapedian bertan eskuragarri daude, mobi eta epub formatuetan-