Gizartea. Gizonen langabezia (eu)

    Sorapediatik
    Oharra. Gizarteari buruzko estatistika guztiak ikusteko, sakatu hemen
    Soraluzeko gizonen langabezia


    Datuak

    Iturria Urtea Aktiboak Langabeak Ehunekoa Aurretik
    lan egin dute
    Lehen enplegua
    bilatzen
    BEZ 1986 1.491 356 % 23,88 229 127
    BEZ 1991 1.366 196 % 14,35 121 75
    BEZ 1996 1.258 259 % 20,59 151 108
    BEZ 2001 1.208 70 % 5,79 59 11
    BEZ 2006 1.145 55 % 4,8 41 14
    Babui 2010 1.051 106 % 10,09 94 12
    BEZ 2011 1.046 171 % 16,35 149 22
    Babui 2015 1.053 189 % 17,95 176 13
    BEZ 2016 1.025 162 % 15,8 143 19
    Babui 2016 1.014 164 % 16,17 153 11
    Babui 2018 1.026 128 % 12,48 117 11
    Babui 2019 1.012 114 % 11,26 106 8
    Babui 2020 1.016 107 % 10,53 97 10


    Bilakaera

    Bilakaera orokorra ikusteko, sakatu hemen
    Andreen bilakaera ikusteko, sakatu hemen

    Gizonen langabezia eta langabezi orokorra oso parekoak izan dira.

    Aurreneko hamarkada (1986-1996) oso txarra izan zen, 250 langabetu inguru zegoela. Hurrengoa (1996-2006), berriz, oso ona, langabetuen kopurua 50 azpitik egon zela. Eta hirugarrena (2006-2016), berriz, txarra atzera, baina ez aurrekoaren bezain okerra. Ordutik aurrera langabeen kopurua jeisten ari da berriro, baina poliki.

    1986-2006 tartean langabe mota bi zeuden, erdi eta erdi: lan merkatura sartu berriak eta lan barik geratutakoak. Ordutik hona egoera aldatu da zeharo: lehen lanaren bila ari direnak oso gutxi dira, gehienak lan kontratua bukatutakoak dira.


    Erreferentziak

    • Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
    • EUSTAT. Euskal AEko biztanleria, lurralde eremu, jarduerarekiko erlazio eta sexuaren arabera (BEZ 1986-2016).
    • EUSTAT. Euskal AEko >=16 urteko biztanleria, lurralde eremu, jarduerarekiko erlazio, adina eta sexuaren arabera (Babui 2010-2020).