Guide du voyageur en Guipuzcoa (eu)

    Sorapediatik
    Guide du voyageur en Guipuzcoa
    Guide du voyageur en Guipuzcoa. Azala.jpg
    Egilea M.L. Capistou
    Hizkuntza Frantsesez
    Urtea 1877
    Argitaletxea Lamaignère
    Hiria Baiona


    Izenburu osoa

    Guide du voyageur dans la province basque du Guipuzcoa (Espagne) avec carte et vocabulaire franco-basque

    Gipuzkoako (España) euskal probintziako bidai-gida, mapa eta frantsesera-euskara hiztegiarekin


    Liburua zertan den

    Sarrera moduan, egileak foruen historia egiten du, eta bigarren karlistadaz[1] aritzen da gero, ea jatorria foruetan izan zuen. Ostean, Gipuzkoa osoa zeharkatzen du sei bidai edo txangotan. Azkenik, frantsesa-gaztelania-euskara hiztegia dakar.


    Soraluzeri buruzkoak

    (217. orrialdea)

    PLACENCIA
    Aintzinako euskal hiria da, Debaren eskuin ertzean dagoena, Elgoibarretik zazpi kilometroetara.
    Mendi alaiez inguratua, modu harrigarrian landuta. Biztanlegoa 2.000 animakoa da. Artearen ikuspuntutik, ez dauka ezer aipagarririk; bere elizak ez dauka inolako meriturik.
    Ibaiaren ezkerraldean La Euskalduna izeneko arma fabrika garrantzitsua dago, egunero hirurehun langileei lana ematen diela, eta artileriako ofizial goren batek zuzentzen duela, Madrilgo gobernuak izandatutakoa. Bertan suzko arma bikainak egiten dira, zientzia-aurrerapen guztien mailako baliabideez.


    Erreferentziak

    1. Gazteleraz, Tercera Guerra Carlista. Bigarrenak ez zuen eraginik izan Euskal Herrian, eta hortik izen desberdinak.