Aginaga-Maltzaga industrialdea (eu)

    Sorapediatik
    (Gabilondo industrialdea (eu)(e)tik birzuzenduta)

    Izena Agiña-Maltza baserritik datorkio zaio. Gabilondo industrialdea ere esaten zaio, bertan egon zen enpresarengatik.


    Kokapena eta azalera

    Deba ibaiaren eskumaldean dago, Maltzagarako bidean, Elgoibarko mugan. Bi zubik lotzen dute GI-627 errepidearekin (Gasteiz-Eibar).

    Mendiola industrialdearen moduan, ibaia eta garai bateko trenbidearen arteko esparrua hartzen du.

    Eraikinak 18.800 m2
    Bide, parking eta berdeguneak 3.200 m2
    Guztira 22.000 m2


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1896. urtetik Maltzagako zentrala zegoen bertan.

    1956. urteko urriak 25ean Iberduerok zentrala Eibarko Vicente Gabilondo enpresagileari saldu zion, inguru hartan enpresa eraikitzeko: Vicente Gabilondo e Hijos S.A.

    Aipatutako lantegia jaso zutenean, zentralaren hormak aprobetxatu zuten. Eraikinaren azpian ubidearen aztarnak ikus daitezke oraindik. Zentralera pasatzeko oinenzkoentzako pasarela, berriz, bota eta zubi ederra eraiki zuten.

    Maltzaga-Zumarraga tren adarra kendu zutenean, 1973 urtean, Vicente Gabilondok hainbat lur erosi zituen, tartean merkantziendako tren-hondartza eta tren-langileentzako etxeak. Esparru honetan iparraldeko hedapena eraiki zuten.

    Urte batzuk geroago, hegoaldetik beste hedapena ere egin zuen, bertan bigarren zubia eraiki zutela.

    2000 urtetik aurrera, altzairu sektoreak Europan eta munduan izan zituen enpresa salerosketen bidez Sidenorrek Gabilondo bereganatu zuen (2008), Gerdau brasildarrak Sidenor eta, azkenik, Arcelor Mittalek Gerdau taldeko Europako lantegiak.

    Arcelor Mittalek lantegi guztien berregituraketaren ondorioz Maltzagako lantegia 2018 urtarrilan itxi zuten.

    Mendiola industrialdea beteta degoenez, bada asmoa Eusko Jaurlaritza eta Soraluzeko Udalaren artean industrialdea erosi eta egokitu enpresei eskaintzeko.


    Bertako industriak

    Lantegi bakarra izan da, izenez aldatzen joan dena: Vicente Gabilondo e Hijos S.A., Sidenor Maltzagako lantegia, Gerdau Maltzagako lantegia eta Arcelor Mittal Maltzagako lantegia.


    Erreferentziak