Ignacio Berraondo (eu)

    Sorapediatik
    Ignacio Berraondo Aguirre
    Tanbor
    El atabalero de Placencia. Ignacio Berraondo (Indalecio Ojanguren 1931).jpg
    Jaio Soraluze, 1858/07/31
    Hil Soraluze
    Profila Pregoilaria, atabalaria


    Ygnacio Berraondo Aguirre 1858.eko uztailaren 31an jaio zen, Soraluzen

    Nerabe artean, 1870. hamarkadan Udalarendako lanean hasi zen, herriko pregoilari moduan. Bere jardueran 23 udalbatza ezagutu zituen.

    Pregoilariaz gain, udal atabalaria ere izan zen. Urte guzti haietan 7 danbolin-banda osatu zuen, dantza ekitaldiak laguntzeko


    Prentsan

    1931. urtean Ignacio Berraondo, 72 urte beteak artean, ia 60 urte zeraman Udalarendako lanean; eta Donostiako egunkarietan aipatu zuen.

    Aurki Txistulari aldizkariak El atabalero de Placencia artikulua agertu zuen, LOS VETERANOS izeneko atalean. Bertan jasotzen denez, nahiz eta 70 urteak pasata izan, Ignacio Berraondo pozik eta alai bizi zen, gorputzez eta animaz osasuntsu.

    Tanborren erretratua Indalecio Ojangurenek hartu zuen.

    Hurrengo hilabetean (1931.eko otsailean) artikulu berbera Buenos Aireseko La Basconia aldizkariak ere atera zuen, , El pregonero de Placencia izenburuarekin.

    Ignacio Berraondoren argazkia, berriz, La Hormiga de Oro aldizkarian agertu zen hurrengo urtean (1932).


    Erreferentziak