Gizartea. Andreen biztanleria aktiboa (eu)

    Sorapediatik
    Oharra. Gizarteari buruzko estatistika guztiak ikusteko, sakatu hemen
    Soraluzeko andreen biztanleria aktiboa


    Datuak

    Iturria Urtea Biztanleak Ez-aktiboak Aktiboak Ehunekoa Landunak Langabeak
    BEZ 1986 2.634 2.141 493 % 18,72 303 190
    BEZ 1991 2.427 1.894 533 % 21,96 356 177
    BEZ 1996 2.232 1.614 618 % 27,69 349 269
    BEZ 2001 2.098 1.408 690 % 32,89 586 104
    BEZ 2006 1.995 1.238 757 % 37,94 686 71
    Babui 2010 1.963 1.166 797 % 40,60 726 71
    BEZ 2011 1.960 1.188 772 % 39,39 648 124
    Babui 2015 1.923 1.102 821 % 42,69 679 142
    BEZ 2016 1.891 1.071 820 % 43,36 660 160
    Babui 2016 1.918 1.100 818 % 42,65 653 165
    Babui 2018 1.972 1.113 859 % 43,56 716 143
    Babui 2019 1.959 1.117 842 % 42,98 719 123
    Babui 2020 1.969 1.119 850 % 43,17 730 120


    Bilakaera

    Bilakaera orokorra ikusteko, sakatu hemen
    Gizonen bilakaera ikusteko, sakatu hemen

    Azken 34 urteetan andreen biztanleria aktiboa asko igo da, bai kopuru absolutuetan (357), baita ehunekotan (%24). Ondorioz, nahiz eta Soraluzek biztanle asko galdu epe honetan, andre aktiboen kopuruak ia beti gora egin du. 2010 urtetik aurrera hazkunde hau moteldu egin da, ia geratu arte.

    Datu hauetaz gain, badira hainbat lan estatistiketan agertzen ez direnak. Lan osagarriak dira, ordukakoak, prestaketa handirik behar ez dutenak eta gutxi ordainduak: umeen zaintza, etxeko lanetan laguntza, garbiketak... Lan merkatu "izkutu" honetan askoz andra gehiago dago gizonak baino; beraz, gaur eguneko gizonen eta andreen biztanleria aktiboa parekatuta egon daiteke.


    Erreferentziak

    • Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
    • EUSTAT. Euskal AEko biztanleria, lurralde eremu, jarduerarekiko erlazio eta sexuaren arabera (BEZ 1986-2016).
    • EUSTAT. Euskal AEko >=16 urteko biztanleria, lurralde eremu, jarduerarekiko erlazio, adina eta sexuaren arabera (Babui 2010-2020).