Felipe Matas (eu)
Felipe Matas Muguruza | |
---|---|
Jaio | Soraluze (1906/10/22) |
Hil | Bartzelona (1981/03/16) |
Profila | Politikaria, sindikalista |
Biografia
SAPAn hasi zen lanean.
Soraluzeko UGTren Sindikatu Metalurgikoaren kidea, idazkaria izan zen.
1930.eko otsailean Soraluzeko Batzorde Eragileko partaidea egin zuten, eta martxoan Soraluzeko Agrupación Socialista berrantolaketan parte hartu zuen. Hainbatetan bertako zuzendaritzakoa aujeratu zuten.
1936.eko uztaileko estatu kolpearen ostean, Soraluzeko Defentsa Batzordekoa izan zen, eta SAPAren Kontseilukoa ere.
Ipar frontea erori zenean Kataluñara pasa zen. Gerra bukatu zenean Frantziako Argeles-sur-Mer eta Gurs-eko kontzentrazio-esparrutan egon zen. Gero, Arudy-ko (Basses Pyrénees) lantegi batean hasi zen lanean.
Espainiara itzuli zen, eta Bartzelonan hil (1981).
Familiakoak
Ez zen bakarra gerra osteko ondorioak pairatzen.
Lorenzo Matas anaia Elgoibarren bizi zen. Gerra ostean Erantzukizun Politikoen Legea ezarri zioten, eta 1945-1946 indultatu.
Bi arrebek ere Poliziak jazarriak izan ziren, eta beren fitxa poliziala oraindik gordetzen da Madrilen: Felisa [1] eta Juana [2].