Ipintzako zubia (eu)

    Sorapediatik
    Ipintzako zubia
    Ipintza erreka. Erregebideko zubia 01 (Juan Carlos Astiazarán 2021).jpg
    Ibaia Ipintza
    Urtea XVI-XVIII mendeak
    Mota Harrizkoa
    Luzeera 10 m
    Zabalera 4 m
    Altuera 3 m
    Erabilera Gurdi eta oinezkoak


    Azalpen orokorrak

    Zubi hau Arabatik itsasorako errege bideak erabiltzen zuen, Ezozia bailarako Ipintza erreka zeharkatzeko[1]. Herriko hiru zubi zaharrenak bide honek sortarazi zituen: Zubi Nagusia, Herlaibiakoa eta Ipintzakoa.

    Aintzinean Arabatik itsasorako errege bidea oso bide garrantzitsua zen. Hemendik pasatzen ziren Gasteizko merkatariek itxasoz esportatzen zituenak, baita inportatutako ondasunak ere. Eta Soraluzeko Erret Arma Lantegietatik irteten ziren arma erdiak ere, bide honetatik Altzolaraino ailegatzen ziren, hemendik alatan Debara eta handik beren helmugetara itsas ontziz bidaltzen zituztela.

    Bidea Ipintza erreka pasa behar zuen, inoiz ur handiak ekartzen dituen erreka. Eta puntu honetan erreka harkaitz handi zabal baten gainetik pasatzen da, halako ibia sortuz. Soraluzetik zetorren aintzinako errege bidea bertara jaisten zen eta, erreka ibitik zeharkatu eta gero, berriro gorako bidea hartzen zuen Ezoziaraino.

    Aro Modernoan errege bideak asko hobetu ziren, zubiak eraikiz (Soraluzeko Zubi Nagusia eta Herlaibiako zubia, Osintxukoa...). Ipintza gainetik ere zubia eraiki zuten, aurreko ibaiaren puntu berean. Gainera, errege bidearen galtzada hiru metro altuago geratu zen, bidea lauago eginez. XVIII mendeko Lamoten grabatu ospetsuan Ipintza errekaren arroa nabarmentzen da, baina zubia ez da agertzen.

    XVIII-XIX mende aldaketan Bergaratik Altzolako porturaino eta Eibarrerainoko bide berria zabaldu zenean, errege bide zaharra (eta zubia) erabiltzeari laga zioten. Ordutik aurrera Ezozia bailarakoek bakarrik erabili zuten.

    Eta XX mende azken laurdenean, mendiko errepideak zabaldu zirenean, aintzinako bide eta galtzadak ahaztuta geratu ziren.

    Erregebideko zubia (J.C. Astiazarán 2021)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak

    1. Ipintza, Mendiola, Ezozia edota Armendia erreka, izen guzti hauekin ezagutzen zen eta.