Mantxo baserria (eu)
(Iraola Mantxo baserria (eu)(e)tik birzuzenduta)
Mantxo | |
---|---|
Izen formala | Iraola-Mantxo |
Bailara | Irure |
Altuera | 255 m |
Hedadura | 18 Ha |
Kaletik | 2,50 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Iraola-Mantxo ere ezagutua, Iraola ondoan dagoelako. Izena Manso abizenetik datorkio.
1651 urtean telleria baten aipamena egiten da, "Iraolagoytia, Yraolamanto y Yraolaveitia"ren esparruan[3].
XVIII mendean Ana María Josefa de Eguizábal zen jabea.
Mantxoko bi seme-alabek kristau bidea hartu zuten oso gazte zirela. Pedro Laskurain Uranga semea Nafarroako Zugarramurdin, Urdaxen eta Beran izan da parroko, eta Teresa Uranga amarekin bizi da. Pedroren arreba, Izaskun Laskurain Uranga, berriz, moja sartu zen.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:
- MANTXO, Irure ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (MANSO: cas. del valle de Irure, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (118. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (250 orrialdea)
- ↑ (Soraluzeko Udal Artxibategia 1651/10/16).
- ↑ Diccionario de Madoz. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (Universidad Complutense de Madrid)