Guenetxetxo baserria (eu)

    Sorapediatik
    (Goenetxe-etxetxo baserria (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Guenetxetxo / Soraluze
    Guenetxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Goenetxe-etxetxo
    Bailara San Andres
    Altuera 490 m
    Hedadura 20 Ha
    Kaletik 5,25 km


    Bertako familia

    Unamuno-Balzolatarrak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Agirietan bi izenekin agertu ohi da, Guenetxe etxetxo ("casilla de Goeneche") eta Soraluze baserria.

    1665 urtean Goenechea familiarena zen, Soraluze izenarekin agertzen dela[3]:

    Martín de Arizaga Goenechea eta María de Zubiaurre ezkon-kontratua. Aipatutako eskriturek agintzen dutenez, betiko lokarri eta maiorazkokoak izan daitezela Goenechea oinetxea eta aipatutako Martin de Goenechea dituen lur eta soro, sagasti, gaztainadi, mendi eta gainontzeko jabegoak, kenduta Soraluzeko etxetxoa eta bere azpiko bi ortuak, libre direnak eta garatu behar direnak.

    1745. urtean Pedro de Goenechea zen casilla de Goenechearen jabea. Geroago Pedro Martín de Olaberría agertzen da jabe moduan.

    1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1775 urtean hiru lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen. Tartean Miguel de Guenechea zen, Soraluze baserria aurkeztu zuela.

    1824. urtean Ygnacio María de Lascurain eta Maria Polonia de Goenechea ezkondu ziren. Tratua Guenetxe baserrian egin zuten, emaztegaiaren etxean. Aita, Miguel de Guenechea, Guenetxeko maiorazgoa zen, eta Maria Polonia izendatu zuen oinordeko, alaba zaharrena zelako. Maiorazgo horretan ere "Goenetxe etxetxoa edo Soraluze baserria" zegoen[4].

    Igorren birraitita Tomasek erosi zion baserria Bizente Astigarraga plazentziatarrari.

    1984. urtean baserria erre zen eta berria egin zuten erre zen tokian bertan. Auzokoek laguntza eta elkartasun handia eskeini zieten momentu haietan.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (47. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (243 eta 245 orrialdeak)
    3. Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (Oñati), Protokolo agiria (3842 liburua):
    4. "También de la casilla de Goenechea o casería de Soraluce." Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa, 1/3934-105